Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

NBEren Banku-jarduera Arduratsuaren printzipioak betetzeko eta gure aseguruak modu etikoan eta solidarioan kudeatzeko konpromisoa hartu dugu LABORAL Kutxan

NBEren Banku-jarduera Arduratsuaren printzipioak betetzeko eta gure aseguruak modu etikoan eta solidarioan kudeatzeko konpromisoa hartu dugu LABORAL Kutxan

Enpresa jasangarria izan nahi dugu, klima-aldaketaren aurkako borrokan parte hartu eta gure ingurunearen ongizatea lortzeko eragile aktiboak izan.

Gauzak egiteko beste modu bat badela uste dugu, eta aspaldian hartu genuen konpromisoa Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJE-ekin), planetak gizartearen eta ingurumenaren aldetik dituen erronka handiei erantzuna ematen laguntzeko. Baina gehiago egin daiteke eta gehiago egin dugu: bat egin dugu NBEk proposatutako Banku-jarduera Arduratsuaren 6 printzipioekin, eta EthSI ziurtagiria lortu dugu gure aseguru etiko eta solidarioak aintzatesteko. Azaldu egingo dizugu hori guztia.

Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioak: ekimen aitzindaria

Parisko Hitzarmenak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko mundu osorako estandarra finkatu zuen bezala, Banku-jarduera Arduratsuari buruzko Printzipioek jarduera-esparru globala ezarri nahi dute bankuen sektoreko enpresa guztientzat.

Zirriborroa 2018an aurkeztu zen, Nazio Batuen UNEP FI finantza-agentziak bultzaturik, eta 2019ko irailean, mundu zabaleko bankuek eta finantza-erakundeek sinatu zuten, tartean LABORAL Kutxak, Nazio Batuen Erakundearen egoitzan (New Yorken). Ekimen global horren babesleak gara, beraz. Haren helburua printzipio argi eta garden batzuk finkatzea da, banku-erakundeek gizartearekin bat egin eta finantza-krisialdian galdutako konfiantza berreskuratzeko.

Zertan diren 6 printzipioak

LABORAL Kutxa printzipio horien babesle eta sortzaileetako bat da. Horri esker, finantza-sektorearen abangoardian gaude, jasangarritasunari, erantzukizunari eta gardentasunari dagokienez, sektore erakunde nagusien eta banka etiko deritzonaren eragile nagusien maila berean. Hona hemen Banku-jarduera Arduratsuaren 6 printzipioak (ingelesez ere irakur daitezke, UNEP FIren webgunean):

  1. Lerrokatzea. Gure estrategia komertziala gizabanakoen beharrekin eta gizartearen helburuekin lerrokatuko dugu, horiekin koherentea izan dadin eta horiek betetzen lagun dezan, garapen jasangarrirako helburuek (GJHek), Klimari buruzko Parisko Hitzarmenak eta nazioko eta nazioarteko erakundeek eskatzen duten bezala. Eraginik handiena dugun arloetara bideratuko ditugu gure ahaleginak.
  2. Gobernantza eta helburuak finkatzea. Gure eragin positiboak handitzen eta negatiboak txikitzen jarraituko dugu, eta gure jarduera, produktu eta zerbitzuen ondorioz pertsonentzat eta ingurumenarentzat sortzen ditugun arriskuak kudeatuko ditugu. Helburu horrekin, inpakturik handienak eragin ditzaketen helburuak finkatu eta argitaratuko ditugu.
  3. Bezeroak eta kontsumitzaileak. Arduraz jardungo dugu geure bezero eta kontsumitzaileekin jardunbide jasangarriak sustatzen eta oraingo zein geroko belaunaldientzako aberastasun partekatua ekarriko duten jarduera ekonomikoak ahalbidetzen.
  4. Alderdi interesdunak. Alderdi interesdunekin parte hartu eta lankidetzan jardungo dugu, gizartearen helburuak betetzeko.
  5. Gobernantza eta kultura. Printzipio horiekin hartutako konpromisoak gobernu eraginkorraren eta banku-kultura arduratsuaren bidez beteko ditugu, anbizioa eta erantzukizuna erakutsiz gure eraginik handienekin lotutako helburu publikoak finkatzean.
  6. Gardentasuna eta kontuak ematea. Printzipio hauen ezarpen indibidual eta kolektiboa berrikusi egingo dugu aldian behin, eta gardenak eta arduratsuak izango gara geure eragin positibo eta negatiboetan eta gizartearen helburuak betetzeko egiten dugun ekarpenean.

Zer betebehar izango ditu LABORAL Kutxak?

Printzipio horiek sinatuta, LABORAL Kutxak eta gainerako erakundeek ekintza- eta aurrerapen-helburu batzuk finkatuko dituzte, eta UNEPek horien bilakaeraren eta hobekuntzaren jarraipena egingo du. Bestalde, egindako aurrerapenei buruzko txosten publikoa egin beharko du Entitateak, enpresaren erantzukizun sozialeko txostenekin egiten duen bezala.

Bere bizitzako 60 urteotan, LABORAL Kutxak hainbat ekimen gauzatu ditu banku-jarduera arduratsuaren norabidean: berdintasuna, ingurumen-gestioa, enplegua sortzea, gizarteari eginiko ekarpena, soldata-tarteak… Printzipiookin bat egitea aukera egokia izan daiteke Entitatearen estrategiak barne hartzen dituen ekimen guztien inguruan hausnartzeko eta horien esparru orokor eta egituratua finkatzeko. Era berean, finantza-erakunde gisa kokatuko gara karbono gutxiko ekonomia batera igarotzeko prozesuan.

Aseguru etiko eta solidarioak aintzatesteko EthSI ziurtagiria dugu

Hasieran esaten genuen bezala, NBEren ekimenaren sortzaile eta babesle izateaz gain, Seguros Lagun Arok EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) zigilua lortu du. Gure zerbitzuen gestio etikoa eta elkartasuna aintzatesten dituen europar ziurtagiri hori FETS (Finantzaketa Etiko eta Solidarioa) erakundeko Finantza Etikoen Behatokiak ematen du, finantza etikoek arlo sozioekonomikoan duten eragina eta errealitatea behatu, aztertu eta ikertzen dituen organoak.

Orain baino lehen esan dugu LABORAL Kutxak banku-jardueraren eta aseguruen eredu bakarra duela, gure bezeroei zerbitzu integrala ematea ahalbidetzen duena. Eredu hori printzipio etiko batzuetan oinarritzen da, eta lortutako zigiluak aitortu egiten du Seguros Lagun Aroren gestio etikoa, bai inbertsioen eta gizarte-erantzukizunaren alorretan, bai gizarte- eta ingurumen-jasangarritasunaren eta gardentasunaren alorretan ere.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.