Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aprobetxatu Renove eta Moves II planak auto zaharraren ordez jasangarria den berri bat eskuratzeko

Aprobetxatu Renove eta Moves II planak auto zaharraren ordez jasangarria den berri bat eskuratzeko

Ibilgailu zaharraren ordez berria eta jasangarria den beste bat erosteko asmoa baduzu, ez pentsatu gehiago, oraintxe da horretarako une egokia. Izan ere, dagoeneko martxan dira Renove 2020 eta Moves II planak, ibilgailu berriak erosteko laguntzak eskaintzen dituztenak. Horien bidez, automobil zaharrenak eta kutsatzaileenak errepidetik atera nahi dira eta, aldi berean, COVID-19aren krisiak gogor astindu duen sektoreari bultzada eman.

Hori ez da guztia, alabaina. Auto berria aukeratzean, LABORAL Kutxan lagundu egingo dizugu bolanteari heltzeko behar dituzun gainerako kontuetan: finantzaketa aparta eskuratu ahal izango duzu gure Auto-maileguarekin eta zure beharretara ondoen egokitzen den auto-asegurua. Aukeratu gehien interesatzen zaizun modalitatea eta estreinatu autoa, ez duzu besterik egin behar.

Renove 2020 plana

Programak 400 eta 4.000 euro bitarteko laguntzak eskaintzen ditu, automobil zaharraren ordez berria eta hain kutsatzailea izango ez den beste bat eskura dezazun. Horretarako, hiru baldintza bete behar dituzu:

  Zure egungo ibilgailua zirkulaziotik baztertu behar duzu eta autoak desegiteko lekura eraman. Auto zaharrak 10 urteko antzinatasuna izan behar du, IATa egunean eduki, eta jabea zu zeu izan behar zara edo lehen mailako senitartekoren bat, urtebetez gutxienez. Ibilgailuak 20 urte baino gehiago baditu, dirulaguntza 500 euro gehiagokoa izango da.

  Ibilgailu berriak gutxiago kutsatu beharko du. Erosiko duzun autoak A edo B energia-sailkapena izan behar du eta gehienez 120 g/km CO2 isuri, hau da, potentzia handiko ibilgailuek erregistratzen dutena. Beste batzuetan ez bezala, aurtengoan gasolina- eta diesel-ibilgailuak ere sartzen dira Renove planean, betiere efizienteak baldin badira.

  Ibilgailu berriaren prezioa gehienez 45.000 eurokoa izango da. Automobil berriaren prezioa ezingo da 35.000 eurotik gorakoa izan, baina gehieneko muga hori 45.000 eurokoa izango da ibilgailua elektrikoa bada, edo 40 kilometrotik gorako autonomia duen hibrido entxufagarria, edo mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta badago.

Eta autoa joan den otsailean erosi baduzu, zer? Ez kezkatu, Renove plana 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera erositako ibilgailu guztientzako da, aipatutako baldintzak betetzen badituzte, jakina. Planak honako laguntza hauek aurreikusten ditu:

  1. Zero ingurumen-bereizgarria duten automobilak: 4.000 euro.
  2. ECO ingurumen-bereizgarria duten ibilgailuak: 1.000 euro A etiketa badute eta 600 euro B etiketa badute.
  3. Trafikoko C bereizgarria dutenak: 800 euro A etiketa badute eta 400 euro B etiketa badute.

Kontuan izan, mugikortasun urriko pertsona bazara edo zure diru-sarrerak 1.500 eurotik beherakoak badira, dirulaguntza 500 euro handiagoa izango dela.

Gogoratu, halaber, Renove planaren arabera, Gobernuak diruz lagundutako zenbateko bera eman behar duela fabrikatzaileak. Hala, adibidez, A etiketa duen ECO ibilgailua erosten baduzu, 2.000 euroko laguntza jasoko duzu guztira.

Moves II plana

Ibilgailu ekologikoak erosteko dirulaguntza ematen du: elektrikoak, hibrido entxufagarriak eta erregai-pila erabiltzen duten ibilgailuak. Modalitate honetan ez da nahitaezkoa ibilgailu zaharra zirkulaziotik kentzea, hori ere sustatzen den arren. Laguntzak 1.900 eta 4.400 euro bitartekoak dira:

30 kilometrotik gorako autonomia duten furgoneta elektrikoak eta hibridoak erosteko 4.400 euroko laguntza ematen du, 6.000 eurokoa ibilgailu zaharra (7 urtetik gorakoa) desegiten bada.

 Automobil elektrikoak eta erregai-pila erabiltzen dutenak erosteko gutxieneko laguntza 4.000 eurokoa da, 5.500 eurokoa ibilgailu zaharra (7 urtetik gorako antzinatasuna duena) zirkulaziotik kentzen bada.

Hibrido entxufagarriak erosteko laguntzak 1.900 eta 2.600 euro bitartekoak dira, betiere 7 urtetik gorako auto zaharra desegitera bidaltzen bada.

Gogoratu, finantzaketa behar baduzu auto berria erosteko, LABORAL Kutxan Auto-mailegua eskaintzen dizugu baldintza esklusiboetan: 7 urtera arteko amortizazio-epea eta % 6,61eko UTB interesa. Eta, kontzesionariotik atera aurretik, begiratu eskura jartzen dizkizugun auto-aseguru modalitate guztiak, gehien komeni zaizuna aukera dezazun. Renove planari buruzko informazio gehiago behar baduzu, laguntza-gida honetan aurkituko duzu; Moves II plana, berriz, esteka honetan duzu.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.