Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Ainhize Barrainkua eta Amaia Aldai: emakumezkoen kiroleko bi erreferente, helburu berarekin

Ainhize Barrainkua eta Amaia Aldai: emakumezkoen kiroleko bi erreferente, helburu berarekin

Emakumea pixkanaka sartzen ari da kirolaren munduan, eta horren adibide dira Amaia Aldai pilotaria eta Ainhize Barrainkua txirrindularia, 20 eta 23 urterekin, hurrenez hurren. Kirol masiboetan gero eta emakume gehiago ikusten bada ere, beste modalitate batzuetan presentzia hori urria da oraindik. Gazteak diren arren, biek ala biek hurbiletik ezagutzen dute emakumeek frontoietan zein errepideetan pairatzen duten desparekotasun-egoera. Aldeak ezabatzeko, emakumezkoen kirolari agerikotasun handiagoa eman behar zaiola deritzote.

Laguntza eta erreferenteak, emakumezkoen kirolean hasteko bi gako

Txikitatik dira oso kirolzale, eta familiaren eta inguruko beste pertsona batzuren laguntzari esker ekin zioten kirol-ibilbideari. Txirrindulariaren kasuan, aitaren eskutik zaletu zen, 12 urte zituela lasterketa-bizikleta oparitu zionean. Amaiak, berriz, futbola utzi eta txikitako pilota-zaletasunari heldu zion berriro ere Imanol Agirre pilotariak konbentzituta.«Kirola maite dut, eta ez nuen zalantzarik izan jokatzen hasteko. Oso erraz ekin nion berriro frontoian jokatzeari, familiak eta pilota-munduan ezagutu nituen pertsonek asko lagundu nindutelako, batez ere Iker Amarikak; beti animatu nau berriro ez uzteko», azaldu du, LABORAL KutxaEmakume Master Cup txapelketaren antolatzailea aipatuta.

Emakume kirolariak izan dituzte erreferente oso gaztetatik: Ainhizek Lizzie Deignan izan zuen inspirazio-iturri, 2015ean munduko txapeldun errepideko txirrindularitzan eta 2009an munduko txapeldun pistako taldekako jazarpenean. Amaiak futbolean aurkitu zuen lehenengo erreferentea, baina pilotalekuetara jauzi egin zuenean segituan jo zuen begiz Olatz Arrizabalaga txapeldun gernikarra.«Nire taldeko futbolari bat nuen erreferentetzat, baina pilotan hasi nintzenean begiz jo nuen Olatz Arrizabalaga, haren estiloagatik, haren jokoa bestelakoa delako, erasokorragoa eta biziagoa», dio Emakume Master Cup txapelketako azken edizioan berarekin batera irabazle izan zen pilotariari buruz.

LK_D_Plantilla_Fotos_LK

Genero-desparekotasuna kirolean

Emakumezkoen kirolaren eta gizonezkoenaren arteko diferentziei dagokienez, Ainhizek eta Amaiak antzera nabaritzen dituzte genero-desparekotasunak. Horiek behin betiko desagerrarazteko, emakumezkoen kirolari agerikotasun handiagoa ematearen alde daude. Txirrindulariak ziurtatu du oraindik ere desparekotasunak daudela «bai errepidean eta bai lehiaketen dinamiketan», eta errepideetan «jarrera paternalistak» ikusten direla.

Ildo beretik mintzatu da Amaia. Haren esanetan, emakumeak pilotan jokatzen ikustean «harritzen» denik ere bada gaur egun, baina denborarekin neskek erakutsi dute gaitasuna badutela kirol horretan aritzeko. Horregatik, emakumezkoen pilota-jokoari agerikotasuna eman zaiola nabarmendu du, eta, horretarako, «txapelketa jarraitu bat» eta antzeko ekimenak baliagarriak direla, asteburu guztietan lehiaketaren erritmoari eusteko aukera ematen baitute. «Horixe da emakumeen pilota-jokoaren eta gizonezkoenaren artean nabari dudan diferentzia bakarra, eta denborarekin eta pazientziarekin txapelketa jarraitu bat lortuko dugula uste dut», gaineratu du.

Amaia LK

Emakumezkoen kirolaren etorkizuna agerikotasuna areagotzearen menpe dago

Etorkizunera begira, horrelako egoerak zuzentzeko, Ainhizek funtsezkotzat jotzen du txirrindularitzaren munduan «emakume erreferenteak» egotea goi-mailako lehiaketetan, «errepidean euren tokia hartuko duten emakumeak», eta, jakina, «hori guztia komunikabideen bidez agerian jartzea».

Pilotaren kasuan, lehenik eta behin «estereotipoak» baztertu behar direla deritzo Amaiak, eta, horrekin batera, emakumeek kirol horretan duten partaidetza handitu. Horretarako, emakumeen pilota-jokoak agerikotasun handiagoa behar duela uste du, eta mutilentzako kirola dela dioen ideiari aurre egin behar zaiola.

Etorkizunean, LABORAL Kutxa – Euskadi edo antzeko «UCI talde baten eskakizunei erantzuteko maila egokia» izan nahiko luke, eta, aldi berean, kirola bateragarri egin mundu akademikoarekin eta ikerkuntzarekin. Amaiak helburu gehigarri bat aipatu du: «Gustatuko litzaidake nire lana baliagarria izatea atzetik datozen neskek kirol honetan etorkizuna dagoela ikus dezaten, ez diotela jokatzeari utzi behar neska izateagatik, aurrera egiteko aukera badagoela, gero eta gehiago».

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.