Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

2019ko errenta-aitorpena online egitea, COVID-19ari aurre egiteko beste modu bat

2019ko errenta-aitorpena online egitea, COVID-19ari aurre egiteko beste modu bat

Geratu etxean. Bizi dugun osasun-krisialdian, horixe da COVID-19aren aurka borrokatzeko armarik eraginkorrena. Konfinamenduak gure bizimodua ia erabat baldintzatzen duela ematen badu ere, digitalizazioari eta teknologia berriei esker gauza mordoa egin dezakegu etxetik, besteak beste, telelana eta zerga-betebeharrak betetzea.

Hala, aurtengo errenta-kanpainan aukera paregabea izango dugu errenta-aitorpena bide telematikotik egitean nola moldatzen garen ikusteko. Oraingoz, Foru Ogasunak hasi dira zergadunei etxera bidaltzen izapide horretarako beharrezkoak diren dokumentuak, hala nola gakoak eta aitorpen-zirriborroak. Jarraian, lurralde historiko bakoitzean egin beharreko izapideen berri emango dizugu. Dena den, zure aitorpena formalizatzean arazo edo zalantzaren bat baduzu, gogoratu zure gestore pertsonalaren laguntza jaso dezakezula, online edo telefonoz.

Nola egin daiteke errenta-aitorpena online Araban?

Arabako Foru Ogasunak errenta-aitorpena egiteko hiru modalitate eskaintzen ditu:

Errenta-aitorpena online egiteko aukera Bizkaian

Bizkaiko Lurralde Historikoan errenta-aitorpena online betetzeko, beharrezkoa da alta ematea Foru Aldundiak onetsitako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako tresnaren batean, eta, gainera, eskura izatea zergadun bakoitzak etxean jasotzen duen errenta-gakoa. Aitorpena aurkezteko epea maiatzaren 4an irekiko da, eta itxiera-data, berriz, pandemiaren aurkako borrokaren bilakaeraren arabera finkatuko da. Aitorpena egiteko, Foru Ogasunak laguntza-programa prestatu du eta zergadun guztien eskura dago apirilaren 14az geroztik. Programak aukera ematen du Ogasun eta Finantza Sailaren BizkaiBai bulego birtualarekin konektatu eta aitorpena Internet bidez aurkezteko laguntza jasotzeko. Kanpainari buruzko zalantzak argitzeko telefonoa ere badu Bizkaiko Ogasunak: 94 608 3000.

Errenta-aitorpena Gipuzkoan

Gipuzkoan, apirilaren 15etik uztailaren 29ra arte egongo da zabalik errenta-aitorpena aurkezteko epea. Aitorpena online aurkez daiteke ZergaBidea zerbitzuan, gako operatiboarekin edo gabe. Horretarako, funtzionamendu-gida baten laguntza izango duzu aitorpena bi moduetara egiteko.  Errenta-aitorpenaren inprimakia betetzeko, eskuz sartu ahal izango dituzu datu guztiak, edo bestela, autolikidazio-proposamena deskarga dezakezu, etxera iritsi zaizun proposamenean azaltzen den onarpen-kodea sartuta. Zalantzarik baduzu, aurretiko hitzordua eskatzeko aukera eskaintzen du Gipuzkoako Foru Ogasunak, errenta mekanizatua esaten zaiona ordenagailutik egiteko.

Errenta-aitorpena online aurkezteko aukera Nafarroan

Nafarroako Foru Ogasunaren kasuan, aitorpena online aurkezteko epea datorren maiatzaren 11n irekiko da, eta oraingoz ez dute erabaki noiz arte egongo den zabalik. Izapideak bide telematikoz sinatzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat instalatuta izatea nabigatzailean edo NAN elektronikoa erabiltzea. Jarraian, Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean sartu beharko duzu aurkezpen telematikoa egiteko.

Osasun-larrialdiaren egoera dela eta, aurten ezingo duzu gure bulegoetan egin errenta-aitorpena. Dena den, gogoratu LABORAL Kutxako gestore baten laguntza jaso dezakezula zure aitorpenarekin lotutako izapideak betetzeko. Harremanetan jartzeko, erabili Online Bankako «Kontaktua» atala.

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.