Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nire balkoia hondatuta dago, nori dagokio konponketa ordaintzea?

Nire balkoia hondatuta dago, nori dagokio konponketa ordaintzea?

Agian konturatu ere ez zinen egingo. Beharbada balkoia barruko patiora begira dago eta zu gutxitan pasatzen zara handik. Kontua da zure etxeko balkoi bat edo gehiago hondatuta daudela eta konponketa behar dutela. Litekeena da, batzuetan gertatzen denez, eraikina ardura handirik gabe zainduta egotea.

Zer egin horrelakoetan? Etxejabea zarenez, zure kontura egin behar al duzu konponketa? Jabekideen erkidegoak egin beharko dio aurre? Argibideak ematen saiatuko gara.

Elementu komunak ala pribatuak?

Eraikin guztiek dituzte elementu pribatuak eta komunak. Pribatuak etxejabe bakoitzarenak dira, eta komunak, berriz, bizilagun guztien ardurapean daude. Zein kategoriakoak dira balkoiak?

Kode Zibilak, 396. artikuluan, elementu komun gisa aipatzen ditu balkoiak, terrazak, leihoak edota fatxadak; eraikinaren erabilera eta luperketarako nahitaezkoak direla adierazten du. Elementu komunen artean testuak espresuki aipatzen ditu barandak eta kanpoko estaldurak.

Eta zer dio Jabetza Horizontalaren Legeak? Ba gauza bera baina… salbuespen batzuekin. Eraikin baten jabeek erabaki dezakete —edo aurretik erabakita izan dezakete— balkoiak elementu pribatuak izatea. Jabetza Horizontalaren Legeak 5. artikuluan jasotzen du aukera hori. Honako hau dio, hain zuzen: «Jabetza Horizontalaren Araubidearen Eraketa-tituluak jaso ditzake, halaber, eskubidea eratu eta erabiltzeko arauak, eta legeak debekatu ez dituen xedapenak, betiere, eraikinaren eta horren pisu, lokal, instalazio eta zerbitzuen erabilera edo xedeari buruzkoak, gastuak, administrazio eta gobernua, aseguruak, kontserbazioa eta konponketak barne». Hori bai, balkoiak pribatuak izan daitezen, jabekideen erkidegoak erabaki hori legezko ekintza batean jasota utzi beharko du, Jabetza Erregistroan.

Orduan, zer egingo dut?  

Balkoiak elementu komunak direnez, aurkakoa berariaz erabaki ez bada behintzat, seguruenik jabekideen erkidegoak hartu beharko ditu bere gain konponketaren gastuak. Horri uko egiteko aukera bakarra da balkoiak pribatuak direla finkatzen duen akta jasota egotea Jabetza Erregistroan, hau da, Jabetza Horizontalaren Araubidearen Eraketa-titulua aldatzen duen akta. Horrela ez bada, jabeen erkidegoak egin beharko dio aurre gastu komunari.

Eta egoera larria bada?

Demagun balkoiak oso hondatuta daudela eta arriskutsuak izan litezkeela etxearentzat edo azpitik pasatuko diren pertsonentzat. Edo haien ondasunentzat, jakina. Kasu horretan, peritu-azterketa eskatzea komeni da. Horrela, txosten teknikoa eskuetan, jabekideen erkidegoak obra onartu eta derramaren nondik norakoak erabakiko ditu batzarrean.

Batzarrak ez badu obra onartzen eta arriskua berehalakoa bada, erkidegoko lehendakariak obra egiteko baimena eman dezake, Jabetza Horizontalaren Legearen 10. artikuluan finkatuta dagoenez, kasu horretan ez baita ezinbestekoa gainerako jabekideen baimena: “Nahitaezkoak izango dira, eta ez dute aurretiazko adostasunik beharko, higiezina, horren zerbitzuak eta instalazio komunak egoki mantentzeko eta kontserbatzeko beharrezkoak diren lanak eta obrak, segurtasuneko oinarrizko baldintzak betetzeko beharrezkoak direnak barne”.

Eta hondatuta dagoena balkoiaren barruko aldea bada? Konponbidea berdina al da?

Ez, barrualdea etxejabe bakoitzaren jabetzakoa da. Jabetza Horizontalaren Legearen 7. artikuluari erreparatuta, etxejabeek aukera dute osagai arkitektonikoak, instalazioak edota zerbitzuak eraldatzeko, «betiere eraikinaren segurtasunari, egitura orokorrari, konfigurazioari edota kanpoaldearen egoerari kalterik edo aldaketarik eragin gabe». 9. artikuluak dio instalazio orokorrak errespetatu egin behar direla. Gainera, artikulu horren arabera, etxejabe bakoitzak «kontserbazio-egora onean izan behar du bere pisua edo lokala eta instalazio pribatuak, erkidegoa edota gainerako etxejabeak kaltetu gabe, eta berak edo bere ardurapeko pertsonaren batek egindako kalteak ordaindu beharko ditu».

Balkoiaren egitura fisikoa erkidegoaren jabetzakoa da, eta hari dagokio konponketak, birgaitzeko lanak eta egoki mantentzeko beharrezkoak diren jarduketak ordaintzea. Balkoiaren lurzorua eta barruko gunea, berriz, erabiltzailearen eta sarbidea duenaren jabetzakoak dira, eta bere kontura izango dira mantentzeko neurriak eta barrualdea margotzeko-lanak.

Nolanahi ere, egoera asko arazotsuak izan daitezke. Adibidez, etxejabeen erkidegoak erabaki dezake balkoiaren egitura jabearen arduragabekeria larri baten ondorioz hondatu dela, gehiegizko pisua jarri duelako bertan (ur- edo erregai-ontziak, esaterako). Gerta liteke, halaber, balkoia itxita egotea erabiltzailearen erabakiz, baina itxiturak erkidegoaren baimenik ez izatea. Kasu horretan, jabeak ezingo dio erkidegoari eskatu leihoren baten konponketa bere gain hartzeko, esate baterako.

Auzokideen elkartea Pisuaren jabea
Irekitako balkoiak: barandak eta kanpoko estaldurak (arau orokorra)
Komunitateak erabaki badu elementu pribatuak izatea (Jabetza-Erregistroan agertu behar da erabakia)
Balkoiaren egoera kaskarra etxebizitzaren bizilagunen zaintza eskasa baldin bada
Itxitako balkoiak: kanpo egitura, eraikinaren mende dagoena
Itxitako balkoiak: kristalak, itxitura eta balkoiko lurzorua
Itxitako balkoiak: balkoia baimenik gabe itxi baldin bada

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.