Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Jende gehienak kotxe elektriko bat izan nahiko luke, millennial deiturikoek salbu, nahiago baitute kotxerik ez izan

Tradizioz, kotxea izan da familientzako gastu garrantzitsuenetako bat eta, aldi berean, hirietako ingurumen-kutsaduraren foku nagusietako bat. Baina gauzak aldatu egiten dira. Batetik, teknologiak ibilgailu elektrikoak eta hibridoak ahalbidetzen ditu eta, bestetik, banakako garraiobide partekatu berriek kotxerik ez erosteko aukera eskaintzen dute.

LABORAL Kutxan, gure ohiturak ezagutzeko helburuarekin egin ohi dugun gizartearen azterketarekin jarraituz, aldaketa horiek gure kontsumo-ohituretan nola eragiten duten jakin nahi izan dugu. Zer nahi dugu gure hurrengo kotxean? Zer iruditzen zaizkigu elektrizitatearekin funtzionatzen duten ibilgailuak? Zer aldatu da teknologia berriekin? Erantzunak jakiteko, 5.100 iritzi baino gehiago aztertu ditugu Interneten.

Gure balioak irudikatzen dituen kotxe bat nahi dugu, baina diseinua eta prezioa ere hartzen ditugu kontuan

Aztertutako iritziak eman dituzten pertsonen arabera, identifikatuta sentitu nahi dute erosi behar duten kotxearen markak transmititzen dituen balioekin.

Halere, horrelako gastu bat egitean diseinuaren (iritzi guztien % 21etan agertzen da) eta prezioaren (% 19) irizpideak hartzen ditugu oinarri gisa. Horien atzetik, teknologia (% 16) eta segurtasuna (% 14) izango genituzke. Kontsumoaren eta mantentzearen (% 13) datuak ere izaten ditugu gogoan, hain zuzen ere foroetan eta blogetan partekatzen diren modeloen arteko konparazio-azterlanetan jasotzen diren alderdiak.

Azkenik, ingurumenarekin lotutako alderdiak (% 10) eta esklusibotasunaren faktorea (% 7) aipatzen dira. Dirudienez, jasangarritasuna eta luxua ez dira balantza alde batera edo bestera okertzen duten faktoreak.

Eta zer gertatzen da kirol-ibilgailu handiekin?

10 pertsonatik ia 8k (% 76) ontzat ematen dituzte SUV (Sport Utility Vehicle) edo kirol-ibilgailu handiak. Horien abantailen artean, esklusibotasuna, estatus soziala, diseinu erakargarria eta leku eta ikusgaitasun handiagoak nabarmentzen dira, esekidura altuaz eta azpi indartuez gain. Horien ustez, ezin hobeak dira basoko ibilbideak egiteko, eta kirolarekin eta asteburuetako eta elurretarako ihesaldiekin lotzen dituzte. Horrez gain, garajeetako arrapala aldapatsuetan azpiak ez urratzeko oso onak direla uste dute.

Gainerako guztiek (% 24) uste dute ibilgailu horiek garestiak direla, asko kontsumitzen dutela eta ez direla horren erabilgarriak, aerodinamikoak eta seguruak, ingurumena kaltetzeaz gain. Gehienek konforta ikusi arren, SUV ibilgailuen aurkakoek kontsumo handia eta prezio altuak ikusten dituzte, baina benetako abantaila gutxi gidatzeko orduan. Kontrol-galera bihurguneetan, aparkatzeko arazoak eta ingurumenerako arazoak: garbi dago SUV ibilgailuetan abantailarik ikusten ez dutenak gutxiengo bat direla, arrazoi asko izan arren.

Kotxe adimendunak nahi ditugu, gutxi kontsumitzen dutenak

Bi faktore gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira ibilgailua erosteko orduan. Batetik, konektagarritasun altua eta sentsoreak dituzten “kotxe adimendunak” gidatu nahi ditugu. Instrumentu-panel digitala (% 23), GPSa (% 21) eta aparkatzeko laguntzailea (% 19) dituzten ibilgailuak bilatzen ditugu batik bat. Baina smartphone bidezko konektagarritasuna (% 17), alertak (% 11) eta kolpe- eta errei-laguntzailea (% 9) izatea ere gustatuko litzaiguke.

Bilatzen dugun bigarren faktorea erregai-gastuarekin dago lotuta. Erabiltzaileen % 40 oso motibaturik daude erregai jasangarriago berriak erabiltzeko. Auto elektrikoez ari gara batez ere, horiek baitira gidatzeko beste modu jasangarriago batzuk nahi dituzten pertsonek gehien baloratzen dituztenak. % 61ek ibilgailu elektriko bat izan nahiko lukete, % 19k Gas Natural Konprimituko (GNK) ibilgailu batekin aurreztu nahiko lukete eta % 12k auto hibrido bat aukeratuko lukete.

Kotxe elektrikotik gehien gustatzen zaiguna. Eta gustatzen ez zaiguna.

Dena den, mota horretako ibilgailuak aukeratzeko orduan ─berriak dira oraindik merkatuan─, nolabaiteko antsietatea sortzen da. Kotxe hibrido edo elektriko bat izan nahi duten pertsona asko kezkati daude kargatzeko azpiegiturengatik, eta etorkizunean hobera egitea espero dute. Halere, eta horiek probatu dituztenen arabera, ohitura txiki batzuk baino ez dira aldatu behar horietara ohitzeko.

