Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Autonomoa naiz eta etxean lan egiten dut. Zein gastu ken ditzaket?

Autonomoa naiz eta etxean lan egiten dut. Zein gastu ken ditzaket?

Gero eta gehiago dira autonomo gisa etxetik lan egiten duten pertsonak, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena egiteko momentua iristen denean, honako galdera hau egiten diote beren buruari: “nire bulegoa etxea bada, etxeko zein gastu ken ditzaket laneko gastu gisa?” Ura, argia, berokuntza… gastu horiek guztiak handitu egiten dira egun osoa etxean igarotzen dugunean, baina duela gutxira arte, Ogasunaren zerga-irizpidea horiek kengarri gisa hartzearen aurkakoa zen. Dena den, aurtengo irailean, auzitegi ekonomiko-administratibo nagusiaren ebazpen batek politika horren aurkako epaia eman zuen. Haren erabakia loteslea da, eta autonomia-erkidego guztietan da aplikagarria, baita EAEn eta Nafarroako Foru Erkidegoan ere. Berrikusi ditzagun erabaki horren ondorioak.

Epaiaren aurretik kendu zitezkeen gastuak

Argitu beharreko lehen gauza hau da: gastu kengarriak gure jarduera ekonomikoarekin lotuta daudenak direla. Titulartasunarekin lotutako gastuen kasuan (hipoteka, ondasun higiezinen gaineko zerga, jabekideen erkidegoa…) ez dago arazorik: gure lana egiteko erabiltzen dugun etxeko zatiari dagokion ehunekoaren arabera kentzen dira. Ehuneko hori gure lizentzia fiskalean agertzen dena da (gure jarduera abiaraztean egiten dugun dokumentu horren bitartez, Udalari ekonomia-jardueren gaineko zerga ordaindu behar diogu aldizka).

Hornidura-gastuen kasuan, Ogasunaren irizpidea horiek kengarritzat hartzearen aurkakoa zen, horiek ez baitira lan-jardueraren eraginez bakarrik sortzen. Horrek ez zirudien oso argudio sendoa, gauza bera esan baitaiteke titulartasun-gastuen kasuan. Hori dela-eta, Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko epai batek gastu guztiak proportzio berean kendu beharko liratekeela baieztatu zuen. Ez zen auzitegi batek Ogasunaren aurkako iritzia ematen zuen lehen aldia. Lehentxoago, Valentziako Erkidegoko Auzitegi Ekonomiko Administratiboak ere gauza bera egin zuen, arrazoia eman baitzion zergadun bati. Ogasunak epaiaren aurkako errekurtsoa jarri zuen eta hura auzitegi ekonomiko-administratibo nagusiaren eskuetan geratu zen, hasieran aipatu dugun epaia sortuz. Erabakiak ez dio bi alderdietako bakar bati arrazoia ematen, baina autonomoei egiten die mesede.

Zergatik izan daiteke erabaki hori autonomoentzat onuragarria?

Auzitegiaren ustez, horniduren kasuan ez litzateke aplikatu beharko etxebizitzaren titulartasunetik eratorritako gastuetarako hainbanaketa bera, oso zaila baita lanari dagokion ehunekoa zehaztea. Lanerako etxebizitzaren % 10 erabiltzen badugu, hipotekaren % 10 ken dezakegu, baina… telefono-gastuetatik zenbat izango lirateke laneko deiak? Auzitegi ekonomiko-administratibo nagusiak irizpide konbinatu bat proposatzen du horretarako, etxebizitzan erabiltzen ditugun lanerako metro karratuak oinarritzat hartuta; hari jarduera garatzeko erabilitako lanegunak eta jarduera gauzatzeko erabilitako orduak gehitu beharko litzaizkioke.

Kalkulu horrek logikoa dirudi paper gainean, baina zailtasunak eragiten ditu bizitza errealean, etxean lan egiten duen autonomo bakoitzari baitagokio gastuen eta jarduera ekonomikoaren arteko korrelazio hori frogatzea. Ez da erraza. Nola frogatu gauean berandura arte edo asteko egun guztietan lan egin dela, adibidez? Berriz ere, subjektibotasunak bakarrik utz ditzake langile horiek.

Zein gastu ken ditzakegu, orduan?

Kontuz ohiko etxebizitzaren alokairu- edo hipoteka-kenkariekin

Autonomoa ohiko etxebizitza erosteagatik edo etxebizitza alokatzeagatik (ohiko etxebizitza alokatzen denean) maileguaren zati bat kentzen ari bada, kenkari horren zati bat galdu egingo genukeela hartu behar dugu kontuan (etxebizitzan autonomo gisa gure jarduera garatzeko erabiltzen dugun aitortutako zatia).

Gogoratu…

Oso garrantzitsua da kontabilitate-programa egokia eta eguneratua izatea, autonomo gisa lan egiten hasten zaren momentutik bertatik. Gehitu gastu guztiak, ahal izanez gero, astero. Eta gorde zure negozioan eragina duten ordainagiri, faktura edo tiket guztiak. Kontsulta ezazu infografia hau zalantzak izanez gero, eta ez ahaztu LABORAL Kutxan zure zalantza profesionalei erantzungo dieten gestore espezialistak ditugula.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.