Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bazenekien LABORAL Kutxaren txartel solidarioak erabiliz dirua bidera dezakezula GKEetara?

Bazenekien LABORAL Kutxaren txartel solidarioak erabiliz dirua bidera dezakezula GKEetara?

Ezagutzen gaituzu. Badakizu LABORAL Kutxa kreditu-erakunde desberdin bat dela: bat egin dugu Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako finkatutako helburuekin, konpromiso irmoa dugu gizon eta emakumeen berdintasunarekin, arduratsuak gara ingurumenarekin eta egunero frogatzen dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela.

Baina beharbada ez duzu jakingo LABORAL Kutxan kreditu-txartelak solidarioak izan daitezkeela. Zer diren, nola funtzionatzen duten eta zurea nola aktiba dezakezun azalduko dizugu?

Abantaila berberak bezeroentzat eta are gehiago gizartearentzat

Lehenengo gauzarekin hasiko gara, produktu hauek diruditen horixe dira: LABORAL Kutxaren ohiko abantailak dituzten kreditu-txartelak ―zure erosketak atzeratzeko edo hileko ordainketak egiteko aukera; bidaiako laguntza-asegurua, iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua edo lapurreten aurkako asegurua; mugikor bidezko ordainketa edo Travel puntuak―, baina, gainera, Ikastolen Elkarteak, Caritasek eta Medicus Mundik betetzen duten eginkizunari laguntzeko balio dute. LABORAL Kutxak hiru erakunde horien lana babestu nahi du, eta beraz, gertuen sentitzen dutenari laguntzeko aukera eskaintzen diegu gure bezeroei.

Txartelen funtzionamendua berdina da hiru kasuetan. 2,5 euroko dohaintza egiten dugu titularraren txartel solidario bakoitzeko eta euro batekoa onuradunaren txartel bakoitzeko, eta gainera, txartel bakoitzarekin egindako erosketen ehuneko bat ematen dugu. 2019an, 52.000 €-tik gorako dohaintzak egin ziren.

Nola kontrata dezaket horrelako txartel bat?

Oso sinplea da, gure Online Bankatik egin dezakezu, zuzenean. Sartu txartel bakoitzaren orrian (Visa Caritas, Visa Medicus Mundi eta Visa Ikastolak) edo joan Online Bankako txartelen atalera zure mugikorretik edo zure ordenagailutik, eta minutu gutxi batzuetan kontratatu ahal izango duzu. Laguntza zein erakunderi eman nahi diozun soilik erabaki behar duzu. Horregatik, zer egiten duten eta zure dirua zertan inbertituko duten kontatu nahi dizugu.

Caritasek gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonei laguntzen die

Caritas Eliza Katolikoaren sozio-karitatezko erakundea da eta 1947an sortu zen, karitatezko eta gizarte-arloko bere ekintza gauzatzeko. Bazterkeria-egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonei arreta eskaintzea eta haien gizarteratze-prozesuetan konpainia egitea du helburu, bizitza duin bat garatu ahal izan dezaten. Horretarako, 84.500 boluntario baino gehiago ditu, eta 5.600 langile baino gehiago ditu kontratatuta. Finantzaketa osoaren zati bat publikoa izan arren, Caritasen diru-sarreren % 73 pribatua da, eta diru-sarrera horiek dohaintza, erakunde, gizarte-ekonomiako erakunde edo LABORAL Kutxaren gisako enpresetatik lortzen ditu, besteak beste.

2018an, ekarpen horiei esker 1.522.329 pertsonak hartu zuten parte harrera- eta laguntza-programetan, eta beste 1.164.928 pertsonak, desberdinkeriaren aurkako programetan. Guztira, Caritasek 2,7 milioi pertsonari lagundu zien, bere programekin, Espainian nahiz Espainiatik kanpo, eta 353 milioi euro inbertitu zituen guztira.

Medicus Mundik medikuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu mundu osoan

Medicus Mundi International 1963an fundatu zen Parisen, eta urte horretan bertan, Bartzelonako bi medikuk haren Espainiako adarra jarri zuten martxan. Land Rover bat erosi zuten berehala, eta anbulantzia bat balitz bezala hornitu zuten, Kamerungo kontsultategi batean lan egiteko. Ordudanik, Medicus Mundik gogor lan egiten jarraitu du, osasuna gauzatu egin daitekeen eskubide unibertsal bat dela eta pertsona guztiek beren osasun-eskubideak bermatuta izan behar dituztela uste duelako.

Gaur egun, Medicus Mundik 5.000 bazkide baino gehiago ditu Estatuan, eta 500 boluntario eta 75 langile kontratudun inguru. Funtsen % 83 publikoak dira ―Kanpo Arazoetako Ministerioaren eta Europar Batasunaren aldetik jasotzen ditu, besteak beste― eta gainerako guztia fundazio, unibertsitate edo enpresen ekarpenak dira, Hegoaldeko herrialdeetako leku behartsuenetan lan egiten duen elkarte honi laguntzeko asmoz, betiere, leku horietako osasun publikoko sistemetan mota guztietako proiektuak babestuz: higiene-ohiturak hobetzea, edateko ura eta saneamendua eskuragarri egitea, Lehen Mailako Arreta indartzea edo paludismoaren, tuberkulosiaren eta GIBaren aurka borroka egiteko aukera unibertsala, besteak beste.

Ikastolen Elkarteak hezkuntza-eredu propio bat eskaintzen die 57.000 pertsonari baino gehiagori

Ikastolen Elkartea hezkuntza-komunitate bat da. 111 ikastetxek, 4.500 irakaslek eta 57.322 ikaslek osatzen dute, eta horiei milaka guraso gehitu behar zaizkie, horietako asko kooperatibistak. Hezkuntza-eskaintzak 0 urtetatik hasi eta Batxilergora eta Lanbide Heziketara arteko ikasleak hartzen ditu barne. Ikasleek hezkuntza-eredu propioa eta eleaniztuna jasotzen dute, eta horrek euskararen ikaskuntza bermatzen du. Gainera, pedagogia-irizpide aurreratuetan eta progresistetan oinarritzen da.

 

 

 

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.