logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aholkuak urteak bizitasunez gehitzeko

Aholkuak urteak bizitasunez gehitzeko

Gaur egun, 43,9 urte da batez besteko adina Espainian, eta bizi-itxaropena munduko handienetako bat da: 80,9 urte gizonetan eta 86,2 urte emakumeetan. Zifra horiek 85,8 eta 90,0 urtera igoko dira hurrenez hurren 2069rako.

Gainera, 65 urtetik gorako pertsonen egungo portzentajea % 19,95 da, hau da, Espainiako biztanleriaren bosten bat helduaroan bizi da eta helduaroaz gozatzen ari da. Eta 2060an hiru pertsonatatik bat izatea espero da.

Adin horretan hasten da erretiroa, edo erretirotik hurbil gaude. Normalean gure bizi-premietako asko bideratuta daude jada eta beste lasaitasun batez gozatu dezakegu bizitzaz, baina gogo berekin, dena den. Gaur egun onartzen dugu erretiroa hartzeak ez duela esan nahi mundutik erretiratzea, baizik eta munduaz beste modu batez gozatzea, lan-mundutik urrun, eta betetzen gaituen hura eginez honako hauei esker:

 

Zahartze osasungarrirako gomendioak

Hortaz, Senior edo Silver deitutako fase horretan bazaude jada edo iristeko gutxi falta bazaizu, jarraitu aholku hauek zahartze osasungarri bat izateko eta zilar koloreko garai hau bete-betean gozatzeko, eta kontuan izan ondoren jasotakoak eta praktikan jarri zure egunerokoan. Jabetu zure eguneroko ohiturez eta kasu egin:

 

  1. Zaindu zure pisua: urteak gehitzen ditugu eta gure nutrizio-premiak aldatu egiten dira. Gero eta kaloria gutxiago kontsumitzen ditugu egunero, eta, hori horrela, gure elikadura egokitu behar dugu gainpisua saihesteko, uneari kasu eginez. Gogoratu oinarrizko aholkuak elikadura osasungarri bat izateko: jan frutak eta barazkiak, edan ura, kontrolatu koipeak, konbinatu haragi eta arrainen artean, gutxitu azukrearen kontsumoa, saihestu alkohola eta edari bizigarriak… Gutxitu gehiegizko pisuaren ondoriozko gaixotasunen eta konplikazioen arriskuak.
  2. Ez erre: Tabakoak kalte larria eragiten dio osasunari, bereziki adinekoen artean. Erretzeari uzteak zenbait minbizi mota, biriketako gaixotasun eta bihotzeko gaixotasun izateko arriskua murrizten lagundu dezake.
  3. Egin ariketa: Fisikoki aktibo egotea lagungarria da pisu osasungarria atxikitzeko eta osasun-arazo kronikoak saihesteko. Horretarako ez da beharrezkoa gimnasiora apuntatzea, edo entrenatzaile pertsonal bat kontratatzea edo bizikleta estatiko bat erostea. Nahikoa da ohitura txiki batzuk hartzea eta finko bihurtzea: 30 minutuko paseo aktiboa egunero, astean behingo bisita igerilekura, padela lagunekin astean egun pare batez… Ariketa konstanteak gaixotasun asko prebenitzen ditu, zirkulazio-gaixotasunekin hasi eta Alzheimerrarekin buka.
  4. Zure burua aktibo eduki: Jarduera intelektuala zaintzea ere garrantzitsua da, oroimena hobetzen lagunduko digun buru aktibo baten bidez, trebezia berrien ikaskuntza, irakurketa eta jokoak barne. Sudokuak edo gurutzegramak bezalako denbora-pasagarriak ideia ona dira.
  5. Zaindu zure osasun mentala: Gero eta garrantzitsuagoa da osasun mentala, adin guztietan. Meditazioa bezalako praktikak edo erlaxatzeko teknika jakin batzuk ere lagungarriak izan daitezke erabateko osasunerako. Premia izanez gero, psikologoengana jo dezakezu.
  6. Sozializatu orain eta beti. Adinak ez gaitu zergatik bakartu behar. Gozatu dezagun beti astialdiaz. Gizarte-ekintzetan eta aisialdi-ekitaldietan parte hartzen saiatu behar dugu, antzeko bizi-ohiturak dituzten beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera emango baitigute.
  7. Ez ahaztu mendekotasuna: Gustatzen ez bazaigu ere, adinean aurrera egitean litekeena da ahalmen osoz bizitzea saihestuko digun muga fisiko edo mentalen bat izatea azkenean, neurri handiagoan edo txikiagoan. Autonomia pertsonalaren galera txiki horrek ez digu gozatzea saihestu behar, beste pertsona baten laguntza puntuala behar badugu ere. Mendekotasuna ohiturekin prebenitzen da, baina hala ere agertu daiteke eta, horregatik, zenbait aseguru espezifiko daude une horretan beharrezkoa dena eskaintzeko. Sentitzea baino hobe da prebenitzea.
  8. Pentsatu zure jendeaz: Pentsatu beti zure familiaz, hurbil ez badituzu ere. Mantendu harremana, interesatu zaitez haien kezkez eta helarazi iezaiezu halaber zein diren zure premiak. Ziur zuk lagundu ahalko diezula eta haiek ere zuri lagundu ahalko dizutela. Kontuan izan, gainera, gaixotasun batek edo istripu batek ez duela soilik zure bizi-maila eraginpean hartuko, eta guztiz edo partzialki zure mende daudenena ere hartuko du. Zenbait aseguru-soluzio dituzu gure bizi-kalitatean gertatu daitekeen bizi-ustekabe batek izan ditzakeen ondorio ekonomikoei aurre egiten laguntzeko.
  9. Zure kontuak ordenatuta eduki: Zure kontu ekonomikoez arduratu behar duzu. Kitatu dagokion unean zorrak eta zergak. Jakin zein diren dagozkizun prestazioak eta pentsioak. Kasu egin gastuei. Kontuan izan testamentua egiteko egokitasuna, testamentu pertsonala edo bizi-testamentua dela. Bete bizilagunen komunitatearekin dituzun konpromisoak, ziur buruko minak saihestuko dizkizula… Zure osasuna ere kontrolatu behar duzu azterketa erregularrekin, analisiak beharrezkoak direnean egin eta medikazioa, kasuan-kasuan, zorrotz eraman.
  10. Aurreztu: Egungo bizi-itxaropen handiarekin eta pentsioekin dagoen arazoarekin, ahal bezain laster aurrezten hastea komeni zaizu. Zaindu zure ekonomia eta ongi informatu zaitez arazoak saihesteko.

Ez dira agindu batzuk, baizik eta gomendio batzuk zure bizitzaren zilar koloreko garaiaz bete-betean gozatzeko. Ustekabeak iritsi daitezke, baina haien ondorio negatiboak edo eragin ditzaketen arazoak minimizatu daitezkeela ere badakigu. Horretarako, LABORAL Kutxan irtenbide berritzaileak eskaintzen dizkizugu bizitza aseguruetan, gaixotasun larri edo istripuagatiko ezintasun baten aurrean baliabideak eta zerbitzuak erabiliz zuon bizimodua errazteko. Zuk erabakiko dituzu kontingentziak eta bakoitzerako estali nahi duzun kapitala, eta edozein unetan zabaldu edo murriztu ahalko duzu, eta zure neurrian.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gure langileekin LABORAL Kutxaren aseguru partikularren aseguruen webgunearen bidez edo 901.100.200 telefono-zenbakiaren bidez.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean