Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Parte ezazu gure zozketan: 5 ekintza-kamera lortzeko!

Parte ezazu gure zozketan: 5 ekintza-kamera lortzeko!

5 ekintza-kamera zozkatzen ditugu eta 10 bideo ikusgarri erakutsiko dizkizugu horiekin nolako bideoak grabatu ahal izango dituzun ikusteko.

2014/12/30ean EDITATUTA. Zozketa egin ondoren 5 irabazleek jaso dituzte haien kamerak. Honako hauek dira Monika Ben, Karmele Herrero Castrillo, Jose Mujika, José Ángel Santos eta Ohiane Vitoria García.

Imajina ezazu kirol- eta aisialdi-jardueretarako diseinatutako kamera bat, mota guztietako tripode, luzagarri eta arnesekin bateragarria dena. Zure telefono adimendundunarekin grabazioak kontrolatzeko WiFi konexioa duena, 3 edo 5 argazki jarraian ateratzeko gai dena, bideoak grabatzen dituena eta karkasarik gabe 3 metroraino urpera daitekeena. Ezaugarri tekniko paregabeak dituen eta argazki eta bideo ikusgarriak egiteko gai den kamera.

Parte ezazu gure zozketan: 5 ekintza-kamera lortzeko!

LABORAL Kutxan eskaintzen dizugun Aurreikuspen Plan Bermatua XXV edo Errendimendu Finkoa VIII Pentsio Planera 2.500 euroko ekarpena egiten baduzu, abenduko hilabetean  HP-LC100W kamera oparituko dizugu. Eta, gainera, horreleko beste 5 kameraren zozketan sartuko zara parte hartzeagatik soilik (beherago azalduko dizugu nola). Izan ere, inoiz ez da goizegi erretiroan pentsatzen hasteko. Horrelako kamera bati probetxua ateratzeko adina baduzu, zure etorkizunean pentsatzeko adina duzu.

Utz iezaguzu galdera bat egiten: Badakizu zenbat irabaziko duzun erretiratzean?

Gaur egun, gure herrialdearen bizi-itxaropena 79 urtekoa da, baina 2052. urtean 86 urtekoa izan daiteke, eta momentu horretan, lan egiten duen pertsona bakoitzeko lan egiteko adinik ez duen beste bat egongo da. Horrexegatik galdetzen dizugu, hain zuzen. Horregatik, hau da, erretiratzean zenbat kobratuko duzun jakitea oso garrantzitsua delako, gutxi gorabeherako zifra bat emango dizun simulagailu bat eskaintzen dizugu.

Zer diozu? Zure ongizatea bermatzeko modukoa da edo zifra hori hobetzea gustatuko litzaizuke? Kasu horretan, hainbat aukera dituzu eta horien artean onena aukeratzen lagun diezazukegu. Zure ekonomiaren arabera (Ogasunari itzuli behar diozun kopuruaren arabera), aldizka aurrezteko produktu bat komeni zaizu, pentsio-plan bat edo aurreikuspen-plan bat, alegia. Erantzun azkarrak tutorial honetan dituzu, baina gure edozein sukurtsaletan ere galde dezakezu.

Eta zer lotura du horrek argazki- eta bideo-kamera batekin?

Galdera aparta! Abenduko hilabete honetan zehar erantzunak nahiko lotura estua du kamerarekin, izan ere, Aurreikuspen Plan Bermatua XXV aukeratu eta zure etorkizunerako 2.500 euroko ekarpena egitea erabakitzen baduzu, hasieran aipatutakoa bezalako kamera bat oparituko dizugu. Dena den, eta nahiago baduzu, 120 euroko txartel-opari bat eskura dezakezu Eroski Taldean (EROSKI dendetan, If lurrin-dendetan, Eroski Bidaiak-en edo Forum Sporten) erabiltzeko. Baina abenturazalea bazara, oparitzen dizugun kamera opari perfektua izango da seguru asko.

cámara eu

2.500 euro baino gehiagoko ekarpen bakoitzeko opari zuzena jasotzeaz gain, 5 kamera gehiago zozketatu nahi ditugu lehiaketa honetan parte hartzen duzuenon artean. Inprimaki honetan zuen datuak sartu besterik ez duzue egin behar: datuak zozketa egiteko eta irabazleekin harremanetan jartzeko bakarrik erabiliko ditugu.



Baina, zertarako nahi dut nik ekintza-kamera bat?

10 bideo ikusgarri aukeratu ditugu ideia bat egin dezazun. Tira, ez duzu kamerarekin arriskuan jarri beharrik, baina bizikletan, eskiatzen edo errusiar mendi batean zauden bitartean grabatu ahal izango duzu. Horiek guztiak HP-LC100W ekintza-kamera batekin grabatuta daude. Zeren zain zaude zure ekarpena egin edo zozketan parte hartzeko?

Kirol-kamera batekin grabatutako 10 bideorik onenak

1. Zure txakurrak bezala ikusi ahal izango duzu mundua

2. Pantailan ere beldurra ematen du. Mountain bike bidezko jaitsiera zorabiagarria

3. Txerri batekin surf-taulan erabili ahal izango duzu, zorro hermetiko batean sartuta.

4. Egunen batean felido samurrez inguratuta bazaude

5. Hau gertatzen da ezkontza batean kamera botila batera lotzen baduzu

6. Salatu eguneroko jazarpenak. Esate baterako, emakumea izanez gero New Yorketik 10 orduz ibiltzea zer den erakuts dezakezu 2 minututan

7. Dokumentatu zure jostailuzko astronautaren balentria

8. Zure film labur artistikoa zuzen dezakezu. Sokasaltoan ibiltzea zoragarria izan daiteke (batez ere sokaren ikuspuntutik ikusten baduzu)

9. Erriiiiiiitmooooooooa. Horrelakoa da bizitza danbor bat bazara

10. Eta gure “ekintza-bideorik” gustukoena: opil bat egitea. Oparitzen dugun kamerarekin, eguneroko gauzak ere liluragarri bihurtzen dira

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.