Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Auto bat ala bi?

Auto bat ala bi?

“Bikotekideak eta biok auto bana behar dugu, bakoitzak toki batean eta etxetik urruti egiten baitugu lan”. “Eguneroko jarduna dela-eta bidaiatu egin behar izaten dut, baina hiritik urrun bizi gara eta ezin dut bikotekidea ibilgailu gabe utzi”. Ezagunak al zaizkizu? Etxe berean bi auto erostea justifikatze aldera sarritan esan eta entzuten ditugu horrelako arrazoiak. Baina, erosketaren eta ondorengo mantentzearen gastua kontuan hartuta, arrazoi sendoak al dira benetan? Zer hartu behar dugu kontuan merezi ote duen jakiteko?

Kalkulatu gastu finkoak

Pentsatu al duzu etxean bi ibilgailu izateak zer nolako gastu finkoak dakartzan? Nahitaezko aseguruak, udal-zergak, garaje-plazak, mantentze-azterketak, matxurak, IATa (4 urte baino gehiago baditu)… Zenbatekoetan ados jartzerik ez dago, horretan eragina baitute autoaren ezaugarriek, urtean egiten dituen kilometro kopuruak eta bestelakoek. Baina adituak bat datoz esatean gastuok urtean 4.500 eurotik gorakoak direla ibilgailu bakoitzeko. Euskadiko familien gastu osoari buruz Eustatek 2014an egindako inkestaren arabera, batez beste 1.307 euro gastatzen ditugu pertsonako garraioan, norbanakoaren urteko gastuaren % 9,8. Gastu hori 13.313 eurokoa izan zen guztira, Estatuko handiena, alde handiz. Bigarren tokian Nafarroako biztanleko gastua dugu.

Zer hartu behar da kontuan erabaki egokia hartzeko?

Bizilekuak, diru-sarrera mailak eta lan motak eragina izango dute erabakia hartzeko orduan. Zure egoera edozein dela, azter itzazu aukera guztiak, errazenetik hasi eta zailenera. Adibidez, gure bikotekidearekin batera joan al gaitezke lanera, ibilbide bera eginez, goizago jaikita edo gure ordutegian aldaketaren bat negoziatuta? Batzuetan, asko aurrez dezakegu aldaketa txiki bat eginez. Edo aldaketa handi bat eginez, etxez aldatuz adibidez, lanera oinez edo garraio publikoan joan ahal izateko. Ez da erabaki erraza, auto bat erosteko moduan ote gauden ikustea ez da nahikoa. Baina lan finkoa badugu, etxea alokairuan hartuta badugu edo aldaketa egin nahi badugu, aukera guztiak har ditzagun kontuan. Zure garraio-arazoak motorra erosita konponduko lirateke? Eta motorra erosi eta noizean behin autoa alokatuta? Pentsatu aukera guztiak, mugarik gabe, eta azter itzazu zuhurtziaz.

Alokairua, rentinga eta leasinga

Demagun ez dituzula egunero bi auto behar, baina bai egun eta une jakin batzuetan. Pentsatu al duzu bakarra erosi eta beste bat behar duzunean bakarrik alokatzea? Zerbitzu hori eskaintzen duten enpresen arabera, ibilgailua alokatzea uste baino aukera onuragarriagoa da. Konparazio-azterlan honetan diotenez urtean 4.000 eurotik gora aurrezten dira horrela.

Aukera erakargarri bat rentinga izan daiteke. Baldintza berezietan auto bat edukitzeko aukera emango dizu, hainbat urtetan zehar eta hileroko kuota baten truke. Mantenimendu gastuak, asegurua, konponketak… gastu guztiak hori ordainduta izango dituzu, gasolinarena eta ITVaren azterketarena ezik. Eta ez duzu zertan autoa erosi beharko.

Leasinga beste aukera bat da. Kasu horretan, ibilgailua bi urterako alokatzen da, gutxienez. Epe hori bukatzerakoan ibilgailua prezio onean erostea litzateke finantzamendu-sistema honen helburua (hondar-balioa esaten zaiona ordaintzen da). Leasing-a autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen eskura dago.

Aztertu beharreko beste aukera batzuk: car sharinga, elkarlaneko ekonomia, garraio publikoa

Ba al duzu car sharing zerbitzuen berri? Jabea izan gabe autoa erabiltzeko aukera eskaintzen dute. Ibilgailuarekin urtean 15.000 kilometro baino gutxiago egiten dituztenentzako bakarrik dira gomendagarriak. Nolanahi ere, oso erabilgarriak izan daitezke, erabiltzailea auto sare bateko kide egiten baita eta benetan behar duenean eskura baitezake bat. Orduka eta kilometroka ordaintzen da. Ibilgailua dagoen tokira joan eta bazkide-txartelaren bidez eskuratzen da. Aparkalekua erabiltzailearen bizilekutik hurbil egon ohi da. Bidaia amaitzean autoa itzuli eta erabilitakoa bakarrik ordaindu behar da. Interesa baduzu, Euskocarsharing elkartean emango dizkizute argibideak.

Gauzak jabetzan izan beharrean partekatzearen alde egiten du elkarlaneko ekonomiak. Gora egin duenez, gastuak eta ibilgailua partekatuko duten bidaiakideak aurkitzeko zerbitzuak sortu dira. Erabakia hartzeko orduan aintzat hartu beharreko beste aukera bat da.

Litekeena da erabakia hartzean ingurumen-kezkak kontuan hartzea. Gure planetako kutsaduraren ondorioz, hainbat hiritan, Milanen edota Madrilen, kasu, hirigunerako sarbideak edota abiadura mugatu egiten dituzte. Hori dela eta, bada autorik ez erostea erabakitzen duenik ere, aukera izan arren. Edozein arrazoi medio, ez erosteko erabakiak pisua hartzen badu, lehenik eta behin garraio publikoko aukerak ondo aztertzea komeni da, kontuan hartuta lanerako edo aisialdirako nora joaten garen, eta hileko edo urteko aurrekontuak kalkulatzeko orduan taxi-zerbitzu osagarrien erabilera baztertu gabe.

Bukatzeko, eta kontuan hartu beharreko alderdi guztiak mahai gainean jartze aldera, finantzaketaren gaiaz pentsatu beharko dugu. Erostea erabaki eta autoa erosteko kreditua (edo motorra erostekoa) behar baduzu, edo leasing edo renting aukerak badituzu buruan, LABORAL Kutxan behar dituzun produktu guztiak ditugu (baita era guztietako aseguruak ere), eta gestore espezializatuen aholkularitza izango duzu. Horiek nahi duzun informazioa eskaini eta erabakia hartzen lagunduko dizute.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.