Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria babesten du

LABORAL Kutxak Radio Bilbaoren bikaintasunaren saria babesten du

Bizkaian, pertsona eta erakunde bikainak daude. Haiei sari bat ematen lagunduko diguzu?

LABORAL Kutxan, lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko beste modu bat dagoela uste dugu, hobeto egin daitekeela. Aurrera egiteko eta gure inguruneari ongizatea itzultzeko elkarrekin lan egin beharra dagoela sinesten dugu, eta, jakina, arduratsuak izan behar dugula eta gure ardura bikaintasuna lortzeko lan egitea dela sinesten dugu.

Noski, ez gara bakarrak. Badaude filosofia horri jarraitzen dioten pertsonak, enpresak eta erakundeak ere, gizartea hobetzen dutenak, eta aintzat hartu behar ditugu. Hori dela eta, Bizkaiko irratirik zaharrenarekin bat eginda, LABORAL Kutxaren Bikaintasunaren Saria aurkezten dugu. Radio Bilbaoren entzuleek emango dute saria, eta, hori dela eta, zure laguntza behar dugu.

Proposatu hautagai bat Radio Bilbaoren webgunean…

Zure iritziz lan bikaina egiten duen norbait ezagutzen duzu? Erakunde edo enpresa baten lana miresten duzu? Sartu Radio Bilbaoren webgunean eta proposatu haren izena. Epe laburra daukazu, otsailaren 19a arte.

…eta eman botoa bikaintasunari, saria lor dezaten.

Kategoria bakoitzean boto gehien lortzen duten pertsonak, enpresak eta erakundeak bigarren fasera pasako dira. Fase hori otsailaren 20an hasiko da, eta fase horretan ere parte hartu ahal izango duzu, kategoria bakoitzean boto bat emanez. Behin baino gehiagotan bozkatu ahal izango duzu, betiere, boto baten eta hurrengoaren artean 24 ordu igarotzen badira. Bozkatzeko azken eguna otsailaren 28a izango da, eta sariak martxoaren 6an emango dira. Orduan jakingo dugu zein diren irabazleak.

Parte hartu Radio Bilbao entzunez!

Pertsona, enpresa eta erakunde miresgarriek gure esker ona merezi dute. Gizarte-aurrerabidea sustatzeaz gain, ahalik eta ondoen gidatzen gaituzte, euren ereduaren bidez. Emaiezu merezi duten laguntza hautagaitzat proposatuz, eta, gertatzen den guztiaren berri jakiteko, entzun ezazu Radio Bilbao eta jarrai gaitzazu sare sozialetan.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gehiago irakurri.

X