Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aisialdiari buruzko ikerketa. Zertan ematen dugu astialdia?

LABORAL Kutxan garbi daukagu: gizarteari zerbitzu ematea da gure helburua. Horregatik kezkatzen gaitu hainbeste herritarren ohiturak zein diren, nola aldatzen diren eta etorkizunak zer ekarriko digun ezagutzeak. Eta horregatik egiten ditugu orotariko ikerketak, adibidez: enpresen eta kontsumitzaileen konfiantza neurtzeko azterketa ekonomikoak eta askotariko gaiak ukitzen dituzten Interneteko ikerlanak, hala nola familia, kirola edo aisialdia, aztertu dugun azken gaia; horren emaitzak partekatuko ditugu gaur hemen. Zer kontatzen dugu sarean gure astialdiaz? Desberdina da nagusien eta gazteen artean? Zer leku hartzen du Internetek gure aisialdian? Internautek partekatutako 2.800 iritzi baino gehiago aztertu ondoren, hauek dira gure ikerketaren emaitzak.

Bidaiak nagusi dira gure aisialdian

Ikaragarri maite dugu bidaiatzea. Horixe da gure ikerketaren lehen emaitza. Atzerrira bidaiatzea da Interneten iritziak utzi dituzten pertsonen % 41en aisiako jarduera nagusia; % 26k, ordea, nahiago du Espainia barruan bidaiatzea. Gainerako jarduerak oso atzean daude ehunekotan: naturaz gozatzea (% 10), ikuskizunetara joatea (% 9), erosketak egitea (% 8) eta tragoak hartzera joatea (% 6).

Egia esan, Interneten ematen dugu gure astialdiaren zati handi bat; izan ere, askorentzat (% 28rentzat) eztabaidarako leku bihurtu da, edo ligatzeko (% 25entzat), nahieran pelikulak eta telesailak ikusteko (% 21entzat) eta bideo-jokoez gozatzeko (% 19rentzat). Gutxi batzuentzat (% 9rentzat), online ikastaroak egiteko eskola ere bada. Garbi dago; Internetek dena ahalbidetzen du: aisialdiari buruz ikertzea, sarrerak erostea, azken esperientzia partekatzea

Ez dago denbora gabeziarik, baliabide ekonomikoak falta dira

Aisialdian gehiago inbertitzen ez badugu, baliabide faltagatik da. Dirurik eza da gehien aipatzen den arrazoia, jarduera gehiago egiteko eta aisialdiaz gehiago gozatzeko oztopoez ari garenean. Atzetik datoz denbora falta (% 29rentzat), energiarik eza (% 13rentzat), ekimen gabezia (% 11rentzat), ezagutza falta (% 9rentzat) eta konpainiarik eza (% 7rentzat).

Dirua urri dagoenean, normala da prezio onak bilatzea. Horregatik, aztertu ditugun pertsonen % 65ek diote eskaintzak bilatzen dituztela hegazkin-txartelak eta bidaia-paketeak eskuratzeko (% 50ek), ikuskizunetara eta jatetxeetara joateko (% 30ek) eta erosketak egiteko (% 20k).

Interneteko erabiltzaileen erdiari astean behin afaltzera edo ikuskizun bat ikustera joateko heltzen zaio aurrekontua; % 35ek, berriz, astean hainbat alditan egiten du, eta % 15ek hilean noizbait.

Zer bilatzen dugu gure astialdian?

Ondo pasatzea eta jendearekin egotea; horiexek dira aisialdiaz gozatzera bultzatzen gaituzten arrazoi nagusiak. Zehatzago esanda, bilatzen duguna da gure senitartekoekin eta lagunekin egotea (% 26k), laneko kontuetatik deskonektatzea (%24k), teknologiari eta gaurkotasunari lotutako berritasunak aurkitzea (% 18k), lagunak egitea (% 17k) eta kulturaz janztea (% 15ek).

Alde handiak belaunaldien artean

Interneti esker, astialdia nola pasatzen dugun parteka dezakegu, eta hori ohituraz eta lotsarik gabe egiten dute gazteenek, batez ere umorezko mezuetarako eta emozioarekin zerikusia duen guztirako joera handia dagoen plataformetan. Hauek dira gehien partekatzen dituzten edukiak: argazkiak (% 40k), selfieak (% 30ek), testu laburrak (% 15ek), bideoak (% 8k) eta memeak (% 7k).

Belaunaldien arteko aldea gehien nabarmentzen den eremuetako bat da Internet. Horrela, bada, adinduenek taldean egiteko eta artearekin eta kulturarekin lotutako aisialdiko jardueretarako joera dute batez ere; gazteenek, ordea, jarduera indibidualistagoak maite dituzte, eta aisialdia modu pasibo eta birtualagoan bizitzeko gogoa erakusten dute.

Gure ikerketan aurkitutako beste joera batzuk

  • Partikularren arteko erosketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, batez ere produktuak pertsonalizatzeko elementuak badira eta, bereziki, antzinakoak izanez gero.
  • Lehen baino azkarragoak gara: gero eta agudoago hautatzen dugu aisialdiko zerbitzua.
  • Nabaritasuna hartu dute jatetxeetan eta ostatuetan lekua hartzeko aplikazioek.
  • Gazteenek diotenez, telebistak ez die, jada, beren berehalakotasun-eskaerei erantzuten.
  • Gazteen sektore batek utzi egin dio P2P zerbitzuak erabiltzeari, eta telesailak eta filmak online ikusteko plataformak ordaintzen dituzte hilean behin.
  • Millenialek diote aldi berean hainbat gauza egiten dituztela zenbait pantailarekin.
  • Adinduen aisialdia bestelakoa da, denek ez dutelako etxeko lanak egiteko gaitasuna. Asti-ordu asko izan arren, jarduerak mugatuta dituzte ezinbestez.
  • Gurasoek diotenez, bestalde, seme-alabak zoriontsuago ikusten dituzte oporretan, sozializatzeko eta humanizatzeko aukera dutelako eta sormena handitzen zaielako. Aldi berean, Interneten eztabaida handia dago umeekin egiteko jardueren inguruan.

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.