Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, zertan den, zehaztapen batzuk

3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena, zertan den, zehaztapen batzuk

Etxebizitza da gutariko bakoitzaren ardura handienetako bat. Iragan ekaineko 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Etxebizitzari buruzko lege berria (3/2015 LEGEA, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena), eta irailaren 23an hartu zuen indarra, argitaratu zenetik harako hirugarren hilabetean. Eta idazki honetan ikusiko dugun legez, lege horretan aitortu egiten da etxebizitza duina izatea eskubide subjektiboa dela; horrez gain, alokairua sustatzeko neurri berriak dakartza, eta, bestalde, beste sistema “bidezko eta solidarioago” bat bideratu nahi du. Hura garatzeko dekretuak oraindik eman ez direnez gero, bien bitartean, oinarrizko erregulazioaren alderdi batzuk aipatu eta jorratuko ditugu.

Etxebizitza eskubide subjektibo gisa

Etxebizitza izatea eskubide subjektiboa dela aitortzen du lege berriak (gizakiaren izate berezkoa dela-eta egiten da aitorpen hori); eta lehen paragrafoan, jada, xedeei buruzko deklarazio bat egiten da.

Etxebizitza izateko eskubidea nahitaezkoa da gizakiarentzat, funtsezko beste eskubide batzuk baldintzatzen baititu; adibidez, enplegua izatekoa, botoa ematekoa, prestazio eta zerbitzu publikoak jasotzekoa, seme-alabak eskolaratzekoa, kulturaz eta ingurumen egokiaz gozatzekoa, bizipenak senideekin eta lagunekin partekatzekoa, eta beste hainbat ere (…).  Etxebizitza izateko eskubideak eta eskubide hori benetan gauzatzeak bizitza duin bat eramatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari”.

Beraz, aipatu dugun legez, kohesio soziala gauzatzeko garrantzitsua da etxebizitza, eta horixe da lege berriaren alderdi erabakigarrietarik bat.

Behin-behineko araubide juridikoa.

Harik eta aplikaziorako erregelamendu egokiak garatu arte, Legeak behin-behineko araubide juridiko bat ezartzen du, aipatu eskubidea bermatzeko dena.

Alokairua sendo aldeztea

Legezko arau horrek lehentasunezko lekuan ipintzen du alokairua, zeren bideetarik egokiena baita etxebizitza duin bat izateko eskubidea gauza dadin. Hortaz, bultzatu egiten da erakin berean izatea jabetzako zein alokairuko etxebizitzak, eta, orobat, ekimen publikoko eta pribatuko etxebizitza babestuak konbinatzea.

Kapituluetariko batean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurzoru Ondare Publikoa sortzen da, eta honako hau proposatzen da: Lurzoru Ondare Publikoko higiezinak, oro har, titulartasun publikokoak izan daitezela gerora ere, eta, ahal dela, ondoriozko etxebizitzak alokairukoak izan daitezela, dagokien funtzio soziala betetzeko.

Horrez gain, honako konpromiso hau ere hartzen da: “alokairuko etxebizitzen eskaintza pribatua sustatzea, betiere errentak zehazterakoan alokatze publikoaren irizpide berberak badarabiltza”.

Jenderik gabeko etxebizitzen kanona

Etxebizitzak urte bi baino gehiago badaude jenderik gabe eta horretarako ez badago legezko motibo justifikaturik; bada, orduan honako kanon hau ordaindu beharko da: 10 euro metro karratu erabilgarri eta urte bakoitzeko, eta % 10 handituko da etxebizitzak aipatu den egoeran dirauen urte bakoitzeko, hasierako zenbatekoaren hirukoitza gainditu gabe betiere. Araudian ezartzen denez, bigarren bizilekua ez da jenderik gabeko etxebizitza hustzat joko. Laneko arazo, osasun arazo edo gizarte-larrialdiren bat dela-eta, bizilekuz aldatu behar izan bada, hura ere ez da kontsideratuko etxebizitza huts, hau da, jenderik gabekoa

Jenderik gabeko etxebizitzari buruzko deklarazioa egiteko ardura udalena izango da, eta kontzeptu hori dela-eta lortzen diren sarrerak udaleko lurzoru-ondarean jasoko dira.

Halaber, jenderik gabeko etxebizitza deklaratu direnak nahitaez alokatzeko posibilitatea ezartzen da, “baldin eta kokatuta dauden eremuetan etxebizitzaren eskaria eta premia badagoela frogatzen bada, bai bizitegitarako lurzoruen hiri-sektoreetan eta bai berroneratze-eremuetan, hirigune historikoetan, hiri-erdialdeetan, hiri-auzuneetan edo urbanizazioak finkatutako eremuetan”.

Udalek ezarri ahal izango dute aipatu nahitaezko alokairua, eta, subsidiarioki, Eusko Jaurlaritzan etxebizitzako eskumenak dituen sailak, baldin eta ofizialki jenderik gabeko etxebizitza deklaratu zenetik urte bat igaro eta jenderik gabe jarraitzen badu.

Legearen funtsa pertsonak dira

Oro har, aurreko legeekiko desberdina da oraingoa; izan ere, lege berri horretan, pertsonak eta euren egoera ekonomikoa erdigune dira etxebizitza izateko eskubidea gauzatzeko. Guzti horren bitartez, sistema “bidezko eta solidarioa” lortu nahi da, zeina lotua baitago finantza-ahalmenari eta bai familia- edo bizikidetza-unitate esleipenduneko kideen kopuruari ere. Bestalde, honako asmoa ere badago: “etxebizitzaren prezioa eraikuntza egitearen benetako kostuari egokitzea”.

Esate baterako, zuzkidura-bizitokiak, honako honetarako erabiliko direnak, aratu egiten dira: etxebizitza bat legez okupatzeko zailtasunak dauzkatenei aldi baterako bizitokia eskaintzeko, hala nola gazteei, immigranteei, etxebizitza partekatua erabiltzeko eskubidea galdu duten bananduei edo dibortziatuei, hirigintzako eragiketak direla-eta beste bizitoki baten zain daudenei eta antzeko beste batzuei.  

Aipatu bezalako bizitokiak honako honetarako ere erabili ahal izango dira: aldi baterako bizitokia eskaintzeko bai gizarteratzen ari diren kolektiboetako pertsonei, bai babes berezia behar dutenei, hala nola genero-indarkeria jasan duten emakumeei, adinekoei, etxegabeei, desgaitasun fisiko, psikiko edo intelektuala dutenei eta antzeko egoeran dauden beste batzuei.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.