Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2017an dirua aurrezteko 10 ideia

2017an dirua aurrezteko 10 ideia

Aurreztea. Hori al da 2017rako dituzun helburuetako bat? Etxearen sarrera ordaintzeko, autoa erosteko, bidaia baterako, zorrak ordaintzeko, hilabetearen amaieran kontua hutsik duzula jakitearen estutasunik gabe bizitzeko… Agian, gauza horietakoren baterako –edo batzuetarako!– diru pixka bat ondo etorriko litzaizukeela pentsatzen ari zara.

Iaz, saiatu ginen familia-ekonomia antolatzeko hainbat jarraibide ematen, baina datuek adierazten dute aurreztea oraindik ere erronka dela gure inguruko familia askorentzat; espero dugu, beraz, 10 ideia hauek erabilgarriak izango dituzula.

1. Txukundu zure etxea. Aholku bitxia dirudi, ezta? Baina gomendatzen dizugu urte hasierako egun hauetan tartetxo bat hartzea, non sartu ez dakizun guztia sartzen duzun armairu horri, edo ia edozerez betetako tiradera horiei aurre egiteko. Zergatik? Gauzak antolatzeak geu antolatzen gaituelako, seguru asko eman edo oparitu ditzakezun gauzak agertuko direlako, espazioa libratuko duzulako, denbora irabaziko duzulako eta –hemen dator aurrezpena– gogoratu ere egiten ez zenituen gauzak aurkituko dituzulako, eta haiek berriz erosi beharrik ez duzulako izango. Kosmetikoen laginak, gogoratzen ez zenituen arropa edo osagarriak… Auskalo zer ager daitekeen! Eta, aholku bat: zerbait hautsita badago, edo erabili ahal izateko konponketaren baten beharrean, utzi bazter batean begi-bistan. Egun batzuetan ez baduzu konpondu, eman, birziklatu edo bota. Benetan erabilgarria balitz, ez litzateke asteetan traban egongo bazterrean!

2. Hartu egun bat libre. Gauzak ez dira besterik gabe gertatzen. Aurreztu nahi baduzu, hori posible den, nola eta zertan pentsatzeari tarte bat eskaini beharko diozu. Hartu egun bat libre, eta eman beharrezko denbora zure gastuak eta diru-sarrerak aztertzeko, dirua zertan joaten den ikusteko. Pentsatu orain lan berri bat jarri diozula zeure buruari: aurreztea. Eta edozein zeregin egiteko denbora bat behar da. Hartu denbora hori. Gainerakoekin malguak eta adeitsuak izatea bezain garrantzitsua da norberarekin ere halakoa izatea.

3. Planifikatu aste osoko otorduak. Aurreztearen gako-hitza beste aditz bat da: planifikatu. Eta elikadurarena da planifikazioa beharrezkoen eta komenigarrien duten ataletako bat. Ohiturarik ez baduzu, agian kostatu egingo zaizu pixka bat hastea, baina saiatu astero tartetxo bat hartzen hurrengo 7 egunetan jango duzuna pentsatzeko. Begiratu zer daukazun etxean, behar duzuna zerrenda batean idatzi eta soilik beharrezkoa erosi. Erosketa inpultsiboak saihestuko dituzu, eta oso garestia izateaz gain, jasangarria ez den zerbait egiteari utziko diozu: janaria botatzeari. Izozkailuari probetxu gehiago aterako diozu, eta, agian, astean tartetxo batez jarriz eta pentsatuz, menu berriak ere bururatuko zaizkizu froga egiteko.

4.Tupper otorduak egin. Etxeko gastu garrantzitsuenetakoa elikadura denez, hurrengo aholkua ere ildo horretatik doa. Etxetik kanpo jateak etxean jateak halako bi balio dezake; gastu hori urteko 2000 eurotik gorakoa izan daitekeela kalkulatzen da.

