Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bat egin gure tropelarekin eta lagundu 50.000€ batzen #Pedalsolidarioak erronkan helburu sozial baterako

Bat egin gure tropelarekin eta lagundu 50.000€ batzen #Pedalsolidarioak erronkan helburu sozial baterako

Txirrindularitza atsegin baduzu, seguru ez COVID-19k ezta konfinamenduak, ez zaituztela egunero bizikletara igotzea saihestu kilometroak egiteko, arrabol baten gainean edo bizikleta estatikoaren gainean izanda ere.

Baina, zer esango zeniguke erronka bat proposatzen badizugu zure entrenamenduak animatzeko eta ere berean kausa solidario batekin elkarlanean aritzeko LABORAL Kutxaren eta Euskadi Fundazioaren eskutik? Zer iruditzen zaizu egiten duzun kilometro bakoitzeko, euro bat bideratuko dugula esaten badizugu pertsona behartsuenei laguntzeko? Animatzen zara?

Bada, prestatu elkartasunaren kolorearen maillota eta kulota, eta joan berotzen, Pazko Astean, apirilaren 13tik (astelehena) 19ra (igandea), Euskadi Fundazioko txirrindulariekin batera pedalkadak emateko LABORAL Kutxaren ekimen solidarioan. Helburu sozial honetan 50.000 euro lortzea dugu helburu. 

Egiten duzun kilometro bakoitzeko euro bateko dohaintza egingo dugu.

Erronka oso erraza da: tropeleko talderik solidarioena osatu nahi dugu, eta guztira 50.000 kilometro gehitu gure etxeetatik. LABORAL Kutxak kilometro horietako bakoitza euro baten bihurtuko du Elikagaien Bankuaren alde, gehien behar duten pertsonei laguntzeko; horrela, helburura iristen bagara, 50.000€ emango ditugu. Beraz, datorren astean egingo dituzun entrenamenduek helburu sozial eta asistentzial oso garrantzitsua izango dute, beharra duten familiei bideratuta.

Erronka honetan parte hartzeko, gauza pare bat baino ez dituzu egin behar: erregistratu Strava-n, hainbat diziplinatako kirolariak biltzen dituen sare sozial bat, erronkaren bilakaera neurtzeko erabiliko dugun tresna delako. Hori egin ondoren, LABORAL Kutxa Klubean sartu “unirte al club” botoia sakatuz. Jarduera bakoitza amaitzean,”editatu” botoian sakatzea baino ez duzu, eta izenburua aldatu: “#Laboralkutxa #pedalsolidarioak” jarriz. Eta prest! Automatikoki zure jarduera gure klubean erregistratuta geratuko da, gure kontagailura egindako kilometroak gehituta.

Oraindik ez baduzu tresna hau ezagutzen, Android eta IOSerako ere eskuragarri dagoena App bezala, jarrai itzazu hurrengo urratsak:

  1. Stravan erregistroa osatu ondoren, orriaren goiko ezkerraldean dagoen “bilatu” lupara joan, eta “klubak” kategoria hautatu.
  2. Gure klubaren izena idatzi, “LABORAL Kutxa”, eta “unirse” botoia sakatu.
  3. Ibilbidea bukatu eta gero igo jarduera Strava-ra, “#PEDALSOLIDARIOAK #LABORALKUTXA” tituluarekin.
  4. Aste honetan zehar, Strava-n jarduera bat “igotzen” duzun bakoitzean, “#Laboralkutxa #pedalsolidarioak” hashtagekin izendatu jarduera.

Eta kitto!

Oraindik aurrera, zure kirolik gustokoena etxeko egongelatik, logelatik edo garajetik praktikatzen duzun bakoitzean, krisialdi honek gehien kolpatu dituen pertsonei laguntzeko ariko zara, egoera honetatik ateratzen lagunduko digun konfinamendua betetzen duzun bitartean.

Kirol honekin maitemindutako pertsona gehiago ezagutzen badituzu, espiritu solidarioa dutenak eta jendeari laguntzeko prest daudenak, anima itzazue LABORAL Kutxa Klubean izena ematera eta ekimen honetan parte hartzera, batez ere jaiegun hauetan. Erronka honetan parte hartzen duzuen guztion artean Euskadi Fundazioaren maillot bat zozketatuko dugu, baina batez ere, itxaropena eta elkartasuna banatzea dugu helburu. Zuen zain gaude!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.