Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aurten, parte hartu Tourrean eta Espainiako Vueltan LABORAL Kutxa eta Tropelarekin

Aurten, parte hartu Tourrean eta Espainiako Vueltan LABORAL Kutxa eta Tropelarekin

2005. urtean sortu zen, interneten euskararen erabilera sustatzeko asmoz. 10.000 erabiltzaile baino gehiagok erabiltzen dute eta interneten apustuak egiteko erreferentziazko webgunea da. Tropelari buruz ari gara. Urteak daramatzagu web orrialde hau zaletu bezala erabiltzen baina aurten elkarlanean aritu gara Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan.

Elkarlan hori zertan datzan? Ba, labur esanda: LABORAL Kutxa Saria sortu dugu, erabiltzaileen arteko poltsa edo apustuak egiteko sailkapen doakoa eta irekia. Sailkapen berezi honi esker, Tourrerako eta Espainiako Vueltarako talde onena sortzen duten parte hartzaileak kirolari lotutako produktuekin sarituko ditugu. Eta inoiz asmatzen ez duzun horietakoa bazara baina parte hartzeko gogoa baduzu, egon lasai. Parte hartzaile guztien artean ere sariak banatuko ditugu, zozketa bidez.

Pozik gaude: 50 urte eman ditugu kirol txapelketak sustatzen eta gure bezeroekin zein gizartearekin dugun harremanean euskararen erabilera sendotzen eta sinetsita gaude ibilbide oparo horretan Tropela bidelagun ederra izango dela. Gainera, ziur gaude izugarri dibertituko garela!

Sariketak eta zozketak

Gustatzen zaizu txirrindularitza? Zure familiarekin, lagun taldearekin edo lankideekin apustuak egiteko gogorik bai? Ilusioa egingo lizuke Tourmaleta igotzeko ahaleginean ari den talde horren managerra zarela sentitzeak? Uda honetan hori guzti hori egiteko aukera izango dugu Tropela eta LABORAL Kutxarekin. LABORAL Kutxa Sarian parte hartu eta Tourra edo Vuelta irabazten baduzu Orbea bizikleta bat irabaziko duzu. Errepiderako egokia, mountain bike estilokoa edo paseoan ibiltzekoa. Zeurea aukera.

Eta irabazten ez baduzu ez arduratu. Berdin-berdin dibertitzeaz gain, LABORAL Kutxan zozketatuko ditugun 5 oparietako bat irabaz dezakezu. Txirrinduan ibiltzeko behar den materiala banatuko dugu! Gainera, gure bezeroa bazara saria bikoitza izango da, Forum Sport etxean gastatzeko 50 euro ere banatuko baititugu. Izan ere, kirola ikustea eta apustuan ibiltzea gozamen bikaina da baina zeresanik ez kirola egitea!

Eta txirrindularitzaz tutik ez badakizu?

Horretan ere pentsatu dugu. Tropela webgunea txirrina eta pinoia justu-justu desberdintzen duten erabiltzaileentzat ere pentsatuta dago. Zure taldea osatzeko izarrak aukeratzen dituzunean, orrialdeak esan egingo dizu zenbat erabiltzailek aukeratu duten kirolari bakoitza. Proportzio horiek dituzunean, zeuk erabaki gehiengoarekin bat egiten duzun ala inork ezagutzen ez duen Azerbaijango txirrindulari ezezagunen bati aukera bat ematen diozun!

Horrez gain, aurreko urteetako irabazleak nortzuk izan ziren jakin nahiko zenuke? Hona Tourreko irabazleen zerrenda, azken 8 txapeldunen izenak biltzen dituena.

