Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Autoa estreinatu nahi duzu aurten?

Autoa estreinatu nahi duzu aurten?

Gidabaimena duzu eta uste duzu zeure lehen autoa eskuratzeko moduan zaudela? Zure oraingo ibilgailua sarriegi eraman behar duzu lantegira? Kontuak ateratzeko eta auto-modeloak begiratzen hasteko ordua heldu da? Hala bada, fida zaitez gutaz. LABORAL Kutxan hainbat aukera ditugu, denak abantailak izan daitezen. Zer diozu? Animatuko zara autoa estreinatzera ikasturte berriarekin batera?  

Lehenengoa: zer behar duzu?

Autoa erosten duzunean, modeloa aukeratzeaz gain, aurrezkian, finantzaketan eta aseguruetan ere pentsatu behar duzu. LABORAL Kutxan hiru gauza horietan lagundu ahal dizugu. Aurrezten laguntzeko, oso produktu errentagarriak ditugu zuretzat, hala nola MAX kontua (horren bidez hilero-hilero ordainduko dizkizugu interesak) edo Nomina Aurrezki Kontua. Edo, beharbada, Aurrezklik&… kontua hobesten duzu, helburu jakin batekin aurrezteko aukera ematen baitu. Zatoz gure sukurtsaletako batera, eta gure gestoreek lagunduko dizute zuretzako aurrezki-produkturik onena zein den erabakitzen.

Finantzaketa

Datozen hiletan auto berria eskuratu nahi baduzu, ez itxaron gehiago. 2015eko abenduaren 31ra arte oso baldintza abantailatsuak ditugu zure erosketa finantzatzeko. Hemen kontsulta ditzakezu, baina garrantzitsuena aurreratuko dizugu: 7 urteko epea, % 6,50eko ITNa eta % 7,02ko UTBa.

Eta ibilgailu ekologiko bat erosi nahi baduzu, ez izan zalantzarik. Gure Ekokreditu lineak lagunduko dizu ibilgailu hibrido edo elektriko bat erosten.

Gainera, gure bezero gazteetako bat bazara, abantaila esklusiboak izango dituzu. Gidabaimena lortzeko finantzaketaz gain, mailegu berezi bat dugu zure lehen ibilgailua erosteko: Crediturbo >Go. 21 urtetik gorakoentzako kreditu horri esker, erosketaren % 100 finantzatu ahalko duzu, abal-emailerik gabe eta arrisku orotako aseguruarekin.

Asegurua

Behin baino gehiagotan esan dizugu: beste ezein finantza-erakundek ere ez dizu emango LABORAL Kutxak aseguruen arloan ematen dizun zerbitzua. Guk, aseguruak banatu eta saldu ez ezik, sortu ere egiten ditugu, gure bezeroen beharren arabera. Eta espezialistak ditugu sukurtsaletan aseguru horiek gestionatzeko.  Horregatik, zure auto-asegururako estaldura sorta handia eskaini ahal dizugu, baita traturik onena bermatu ere.

Erantzukizun zibilekoa, erantzukizun zibilekoa eta beirak, erantzukizun zibileko optimoa, arrisku orotakoa, arrisku orotako esklusiboa… ezagutu gure katalogoa, begiratu zer aseguru komeni zaizun eta dei egiguzu doan edo utziguzu guri deitzen, behar duzun guztia telefonoz edo bideokonferentziaz azaltzeko. Eta gogoan izan, LABORAL Kutxarekin auto-aseguru bat kontratatzen baduzu, edozein gestio egin ahal izango duzula aseguru-espezialista batekin zure sukurtsalean, zure ohiko banku- edo finantza-gestioak egiten dituzun leku berean. Benetako abantaila da hori.

Rentinga: Ez erosi auto bat, erabil ezazu

Bai gure Pro bezeroek (profesional autonomoek edo negozio propioa dutenek), bai LABORAL Kutxaren zerbitzuak erabiltzen dituzten enpresek beste aukera bat dute: auto berri bat erabiltzea… erosi gabe.  Pro edo enpresentzako rentingari esker, finantza-baliabideak liberatu eta aseguru- eta mantentze-kostuak kendu ahalko dituzu; gainera, gastua denez, oso-osorik deduzitu ahal da Sozietateen gaineko Zergatik.

Zer diozu? Auto berriaren usaina sumatzen duzu?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.