Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

10 aholku etxean aurrezteko

10 aholku etxean aurrezteko

Urte-hasieran galdetu genizuen zer gai jorratu beharko genituzkeen blog honetan, eta aurrezpena izan zen aipatuenetariko bat. Ez da zaila arrazoia irudikatzea: aurreztea familia guztien lehentasunetako bat da.

Baina, nola aurrezten da? Erantzuna dezentez zailagoa da, baina aholku batzuk ematen ahaleginduko gara. Ea zerbaitetarako balio dizuten. Espero dugu, gutxienez, zeure ohiturei buruz hausnartzeko balioko dizutela, baldin eta datorren ikasturte honetan aurreztea komeni zaizula pentsatzen ari bazara.

  1. Janariak prestatzen ikasi. Posible al da lau laguneko familia batek pertsona eta eguneko 1,25 eurotan jatea? Zaila dirudi baina Jorge Guitián eta Anna Mayer blogari gastronomikoek erronka pertsonal gisa egin zuten eta sukaldaritza gogoko duen beste blogari ezagun bati, El Comidistari, egindako elkarrizketa honetan aitortu zuten euren sekretua: janariak prestatzea. Janariak prestatzen ikasten badugu, janari freskoen eguneko eskaintzak erabili ahal izango ditugu (esan genizun bezala, % 15 arte aurrez dezakezu janari freskoa eta garaikoa erosita) eta errezetak hozkailuan ditugun osagaiekin moldatu ahal izango ditugu. Gainera, denbora gutxian jateko soluzio garestiagoak saihestu ahal izango ditugu, esaterako, aurrez prestatutako janaria erostea edo etxera ekartzeko eskatzea. Gisatua, dilistak, arroza… janariak prestatzen ikastea izan daiteke udazken honetan aurrezteko helburua.
  2. Izozten ikasi: Izoztea janaria alferrik ez galtzeko modu aproposa da, izan ere, gehiegitan alferrik galtzen dugu janaria eta horren ondorioz, beste gauza batzuen artean, dirua galtzen dugu. Zerbait sobratzen dela? Pentsa dezagun beste jaki bat prestatzeko erabil dezakegun (lehen puntua funtsezkoa izango da kontu horretan). Ezin badugu, izozkailura. Ondo etiketatuta eta datarekin larrialdi bat baino gehiagotik atera gaitzake. Zalantzak badituzue izoztu daitezkeen janarien inguruan, hemen duzue zerrenda luze bat.
  3. Erosketen zerrenda: Egiten al duzu? Familia-plangintza on baterako funtsezkoa da. Batez ere sukaldean eta jaki-tokian ondo begiratzen baduzu zerrenda egiteko orduan. Zenbat aldiz erosten dugu behar ez dugun zerbait? Eta zenbat aldiz aurkitzen dugu erabili gabeko janari-pakete bat armairuaren atzealdean? Zerrenda tresna ona da hori saihesteko. Pentsatu zer janari prestatu behar dituzun astean zehar –erosketa astean behin egiten baduzu-, aztertu zer behar duzun –eta zer ez daukazun- eta egin zerrenda. Internetez erosten baduzu nahiz supermerkatuan erosten baduzu, aurreztu egingo duzu eta gero eta errazago egingo zaizu aurreztea.

