Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Aurten, txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenak LABORAL Kutxarekin eta Tropelarekin batera

Aurten, txirrindularitza-itzulirik garrantzitsuenak LABORAL Kutxarekin eta Tropelarekin batera

Udaberrian, egunak luzatu eta oporrak gerturatzeaz gain, ziklismo-denboraldia abiarazten da bi gurpilen zaletuentzat. Iritsi da eguraldi onarekin entrenatzeko eta Tropela webgunean —Sarean euskara sustatzeko ekimena— urteko kinielarik zirraragarrienak egiteko unea, aurten ere LABORAL Kutxaren babesarekin. Nahi al duzu urteko lasterketarik garrantzitsuenetan parte hartu, sariak irabazi eta, aurtengo berritasun gisa, emakumeen kirola sustatu? Egizu Tropelarekin!

Lehen lasterketa dagoeneko martxan da eta saria du

Egin al duzu 2017ko lehen kiniela? Horrela izatea espero dugu, Euskal Herriko Itzulian apustu egiteak eta LABORAL Kutxa saria irabazteak oparia izango baitu: 200 euro Gift4Youn erabiltzeko, lehen sailkatuarentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 100 euro hirugarrenarentzat. Sariak bikoiztu egingo dira, kategoria guztietan, irabazlea LABORAL Kutxaren bezeroa bada. Gainera, etapa bakoitzaren kiniela irabazten duten pertsonek ere beren saria izango dute, luxuzko laguntzaile bihurtuko baitira, horrek eragiten dituen abantaila guztiekin. Horrenbeste asmatu ez dutenek ere opari bat jaso ahal izango dute, 50 euroko 3 bonu-opari zozkatuko baititugu parte hartzen duten pertsona guztien artean.

Bost lasterketa guztira, ohiko lauak eta beste bat

Euskal Herriko Itzuliarekin hasi besterik ez da egin denboraldia. Gero, LABORAL Kutxa saria jokatuko da urteko hiru lasterketarik garrantzitsuenetan apustu egiten dutenen artean: Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Itzulian. Baina baita lehenengoz babestuko dugun eta ilusioz betetzen gaituen lasterketa batean korri egin nahi dutenen artean ere, Emakumeen Biran, hain zuzen ere.

Emakumezkoen lasterketa horrek 29. edizioa beteko du aurten, eta apirilaren 12tik 17ra egingo da. Aurten, gure babes bikoitza jasoko du: Tropelan eta errepidean, online eta offline. Horrela, emakumeen kirolaren alde egindako apustua sendotuko dugu, aurtengo edizioan parte hartuko duten 23 taldeetako emakumezko txirrindularirik onenei laguntzeko eginahalak eginez.

LABORAL Kutxan, emakumeen kirola babesten dugu

LABORAL Kutxan beti sinetsi dugu aukera- eta eskubide-berdintasuna lortzeko ezinbestekoa dela pertsona guztien konpromisoa. Horregatik, gure erakundearen etengabeko hobekuntza bilatzen duten genero-planak ditugu, eta herri-kirolak eta oinarrizko kirolak babestearen aldeko gure apustuak emakumeek egiten dutena babesten du batez ere. 2017an, lehenengoz, LABORAL Kutxa Emakume Master Cup txapelketa babestu dugu, eta Lilatoia ere babestu ohi dugu, Donostian urtero ospatzen den emakumeen lasterketa. Aurten, gure esku dagoen guztia egingo dugu Emakumeen Bira babesteko.

Egizu zuk ere, lasterketa jarraituz, kirolariak errepidean animatuz eta Tropelan izena emanez. Sari handiak lor ditzakezu!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.