Primero Segundo Tercero
2006 Flag_of_Spain.svg Óscar Pereiro Flag_of_Germany.svg Andreas Klöden Flag_of_Spain.svg Carlos Sastre
2007 Flag_of_Spain.svg Alberto Contador 20px-Flag_of_Australia.svg Cadel Evans Flag_of_the_United_States.svg Levi Leipheimer
2008 Flag_of_Spain.svg Carlos Sastre 20px-Flag_of_Australia.svg Cadel Evans Flag_of_Russia.svg Denis Menchov
2009 Flag_of_Spain.svg Alberto Contador 20px-Flag_of_Luxembourg.svg Andy Schleck Flag_of_the_United_Kingdom.svg Bradley Wiggins
2010 20px-Flag_of_Luxembourg.svg Andy Schleck Flag_of_Russia.svg Denis Menchov Flag_of_Spain.svg Samuel Sánchez
2011 20px-Flag_of_Australia.svg Cadel Evans 20px-Flag_of_Luxembourg.svg Andy Schleck 20px-Flag_of_Luxembourg.svg Fränk Schleck
2012 Flag_of_the_United_Kingdom.svg Bradley Wiggins Flag_of_the_United_Kingdom.svg Chris Froome Flag_of_Italy.svg Vincenzo Nibali
2013 Flag_of_the_United_Kingdom.svg Chris Froome 20px-Flag_of_Colombia.svg Nairo Quintana Flag_of_Spain.svg Joaquim Rodríguez

Iturria: Wikipedia

Apustuak egiteko etxeak ere termometro hona izan daitezke sasoian dauden kirolariak zeintzuk diren jakiteko. Oddchecker webguneak, adibidez, 24 web orrialdetan egiten diren apustuak alderatzen ditu erabiltzaileen faboritoak nortzuk diren jakiteko. Hona aurtengoen zerrenda:

  1. Chris Froome
  2. Alberto Contador
  3. Vincenzo Nibali
  4. Alejandro Valverde
  5. Andrew Talansky
  6. Richie Porte
  7. Jurgen Van Den Broeck
  8. Tejay Van Garderen
  9. Bradley Wiggins
  10. Joaquim Rodriguez

LABORAL Kutxa Sariarekin dibertitzeko aukera eman nahi dizugu eta sariak irabazteko modua baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigun ate bat ireki. Sarean, aisialdia ere euskaraz disfrutatzera gonbidatu nahi zaitugu eta beste erabiltzaile batzuekin euskaraz harremanak izateko aukera zabaldu nahi dizugu. Euskaraz aritzeak ahalegin pittin bat eskatzen badizu ere saiatzera animatu nahi zaitugu eta jokoa bera bihurtu hizkuntzarekin gero eta erosoago sentitzeko bide.

#laboralkutxasaria

Traola edo ‘hashtag’ hori erabiliko dugu gizarte sareetan Tropelarekin elkarlanak dirauen bitartean, Frantziako Tourrean zein Espainiako Vueltan, bai Tropelaren Twitter zein Facebookean baita gureetan ere (hemen eta beste honetan!)

Tropelari buruz

Tropela Elkartearen helburua euskarak teknologia berrien esparruan duen erabilera sustatzea da eta horretarako txirrindularitza lehiaketetarako apustuak egiteko modua ematen du. 2005. urteko Tourrean egin zen lehen ‘online’ lasterketa eta ordutik munduan eta gure inguruan dauden lehiaketa garrantzitsuenetan erabilgarri egon da. Euskal Herriko Itzulian, Frantziako Tourrean, Espainiako Vueltan eta Txirrindularitza Mundialean. Gero eta erabiltzaile gehiago erakarri ditu, gainera. Iazko Tourrean 14.000 lagunek hartu zuten parte!

Tropelak ematen duen zerbitzua euskaldun eleanitza da. Hau da, erderaz ere eskaintzen da (katalanez, ingelesez zein gaztelaniaz) baina euskarak du lehentasuna esparru eta maila guztietan (blogetan, podcastetan…) eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik sartzen diren erabiltzaile guztiei euskaraz erabiltzera animatzen ditugu.

Zer diozu? Animatuko zara parte hartzera eta ikusiko dugu elkar Parisen, Eliseo Zelaien Hiribidean?

sariak (orca)sariak (alma)

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.