Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Autonomoak eta Gizarte Segurantza: modu elektronikoan izapide kudea urriaren aurrera

Autonomoak eta Gizarte Segurantza: modu elektronikoan izapide kudea urriaren aurrera

Beren kontura lan egiten duten profesional askok Administrazioarekin egin beharreko izapideak arindu eta horiek aurrez aurrekoak izan ez zitezela nahi zuten. Iritsi da unea: 2018ko urriaren 1etik aurrera, langile autonomoek modu elektronikoan egin behar dituzte Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin (GSDN) egin beharreko afiliazio-, kotizazio- eta bilketa-izapideak, jakinarazpenak jaso eta sinatzeaz gain.

Egiaz, neurri hori joan den martxoaren 1etik dago martxan, baina udazkenera arte ez da derrigorrezkoa izango.

Zein izapide kudea ditzaket modu elektronikoan?

Joan-etorrietan denbora aurrezteaz gain, modu sinpleagoan, seguruagoan eta azkarragoan egingo dituzu GSDNrekin egin beharreko kudeaketa elektronikoak, nahi duzunean eta nahi duzun tokitik, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan. Honako hauek kudeatu ahal izango dituzu:

Txostenak, ziurtagiriak eta beste kudeaketa batzuk

Izapidetze elektronikoak hirugarrenen aurrean legezko balioa duten ziurtagiriak edo txostenak eskuratzea ahalbidetzen dizu, beste kudeaketa batzuez gain:

Nola jarri harreman elektronikoan GSDNrekin

Bi modutara egin dezakezu:

Bi kasuetan, zure zerbitzuetara sartzeko Ziurtagiri Elektroniko baliagarri bat behar duzu, hark jarduketa guztien segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko baitizu. Egoitza Elektronikoan egiten baduzu, Ziurtagiri Elektronikoaz gain, NAN elektronikoa ere erabil dezakezu identifikatzeko, edo Cl@ve sisteman erregistratuta egon beharko duzu. Gainera, zure ordenagailuak esteka honetan aurkituko dituzun baldintza teknikoak bete behar ditu.

Ziurtagiri Elektronikoa

Ziurtagiri Elektronikoa edo Digitala sarean identifikatzeko erabiltzen dugun dokumentua da eta agintari ziurtagiri-emaile batek baimentzen du. Hurrengo estekan, Gizarte Segurantzak onartutako ziurtagiri guztien zerrenda aurkituko duzu.

Izenpe

Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten, 2002an, Gobernu elektronikoa sustatzeko helburuarekin. Gaur egun, Izenpe da ziurtagiri digitalak bidaltzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den erakunde ziurtagiri-emailea eta, ziurtagiri horien bitartez, euskal herritarrak modu telematikoan jar daitezke harremanetan administrazioekin, modu konfidentzialean eta guztiz seguruan.

  • Ziurtagiri-motak.
  • Asko daude, baina Herritarren Ziurtagiria (autonomoei eragiten diena) eta Ziurtagiri Profesionala eta Korporatiboa (enpresentzat) azpimarratu nahi ditugu. Momentuz, lehenengoa doan igortzen da. 4 urteko balioa du eta berritu egin behar da epe hori amaitzean. Bigarrenaren kasuan, prezioak 56 eta 84 euro artean aldatzen dira, taula honetan ikus dezakezun moduan. Hauek ere 4 urtetarako balioa dute. Nola eskuratu. Izenpe web-orrian aurkituko duzun eskaera bat bete behar duzu, besterik gabe. Gero, hitzordua eskatu eta xede horrekin gaitutako puntu batetara joan behar duzu, adierazitako egunean. Izan ezazu hau gogoan, atzeratu egiten baita (ez pentsa hitzordua hurrengo egunean emango dizutenik).
  • Abian jartzea. Ziurtagiria erabiltzen hasi ahal izateko, Izenperen webgunean aurkituko duzun doako software bat instalatu behar duzu zure gailuan. Era berean, 10 euro inguru balio dituen txartelen irakurgailu bat behar duzu ziurtagirira sartu ahal izateko.

Edonola ere, bada egin behar duzun gauza garrantzitsu bat: zurekin harremanetan jartzeko datuak jakinarazi eta eguneratu behar dituzu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren aldetik informazioa edo jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.