Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aduna eta Alicia, ekintzaileak Gaztempresari esker

Aduna eta Alicia, ekintzaileak Gaztempresari esker

Aduna Moure eta Alicia Couto ile-apaintzaileak dira. Aitortu digute elkar ezagutu zutenetik jakin zutela, negozio bat jartzekotan, elkarrekin jarriko zutela. Eta horrela egin zuten. Duela urtebete eta erdi autoenpleguaren abenturari ekitea erabaki zuten. Lehen bisita Euskadiko Kutxaren (orain Laboral Kutxa) sukurtsal batera egin zuten. Bertan, aurrezturiko dirua osatzeko kreditua eskatu zuten, beren ile-apaindegia jartze aldera. Baina, aurretik Gaztempresa aholkulari-bulegora joateko aholkatu zieten Euskadiko Kutxan. Hau da beren historia.

Eskaera hori jasotzerakoan, Adunaren eta Aliciaren aurreneko erreakzioa ekintzaile orok izan ohi duena izan zen: uste zuten izapide hutsa zela, eta ez ziela ekarpen interesgarririk egingo. Lorena Axpek, ordutik laguntzen dien Gaztempresako kontsultoreak, askotan ikusi du jarrera sinesgogor hori: “Gaztempresara datozenak profesional onak dira eta askok uste dute horrekin nahikoa dutela negozioa aurrera ateratzeko. Baina, ez dakite negozioa ondo kudeatzeko ezagutza batzuk behar dituztela”. Izan ere, Lorenak dioen bezala, jatetxe bat eramateko kozinatzen jakitea ez da nahikoa: “Janaria alperrik ez galtzeko, ez duzu behar den jeneroa baino gehiago erosi behar, zerbitzariak kontratatu behar dituzu, zergak ordaindu… Profesional ona izatea behar-beharrezkoa da, baina hori ez da nahikoa”.

Adunak eta Aliciak onartzen dute Lorenaren laguntza jaso zutenetik dena errazagoa izan dela:

“Aspalditik genuen ile-apaindegia jartzeko asmoa, baina ez ginen martxan jartzen. Lorenak urratsez urrats gidatu gaitu, eta izapideak egiten, laguntza publikoak lortzen eta negozio-plana egiten lagundu digu. Horri esker, gure ametsa errentagarria izan zitekeela ikusi genuen” azaldu du Adunak. “Gainera, hasierako obran aurrezten ere lagundu digu. Gremio batera jotzen genuen eta aurrekontua egiten ziguten. Lorenari erakusten genionean berak zera esaten zigun: ‘esaiozue prezioa beheratzeko’. Galdetu ez bagenio diru itzela gastatuko genuen altzarietan!”.

Historia luzeko proiektua

Gaztempresa 1994an sortu zen Euskadiko Kutxaren eskutik, beste krisi handi baten erdian. Krisiak eragin handia izan zuen ezkerraldean laurogeita hamargarren hasieran eta udalerri ugari industriarik gabe geratu ziren. Handik gutxira, krisia finantza-entitatearen eragin-eremura hedatu zen. Enpresak izan behar dira gazteak, ez ekintzaileak: edozein adinetako profesionalak dira ongietorriak.

Ekintzailearentzat eta entitatearentzat ona

Proiektua bi aldeentzat da positiboa. Ekintzaileari ezagutza batzuk eskaintzen zaizkio, bere ideia portu onera eramaten laguntzeko; horrela, finantza-entitatea lasai egongo da bere inbertsioa ondo kudeatuta egongo delako. Gizartea ere irabazten ateratzen da, talentudun pertsonek beren gaitasunak garatzen dituztelako eta lanbide-etorkizuna lantzen dutelako.

Gaztempresaren aholkularitza integrala da. Esperientziarik gabeko profesionalei beren negozioa kudeatzen laguntzen dielako. Laguntza negozioa jarri aurretik eta ondoren eskaintzen zaie: etengabeko aholkularitza jasotzen dute. Batzuetan, harremanak lanbide-eremutik haratago doaz: “Negozio horien parte naizela sentitzen dut, batik bat, kasu honetan bezala, hain harreman ona dugunean. Gainera, beren bezeroa izatea lortu dute” aitortu du Lorenak ilea txukuntzen duen bitartean. Eta etorkizuna? “Negozioak bide onetik jarraitzen badu, beharbada beste ile-apaindegi bat irekiko dugu” esan du Aliciak. Lorenari begiratuz zera erantsi du berehala: “Baina aurretik beste bi ile-apaintzaile kontratatuko ditugu hemen gurekin lan egin dezaten: oraindik leku libre asko dugu”.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.