  4. Dena antolatuta: Horrela esanda esaldi hutsa dirudi, baina kontua da gauza gutxiago erosi behar izaten direla etxean ditugun gauzak antolatuta baditugu. Zenbat aldiz aurkitu duzu gogoratu ere egiten ez zenuen arropa? Ez el dituzu erosi behar izan ilerako urkilak edo gomak hainbat aldiz zureak galdu egin dituzulako? Eta kableak? Zenbat erosi behar izan dituzu lehengoak non zeuden ez zenekielako edo tiraderaren batean nahaspilatu egin direlako? Ez da erraza gauzak ondo antolatuta edukitzea, baina gauzak ondo antolatzea gure finantzak ere antolatzeko modua izan daiteke, eta zer behar dugun jakiteko eta zer eman dezakegun –adibidez– jakiteko, beste batzuek ere aurreztu dezaten. Interneten hainbat eta hainbat gune daude denetarik antolatzeko ideia bikainak dituztenak: bainugelako gauzak (plastikozko botilak erabiliz), botak, paper-gauzak edo makillajea. Web-orri honetan jendea animatzen da beraien antolaketa- eta txukunketa-proiektu txikien argazkiak bidaltzera, gero elkarrekin egiteko eta elkar animatzeko.
  5. Energia-efizientzia: Etxetresna elektrikoak zentzuz erabiltzeak eta berogailuaren edo ur beroaren erabilera txarra saihesteak urtean zehar diru asko aurrezten lagun diezaguke, urtean 100 edo baita 200 euro ere. Ba al duzu aireari sartzen eta beroari irteten uzten dion leihorik? Zinta zigilatzailea erabil dezakezu ixteko. Maiz erabiltzen al duzu arropa-garbigailua? Erabil ezazu danborra betetzeko nahikoa arropa daukazunean soilik (esku bat libre utziz, arropa-garbigailuak behar bezala funtziona dezan). Erregleta-entxufeak erabiltzen al dituzu? Oso baliagarriak dira etxetresna elektrikoen stand by posizioa saihesteko. Nahikoa da gauetan edo etxetik irtetean itzaltzea ezer piztuta gera ez dadin. Bonbillak maiz garbitzea, dutxan zurrusta-haustekoa jartzea edo presio-eltzearekin janariak prestatzea ere aurrezteko trikimailu onak dira.
  6. Egin ezazu gidatze adimentsua: Zuk gastuak murriztuko dituzu eta ingurumenak CO2 isuriak aurreztuko ditu. Azeleragailua zapaldu gabe motorra abiatu, martxa une egokian aldatu, modu jakin batean galgatu… hainbat eta hainbat keinuk lagun diezagukete gidatzeko orduan aurrezten. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak bideo honetan xehatzen ditu. Bideoa ikustea gomendatzen dizugu zure ekonomiaren onerako… eta planetaren onerako! Eta gogoan izan motelago gidatzea merkeago dela: orduko 120 kilometroko abiaduran ibilita orduko 100 kilometroko abiaduran ibilita baino % 44 gehiago gastatzen da.
  7. ‘Do It Yourself’: ‘Egin ezazu zerorrek’ filosofia (edo DIY ingelesezko sigletan) oso modan jarri da. Lehen, seguruenik, “brikolaje” deituko genion, baina terminoa zabaldu egin da –eta baita anglikanizatu ere– Interneten ospe handia lortzeraino. Arropa, dekorazioa, opariak, paper-gauzak… gustatuko al litzaizuke zerorrek egitea? Bururatzen al zaizu proiekturen bat? Dirua aurrezteaz eta zaletasun bat ezagutzeaz edo berraurkitzeaz gain, Internetez ere sal ditzakezu. Horrelako negozioei salmentarako plataformak eskaintzen dizkieten Interneteko online establezimenduek, hala nola Etsy-k, azpiegitura handirik gabe negozioa abian jartzeko aukera ematen dute.
  8. Planifikatu: Gastu bat egingo duzula baldin badakizu –bidaia bat, Gabonetako erosketak, urtebetetzeko opari bat– ez itxaron azken unera arte. Esaera zaharrak asmatu egiten du presak onak ez direla esaten duenean. Presaka ibilita ezin ditugu alderatu prezioak, negoziatzeko ahalmena galtzen dugu eta gastu handiagoak edo desegokiak egitera behartuta gaude. Gabonetako oparietan garaiz pentsatzen badugu eta 7. puntuarekin bat egiten badugu, argazki-album pertsonalizatua egin diezaiekegu maite ditugun pertsonei. Azken orduko erosketa bat baino merkeagoa eta zirraragarriagoa izango da, dudarik gabe.
  9. Gastuak berrikusi: Zenbat gastatzen duzu hilean? Ba al dakizu benetan? Hil-bukaeran iru-arazoak izaten badituzu, beste ezer baino lehen diru-sarreren eta gastuen kontua berrikusi behar duzu eta gastuen zerrendatik kendu errendimendurik ateratzen ez diezun gauza guztiak. ADSL linea eta, gainera, telefono mugikorra ordaintzen al dituzu? Konpainia gehienek dituzte orain gastu konbinatuko eskaintza merkeagoak. Erabiltzen ez duzun gimnasioko kuotak ordaintzen al dituzu? Beste merkeago bat har dezakezu eta kirola egitea serioago planteatu, kirol anitzeko erabilerako udal-zerbitzuetan (merkeagoak) alta eman edo erabiltzen ez duzun zerbitzu bati uko egin, eta zure bizitzan ohitura osasungarriagoak hartu, esaterako, lanera oinez joatea edo urrunago dagoen metro-geltokira joatea, igogailua hartu beharrean eskaileretatik igotzea edo maizago paseatzea. Aurreztea lehentasuna bada zuretzat, berrikusi irabazten duzuna eta gastatzen duzuna, patxadaz eta errealismoarekin.
  10. Gastu txikiak: Janariari prest egoteko pixka bat falta zaionean sua itzali eta hondar-beroa aprobetxatu, sartzeko prest gaudenean ireki dutxa eta ez arropak erantzi baino lehen, neguan jertsea jantzita egon etxean berogailua zentzuz erabiltzeko, arropa-garbigailuan fabrikatzaileak adierazitako xaboia bota eta ez gehiago (garbiketa garestitzeaz gain arropan orbanak utz baititzake). Keinu txikiak ere funtsezkoak dira aurrezteko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.