Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

300 euro eta gure bulego batean genero-indarkeriaren aurkako zure grafitia marrazteko aukera zozkatuko ditugu

300 euro eta gure bulego batean genero-indarkeriaren aurkako zure grafitia marrazteko aukera zozkatuko ditugu

Azaroaren 25ean, mundu osoko gizon-emakumeok ezetz esango dugu. Ezezko borobila genero-indarkeriari, eta LABORAL Kutxak bat egingo du oso ekimen bereziaren bidez. Badira hamarkada batzuk berdintasun-politika aktiboak ditugula genero-ezberdintasunak desagerrarazteko xedez, eta Emakunderekin elkarlanean dihardugula helburu berarekin. Halere, aurten gehiago egingo dugu.

Lau hiri-artistari eskatuko diegu beste horrenbeste grafiti marrazteko LABORAL Kutxak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean dituen bulegoetako erakusleihoetan. Eta gure bezeroek haiekin bat egiteko aukera izatea nahi dugu. Horregatik, 18 eta 30 urte bitartean badituzu, LABORAL Kutxaren bezeroa bazara eta zure grafitia marraztu nahi baduzu, antolatu dugun lehiaketan parte hartu behar duzu. Lau lagunek irabaziko dute beren diseinuak munduari erakusteko aukera. Horrez gain, 300 euro zozkatuko ditugu parte-hartzaile guztien artean.

Jarraian, xehetasun guztien berri eman eta nola parte hartu azalduko dizugu.

Parte hartzeko, atera grafiti baten argazkia

Lehiaketan parte hartzeko baldintza batzuk daude: 18 eta 30 urte bitartean izan behar dituzu eta LABORAL Kutxaren bezeroa izan behar duzu. Hala bada eta zure grafitia marraztu nahi baduzu, oso erraza da parte hartzea. Atera grafiti baten argazkia (edozein grafitik balio du, argazkia soilik izan behar da zurea) eta igo ezazu Instagramera, gaur eta azaroaren 17a bitartean (biak barne).

Zure partaidetza kontuan izan dezagun, gure @laboral_kutxa orrialdea aipatu eta argazkia behar bezala etiketatu behar duzu, bi hashtagekin: lehena #graffitiLK da eta bigarrena zer probintziatan parte hartu nahi duzun. Probintzia bat baino gehiago aukera dezakezu, baina, jakina, bulego batera bakarrik joan ahal izango zara! LABORAL Kutxak jarriko du materiala eta gero zuretzat izango da.

Azaroaren 20an ezagutaraziko ditugu lau irabazleak, lehiaketa itxi eta hiru egun geroago. Eta bigarren zozketako 300 euroko saria nork jasoko duen ere esango dugu.

Lau hiri-artista bikain ikusi ahal izango dituzu lanean

Grafitia marrazteko aukeratutako lau lagunetako bat bazara, zorionekoa izango zara. Izan ere, azaroaren 25ean (edo aste horretako beste egun batean, eguraldiak eragozten badu), genero-indarkeriaren aurkako zure mezua marrazteaz gain, lau hiri-artista hauetako bat ikusi ahal izango duzu lanean. Bilbon Bea Aparicio arituko da, Donostian Sortwo, Iruñean Carlos Almagro eta Gasteizen Eva Mena.

Ezetz esaten lagunduko digute. Genero-indarkeriarik gabeko gizarte batean bizi nahi dugula eta lortuko dugula esaten.

Mezuarekin bat egin eta zabaldu nahi al duzu?

Azaroaren 17ra arteko epea duzu zure argazkia Instragramera igotzeko!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.