5. Aparteko gastuak. Hileko gastuak kalkulatzea ezinbestekoa da burua erabiliz aurrezteko, baina ez da aski, gastu guztiak ez baitira urtean 12 aldiz errepikatzen. Kotxeko edo etxeko asegurua bezalako gastuez ari gara, noski, baina baita urteko harpidetzez, data bereziez edo opariez ere, esate baterako. Ba al duzu ezkontzarik aurten? Aurreikusten duzun bidaiaren baterako gasturik? Etxetresnaren bati edo ordenagailuari azkenetan dagoelako zantzua hartzen al diozu? Era horretako gastuek erraz deskoadratu dezakete familia baten aurrekontua. Zure ekonomia antolatzea pentsatzen duzunean, izan kontuan era horretako gauzak. Ezustekorik izan ez dezazun eta lasai ibil zaitezen, gogoratu ez dugula “aurrezten” hilaren amaieran sobera gelditzen den guztia.

6. Oparien tiradera. Opariak aparteko gastu bat dira. Gauza gutxi izango dira atsegingarriago gainerakoei opariak egitea, maite ditugun pertsonekiko lotura zaintzea eta haiengan pentsatzen dugula eta zoriontsu direla jakiteak pozten gaituela gogoraraztea baino. Baina nahiko ohikoa izaten da urtebetetze, ezkontza edo urteurren bat heldu, eta gu opari polit bat erosteko denborarik edo aurrekonturik gabe harrapatzea. Gure ideia? Norbaitentzako opari aproposa izan daitekeen zerbait ikusten duzunean –batez ere prezio onean ikusten baduzu!– hura erostea. Gero, gorde zure “oparien tiraderan”, dagokionari dagokion datan emateko; horrela, errazago asmatuko duzu gutxiago gastatuz.

7. Zenbat eta jasangarriago izan, are gehiago aurreztuko duzu. Etxeak baditu zenbait gastu zeinetan oso zaila edo ezinezkoa den aurreztea, hipoteka-kreditua edo aseguruak, esate baterako. Baina badaude beste hainbat gastu gutxitu daitezkeenak, bide batez, etxea jasangarriagoa bihurtuz. Hemen dituzu 50 ideia zure etxea, gastu txikiena eginez, ahalik eta toki erosoena bilakatzeko. Bonbillak garbi mantentzea, aireztagailuak jartzea edo termostatoa instalatzea bezalakoek aurrezte garrantzitsua ekar dezakete aurten.

8. Bilatu erantzuna Interneten. Erabili online aplikazioak zure ekonomia planifikatzeko, gorde zure fidelizazio-txartelak mugikorrean, inoiz ahaztuez ditzazun, aztertu gasturik garrantzitsuenak eta begiratu zer egiten duten beste batzuek aurrezteko, anima zaitez oporretan zure etxea –baita kotxea ere– trukatzen hotelaren gastua zure aurrekontutik kentzeko, bilatu online erosleak, begiratu haurren bigarren eskuko produktuen dendak familiako kide berri bat jaiotzear bada… Alegia, atera etekina Sareari. Gogoratu Internetek gure eskura jartzen dizkigula laguntza-sareak eta erabilgarria eta doakoa den jakintza kantitate ikaragarria. Atera probetxua.

9. Zabal ezazu LABORAL Kutxaren AhorroClick&… kontu bat. Gure tresnarik onena da aurrezpen pertsonalerako zein familiakorako. Izen desberdineko 10 kontu sor ditzakezu, zure aurrezpen helburuen arabera. Online da, ez du komisiorik eta zure ekonomia modu erraz eta erabilgarrian antolatzen lagunduko dizuten tresna grafikoak eskuratu ahal izango dituzu.

10. Eta erabili LABORAL Kutxa Pay. Ezkutuko laguna egiteko, dirua bueltatzeko, norbaiti gastu komun batean dagokion zatia eskatzeko… komisioak aurreztuko dituzu eta erosotasunean irabaziko duzu.

Azkenik, ez ahaztu edozein ohitura berrik denbora bat behar duela, eta zaindu helburu bat izatearen alderdi emozionala. Hots, gogoratu frustrazioa kudeatzea ikasgai bat dela, guztia hobea dela zeure buruarekin adeitsua bazara, esfortzuak pozak sortzen dituela eta zoriontsua izateko inbertitzen duzuna –denbora, borondatea nahiz plazera izan– ez dela gastua, saria baizik.

Eta hau guztia esanda, urte berri on! Eta ez ahaztu LABORAL Kutxan zure aurrezpen-helburuekin laguntzeko gaudela. Hor duzu zure gestore pertsonala, zure finantza- eta ekonomia-kontsultak egin diezazkiozun.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gehiago irakurri.

X