Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Berritasunak Banka Mugikorrean: maileguak amortizatu, ordainagiriak ikusi, dirua kutxazain batera doan bidali eta askoz gehiago egin dezakezu

Berritasunak Banka Mugikorrean: maileguak amortizatu, ordainagiriak ikusi, dirua kutxazain batera doan bidali eta askoz gehiago egin dezakezu

Dena aldatuko zela esan genizun iaz, eta horrela izan da. Ekainetik Banka Mugikor eraberritua dugu, poliki-poliki Online Bankaren aukera guztiak bereganatzen ari dena, ordenagailutik egiten duzun guztia mugikorretik egin ahal izateko.

Udazkenean aldaketa gehiago egin genituen, erabilgarritasunari begira, hatz-marka bidezko sarbidea, esaterako, eta orain berritasun gehiago dakartzagu. Maileguen eta ordainagirien inguruko eragiketen aukera hobetu egin da eta, Hal Cash sistemaren bidez, mundu osoko kutxazainetara dirua bidaltzeko aukera gehitu dugu. Hori guztia eta gehiago kontatuko dizugu.

Mailegua simulatu, amortizatu eta kitatzea

Orain arte, zure mugikorrean maileguaren xehetasunak eta hurrengo kuotak ikusteko aukera zenuen. Hemendik aurrera askoz gehiago egin dezakezu:

Funtzionalitate berriekin, egindako ordainketak eta jada ordaindu dituzun kuotak ikus ditzakezu. Kuota bakoitzaren gainean klikatuta, xehetasunak ikus ditzakezu eta baita pdf formatuan eskuratu ere. Gainera, zure errenta-aitorpenerako informazio erabilgarria gehitu dugu, Ogasunarekiko kontuak egiteko orduan ez zaitezen ibili dokumentazioa biltzen. Etxebizitza-maileguetan, aipatutako informazioarekin batera, maileguan urte horretan amortizatutako zenbatekoa eta errenta-aitorpenarekin lotutako pdf dokumentuak izango dituzu eskura.

Zure ordainagiriak ikus ditzakezu. Eta itzuli.

Banka Mugikorraren beste berritasun garrantzitsu bat ordainagiriei buruzkoa da. Orain arte, kontuan zordundutako ordainagiriak ikusteko aukera zenuen bakarrik. Hemendik aurrera, ordainagiri bakoitzera sar zaitezke eta xehetasunak ikusi, Postamailetik bidaltzen dizugunean edo zure Online Bankan begiratzen duzunean bezalaxe. Eta ohiko eragiketak egin ahal izango dituzu.

Bidali dirua doan munduko edozein kutxazainetara

Intsuldaketa edo transferentzia gure Banka Mugikorraren bidez egiteko aukera lehendik ere bazegoen, baina hemendik aurrera, telefono mugikor bat duen munduko edozein laguni bidali ahal izango diozu dirua berehala eta doan. Ez da ezinbestean gure bezero izan behar, eta ez du nahitaez kreditu-txartelik eduki behar. Banka Mugikorrean txertatu berri dugun Hal Cash sistemak, blogean ere aipatu dugunak, gakoa bidaliko dio sms bidez, eta sistemarekin konektatuta dauden munduko milaka kutxazainetako batean gako hori sartuta eskuratuko du zuk bidalitako dirua.

Igorlearentzat ere prozesua erraza da: onuradunaren izena eskatuko dizugu, haren telefono-zenbakia eta bidali nahi diozun zenbatekoa. Segurtasuna bermatzeko, mugikorrarekin sinatzeko eskatuko dizugu. Besterik ez. Dirua berehala dago eskuragarri.

Agindutakoa betetzen dugu

Dena aldatuko zela esan genuen eta dena aldatzen ari da. Gure kutxazainetan funtzionalitate berria gehitu dugu dirua txartelik gabe atera ahal izateko, hobekuntzak egin ditugu komisiorik gabe dirua ateratzeko kutxazainik hurbilena aurki dezazun beti, eta zuen eskura jarri dugu LABORAL Kutxa Pay zerbitzua, zure mugikorretik dirua bidali eta jasotzeko aplikazioa, WhatsAppetik mezuak bidali eta jasotzen dituzun moduan. Orain, Banka Mugikor Berria aurkezten dizugu, erabilgarria eta eraginkorra izango zaizulakoan.

Horretarako gaude. Erakusteko, egunez egun, badela beste modu bat. Banka egiteko modu arduratsua, kooperatiboa, eraginkorra, gardena eta zerbitzu publikoaren izaera duena. Gogoan zaitugu hobetzen jarraitzen lagun gaitzazun. Beraz, gure aplikazio mugikorraren berritasunen inguruan zalantzarik edo esatekorik baldin baduzu, adieraz iezaguzu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.