Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Baliza argidunak proposatu ditu Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, istripua izanez gero zure segurtasuna hobetzeko

Baliza argidunak proposatu ditu Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, istripua izanez gero zure segurtasuna hobetzeko

Badira datu itxaropentsuak, gure gizartean hobekuntzak eta aurrerapausoak ematen direla sinestarazten digutenak. Trafiko-istripuei buruzko datua da horietako bat, zalantzarik gabe. 2019an 1.100 lagun inguru hil ziren trafiko-istripuetan estatuan, eta duela hogeita hamar urte, 1989an, berriz, ia 6.000 izan ziren horrela hildakoak, gaur egun baino sei aldiz gehiago. 

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) bide horretan aurrera egiten jarraitu nahi du, eta bidaiariak ibilgailutik irten gabe ezbeharra seinaleztatzeko proposamena lantzen ari da: baliza argidunak erabiltzea. 

Helburua: istripuaren ondoren beste ibilgailu batek inor harrapatzea saihestea

Azken hiru hamarkadetan errepideetako istripuak gutxitzen lagundu duten faktoreak asko dira. Azpiegituretan eta automobilen segurtasunean izandako hobekuntzak, zirkulazio-kodean gauzatutako aldaketak edota herritarrak prestatzeko eta kontzientziatzeko egindako lana dira horietako batzuk. Ezbeharren kopurua murrizteaz gain, istripuetan jende gutxiago hiltzea eta lesioen larritasuna arintzea ahalbidetu dute. 

Hala, 2019a urte historikoa izan da: istripuetan ez da autobus-bidaiari bakar bat ere hil; % 6,7 gutxitu da istripuen kopurua; errepidean hildakoen kopurua are gehiago jaitsi da, % 7,6; eta lesio larriak pairatu dituzten pertsonak % 3,8 gutxiago izan dira. 

Bizitzak salbatu argiak erabiliz

Nola eman daitezke aurrerapausoak bide horretan? DGTren arabera, istripua gertatu osteko segurtasuna hobetzea da helburuetako bat; izan ere, horrelakoetan, errepidean bat egiten dute joan-etorrian doazen ibilgailuek, ezbeharra izan dutenek eta horietan zihoazen bidaiariek, eta, beraz, leku arriskutsua izan daiteke. Horixe saihestea da helburua. Legeak dio istripuaren ondoren gunea seinaleztatu egin behar dela, eta, horretarako, gidaria edo bidaiariak ibilgailutik atera behar dira triangeluak jartzeko (ibilgailutik 50 metrora gutxienez, atzealdean bidea norabide bakarrekoa bada, eta, atzealdean eta aurrealdean bi norabidekoa bada).

Gaur egun, Zirkulazio Kodeak zehazten duenez, ezin da automobiletik irten trafikoaren egoerak horretarako aukerarik ematen ez badu, eta ikuspen handiko txaleko islatzailea eraman behar da soinean triangeluak jartzeko orduan, harrapaketa-arriskua gutxitzeko. Baina DGTk uste du ibilgailutik irteteko ekintza arriskutsua saihestea litzatekeela onena, eta, horretarako, triangeluen aukerari baliza argidunak gehitzea proposatzen du. Baliza horiek automobilaren karrozerian jarriko lirateke, eta inork ez luke autotik irteteko beharrik izango.

Gailu argidunak ez lirateke derrigorrezkoak izango lauzpabost urte barru arte

Proposamena onartuko balitz, automobil guztiek izan beharko lituzkete LED gailu edo baliza argidun itsasgarriak. Karrozeriaren gainean itsatsi beharko lirateke ibilgailua geldirik dagoen bitartean. Oraingoz, DGTk eta Barne Ministerioak Errege Dekreturako zirriborroa egin dute, eta aldaketak izan ditzake. Araua ez litzateke berehala onartuko. Gainera, urte batzuk barru sartuko litzateke indarrean, 2024 eta 2025 urteen artean, seguruenik. 

Onartuko balitz, LABORAL Kutxak xehetasun guztien berri emango dizu. Ondo dakizunez, banka eta aseguruen eredu paregabea dugu, gure bezeroen beharretara hobeto egokitzeko aukera ematen diguna, eta eskura dituzu gure aholkularitza-zerbitzua, adituak eta produktuak

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.