Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2016an bloga sariz bete dugu 50 zozketarekin baino gehiagorekin

2016an bloga sariz bete dugu 50 zozketarekin baino gehiagorekin

Gauza jakina dirudien arren, merezi du noizean behin gogoratzea LABORAL Kutxan egiten dugunak ez lukeela zentzurik izango gure bezerorik gabe. Blog honek ere ez luke gehiegi balioko hura irakurtzeko inor ez balego. Fideltasun hori eskertzea eta saritzea da, hain zuzen, blog honetan zozketa edo promozioren bat egiten dugun bakoitzean bilatzen duguna. Zentzu horretan, 2016 urtea oso positiboa izan zen, promozioen eta banatutako oparien kopurua handitu ahal izan baikenuen gure zozketa-sistemari egin genizkion hobekuntzei esker.

Astero zozketa bat

Gutxi gorabehera astero zozketa bat, abuztuan izan ezik. Horixe da 2016an erdietsi genuen batez bestekoa. 50 zozketa egin genituen, eta, besteak beste, lasterketetarako dortsalak eta musika- eta antzerki-ikuskizunetarako sarrerak banatu genituen, akzio-kamerak eta opari-txartelak ahaztu gabe. Promozio horietako batzuk berrikusiko ditugu.

Dinamika erraza da eta erabat gardena

Gure zozketek beti dute helburu bera: ekimen interesgarriak eta babesten ditugun haien kultura-, gizarte- eta kirol-jarduerak ezagutaraztea eta zabaltzea, eta noski, opariak banatzea! Sarrera eta dortsaletatik hasi, eta opari-txartel edo akzio-kameretaraino.

Eskatzen dizugun gauza bakarra online inprimaki bat betetzea izan ohi da, irabazlea izatea suertatuta ere, zurekin harremanetan jartzeko behar ditugun datuak izan ditzagun. Zozketa egin zen blogeko sarrera berean argitaratzen ditugu beti irabazleen izenak, edo zozketa iragarri zen post berean, Facebookez ari bagara. Gainera, posta elektronikoz zein telefonoz, beti jartzen gara harremanetan irabazlearekin bere saria nola jaso dezakeen, edo nola hasi daitekeen hura erabiltzen azaltzeko. Eta ausazko zozketa-sistema seguruari esker, lehiaketaren erabateko gardentasuna bermatzen dugu.

Kontatzen dizueguna zuen interesekoa izaten jarraitzea da guk nahi duguna, eta, noizean behin, zuen gertutasuna eta gugan duzuen konfiantza sari bat emanez eskertzea. Horregatik, 2017an ere zozketak egiten jarraituko dugu, zuek parte hartzen jarraituko duzuen esperantzaz.

Zozketak

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookien erabilera

Gure webgunean, cookieak erabiltzen ditugu web-orrietan sartzen zarenean. Besteak beste, erabiltzen duzun nabigatzailearen, aukeratutako hizkuntzaren eta konfigura daitezkeen beste elementu batzuen berri izateko balio dute. Horri esker, normaltasunez nabiga dezakezu webean. Gehiago irakurri.

X