Zerk erakartzen gaitu gehien ibilgailu horietatik? Honako hauek dira probatu dituztenek azpimarratzen dituzten abantailak: gutxi kutsatzen dute (hala diote % 20ek), isilak dira (% 17), sortzen duten gastua sinbolikoa da mugitzean (% 16), mantetzea eta berrikuspenak murrizten dituzte (% 12), zerga gutxiago ordaintzen dira (% 12), ez diete kutsaduragatiko neurri murriztaileek eragiten (% 9), diru-laguntzak jasotzen dituzte (% 8) eta horiek aparkatzea doakoa da hiri askotan (% 6). Iruzkinen artean, ibilgailu horiek probatu dituzten erabiltzaileak pozik daudela esan genezake.

Millennial deiturikoek ez dute kotxe propiorik izan nahi

Beharbada, kotxearen erabilera bereganatu duen eta ondasun gisa hartzen ez duen lehen belaunaldia izango dira. Kontua da millennial deiturikoek nahiago dutela kotxe propiorik ez izatea. % 33k uste dute hobe dela partekatzea, % 25ek nahiago dute alokatu eta % 22k, berriz, ez dute erabiltzen. Gainerakoak (% 20) eroso sentitzen dira Uber, Cabify edo taxi tradizionalaren zerbitzuekin.

Ikus dezakegun moduan, kotxea iraultza baten erdigunean dago, ingurumenarekin eta belaunaldiekin lotutako alderdiak direla eta. Galdu ez ditzazun, infografian laburbilduko dizkizugu. Eta zuk zer ibilgailu izan nahi duzu? Edo nahiago duzu ibilgailurik ez izan?

Honelakoa da gure gizartea: ezagutu LABORAL Kutxaren azterlanak

Jendeak etxebizitzaren, kirolaren, kulturaren edo familiaren inguruan zer pentsatzen duen jakin nahiko zenuke? Zure iritzia gehiengoarenarekin bat ote datorren jakin nahi duzu, oporrei edo kirolei dagokienez, esaterako? LABORAL Kutxan, inguratzen gaituen mundua nolakoa den aztertzen dugu, gure bezeroei eta gizarteari berari zerbitzu hobea eskaintzeko. Eta noizean behin argitaratzen ditugun azterlanetan azaltzen dizugu.

  • Banka-zerbitzu digitalakordainketetarako ordutegia eta langilerik eza. Horiek dira jendeak banka digitaleko zerbitzuen inguruan dituen kexa nagusiak.
  • Kirol amateurra: banaka eta aire zabalean. Horrela gustatzen zaigu egitea kirol amateurra, aurkako iritziak sortzen dituen eta gero eta gehiago egiten den kirol-jarduera.
  • Familia: familia-mota berriak atzean uzten ari dira bizitzeko modu bakarra dagoelako ideia. Baina, zer pentsatzen dugu familia-eredu berrien inguruan? Ikus dezagun.
  • Etxe ideala: etxea erosi edo alokatu. Hori izango da etxebizitzaren inguruan hartu beharko dugun erabakirik garrantzitsuenetako bat. Badakizu zer dioen jendeak etxebizitzaren inguruan?
  • Kontsumo-ondasun handien erosketa: nolakoa da gure erosketa-prozesua gastu garrantzitsuak (etxetresna elektrikoak, elektronika edo altzariak) egin behar ditugunean?
  • Ohitura kulturalak: aisialdiak errealitatetik ihes egiteko aukera ematen digu. Irakurtzea, telebista ikustea, zinemara joatea, musika entzutea, jaialdietara joatea… Aisialdi- eta kultura-jarduera horiek osatzen dute gure egunerokotasuna.
  • Gabonetako opariak: internet gero eta gehiago erabiltzen da Gabonetako opariak bilatzeko online supermerkatu gisa, baina ez da erraza aukeratzea. Urteko garairik berezienean egiten diren opariei buruz zer gehiago pentsatzen dugun jakin nahi duzu?
  • Gabon zahar gaueko ospakizunak: WhatsApp bidezko mezuak, mahats-aleak eta muxuak kanpaien ostean: horrela ospatzen dugu urte amaiera.
  • Garraioa. Abiadura handia, garraio publikoa eta ibiltzea. Horiek dira gogokoen ditugun hiru garraiobideak. Horietako bakoitza noiz nahiago dugun jakin nahi duzu?
  • Oporrak. Turismo hiritarra gora egiten ari da mundu osoan, eta horrek lehen baino askoz turista gehiago daudela esan nahi du. Oporrei buruzko gure azterlanaren arabera, aglomerazioek gogaitu egiten gaituzte, baina ez diogu bidaiatzeari uko egin nahi.
  • Hezkuntza. Ikastetxea aukeratzeko orduan, giroa eta kostu ekonomikoa dira gehien kontuan hartzen ditugun alderdiak, eta eskola-porrota batik bat gizarte-kontuei dagokiela uste dugu. Hezkuntzaren inguruan zer gehiago pentsatzen dugun jakin nahi duzu?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.