Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aurrekontuak eta … erreskatea?

Udan arrisku-saria gora eta arrisku-saria behera ibili ondoren, Europako Banku Zentralak  bigarren mailako merkatuan zorra eros dezakeela iragarri du Mario Draghik, eta horrek   EFSF fondoaren edota ESM erakundearen laguntza osatuko luke baldintzak jarrita. Horrenbestez, Draghiren aipamenak Espainiako kurban ziren tirabirak lasaitzea lortu du.    Orain, Espainiako Gobernuak azkenean  erreskate-eskaera egingo ote duen da kontua.

Duela egun gutxi Gobernuak 2013rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua onartu zuen, datorren ikasturtean egingo duen ibilbidearen giltzarria.   Lege-proiektua lantzeko abiapuntua egoera makroekonomikoa izan da, eta egia esan, ildo horretan hainbat galdera daude airean. 2013rako BPGaren – % 0,5eko jaitsiera apala iragarri du Gobernuak, analistek iragarritako batez besteko – % 1,4ko beherakadatik urruti, irailerako argitaratu diren azken datuen arabera.  Agerikoa denez, desbideratzea oso handia da eta kalkulu-akatsak, Gobernua bada erratu dena, zuzenketak ekar ditzake berez gogorra den proposamenera.

Baina auzi garrantzitsu hori alde batera utzita, Eurotaldeak joan den uztailean finkatutako sendotze-bidea betetzea da Lege-proiektuaren helburua. Orduan, % 3ko helburua 2014ra atzeratzea erabaki zuen. 2013rako defizitaren helburua % 4,5 da administrazio guztientzat.  Zehaztuz,  defizit-helburua % 3,8 da Administrazio Zentralarentzat eta Gizarte Segurantzarentzat, % 0,7 Autonomia Erkidegoentzat eta % 0 Udalentzat.  Helburu hori lortzeko  % 7,3 murriztu nahi dituzte gastuak eta % 4 igo diru-sarrerak. Orotara, doikuntzaren % 60 gastuetan oinarrituta dago % 40 diru-sarreretan. Ildo horretan, 2012ko ekitaldiarekin alderatuta norabidea aldatu egin da,  aurtengoan doikuntza batez ere  diru-sarreretara  bideratu baita (% 56) eta ez horrenbeste gastuetara (% 44).   Norabide-aldaketa horren arrazoia da, egiturazko krisiaren testuinguruan,  zerga-bidezko diru-sarrerak ez direla gastu-murrizketak bezain ziurrak.   Dena den, helburua oso konplikatua delakoan gaude. Izan ere, Eurotaldeak finkatutako norabidea betetzea zaila dela aipatzen da hainbat aldetatik. Ildo horretan, gure ustez bide hori malguagoa balitz sinesgarriagoa litzateke, aspalditik esaten ari garen moduan.

Aurrekontuarekin batera ekonomia eta enplegua suspertzea xede duten egiturazko neurri sorta onartu dute.  Hainbat eremutan  aurreikusi dituzte erreformak, hala nola lan-merkatuan, hezkuntzan, sektore publikoan, zientzian, etab. Baina neurriok epe ertainera izango dute eragina, eta epe laburrean atzeraldia izango da nagusi.  Eta hasieran aipatu dugunez,  Gobernuak erreskatea noiz eskatuko duen jakitea bakarrik falta da, gustuko egitekoa ez bada ere saihestezina baitirudi.

Azterketa hau Euskadiko Kutxaren Ikerketa Departamentuak egin du. Hilean behin, gaurkotasuneko hainbat gai ekonomikori buruz zer ikuspuntu duen ikusiko dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.