Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aukera: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizun bizitza-asegurua gomendatuko dizugu

Aukera: zure kasua doan diagnostikatu eta gehien komeni zaizun bizitza-asegurua gomendatuko dizugu

Ba al zenekien alarguntza-egoeran dauden pertsonen % 25 beren seme-alaben hezkuntza-gastuei aurre egiteko gai izango ez liratekeela bizitza-asegururik izango ez balute, eta % 9 hipoteka-gastuei aurre egiteko gai izango ez liratekeela? Eta ba al zenekien LABORAL Kutxan asegururik onena aukeratzen lagunduko dizun doako zerbitzu bat dugula?

Aukera du izena, eta duela aste batzuk haren abantailez hitz egin genizun: gure bulego batera gerturatu eta aditu batek zure egoera pertsonala aztertuko du; gero, zure premiei buruzko doako diagnostiko bat egin eta gehien komeni zaizkizun aseguru pertsonalei (bizitza-asegurua, istripuetarako asegurua, heriotza-asegurua…) buruzko aholkularitza pertsonalizatua eskainiko dizu. Helburua? Gertakari pertsonaletarako edo laneko edo familiako gertakarietarako behar duzun estaldura izatea, beharrezkoak ez diren estalduretan euro bakar bat gehiago ere gastatu gabe, eta gertakari bat bera ere estali gabe ez uzteko.

Aprobetxatu bizitza-asegururik onena izateko

Baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria… Babestuta al zaude jasan ditzakezun gertakarien aurrean? Kirola egiten baduzu, pentsatu al duzu istripuen aurrean babestea? Ba al zenekien, emakumea bazara, zure generoa bereziki estaltzen duten eta gehien jasan ditzakezun gaixotasunen aurrean babesten zaituzten aseguruak daudela?

Ziur al zaude bizitza-asegururik onena ordaintzen ari zarela, preziorik lehiakorrenean? Norbaitek aholkularitza eskaintzea, zure egoera pertsonala aztertzea eta erabakirik onena hartzeko erabateko diagnostikoa egitea nahi duzu, guztiz doan eta inolako konpromisorik gabe? Bada, eskatu hitzordua gure bulegoetako aseguru-adituekin. Horietan, erabateko banka- eta aseguru-zerbitzua eskainiko dizugu, eta doako Aukera zerbitzuak eskaintzen dizkizun abantailez gozatu ahal izango duzu.

Gure bizitza-aseguruenkatalogoa aurkezten dizugu

Optimo Bizitza Aseguruak: Etorkizuneko zure diru-sarrerak babesten ditu edo maileguak kitatzeko aukera ematen dizu heriotza edo erabateko baliaezintasun iraunkorra gertatuz gero. Gure katalogoko beste aseguru batzuetan bezala, 3.000 euroko aurrerakina erabili ahal izango duzu heriotzatik eratorritako gastuei aurre egiteko.

  • Zuk aukeratzen duzu polizaren iraupena, onuraduna eta ordaintzeko modua.
  • 150.000 eurotik azpiko mugetan, 45 urtetik beherako pertsonek ez dute azterketa medikorik beharko. Ezta 46 eta 55 urte arteko pertsonek ere, muga hori 75.000 eurotik beherakoa denean.
  • Zuk aukeratu: nahi izanez gero bikoiztu egin dezakezu heriotzagatiko kapitala, eta hirukoiztu egin dezakezu zirkulazio-istripuren bat izanez gero.
  • Abantaila gehiago nahi dituzu? Heriotzarekin eta oinordetza-prozesuarekin lotutako aholkularitza eta izapide guztiak barne ditugu. Eta are gehiago.

Emakumea Bizitza Aseguruak: Ba al zenekien emakumezkoen minbizia dela emakumeen artean ezintasun eta heriotza gehien sortzen dituen arrazoia? Horregatik, gaixotasun horrekin lotutako gertaera guztiak estaltzeko aseguru bat eskaintzea pentsatu dugu. Zer abantaila ditu?

  • Besteak beste, estaldura jasoko duzu eguneroko bizitzarako asistentzia nahi baduzu: gaixotasun edo istripuen ondorioz ospitaleratu edo etxean immobilizatu behar izanez gero, honako zerbitzu hauek hartzen ditu barne: etxeko laguntzailea, seme-alaba eta mendeko senideen konpainia eta zaintza, eta abar.
  • Aurrez aurreko bigarren diagnostikoa ere estaltzen du prozesu onkologikoetan. Medikuaren kontsulta eta osasun-zentrora joateko gastuak hartzen ditu barne.

Relax Bizitza Aseguruak: Errazago eta arinago kontratatzen den, eta prezio eskuragarriak eta berme lehiakorrak eskaintzen dituen aseguru bat nahi duzu? Kirol-jarduera edo moto-istripu bat estaliko duen aseguru bat nahi duzu?

  • Relax Bizitza Aseguruak gaixotasun-kasuak, erabateko baliaezintasun iraunkorrak eta istripuak estaltzen ditu.
  • Gainera, 3.000 euroko aurrerakina izango duzu heriotzatik eratorritako gastuei aurre egiteko.
  • Arestian esan dugun moduan, lanbide gehienak, kirol-jarduera ohikoenak (zaletu gisa) eta moto-istripuak estaltzen ditu, horien zilindrada dena dela. Azterketa medikorik gabe, osasunari buruzko bi galderarekin soilik.

Ikus dezakezun moduan, oso katalogo zabala dugu. Eta garrantzitsuena, orain doako aholkularitza eskainiko dizuten aseguru-adituak izango dituzula Aukera zerbitzuaren bitartez, guztiz doan eta inolako konpromisorik gabe, zure egoera pertsonala, lanekoa eta familiakoa aztertu ostean. Zatoz LABORAL Kutxara eta aprobetxatu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.