Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Beste 14 ibilbide gehitu ditugu Wikiloceko gure profilean. 110 baino gehiago dira dagoeneko

Beste 14 ibilbide gehitu ditugu Wikiloceko gure profilean. 110 baino gehiago dira dagoeneko

Ibilbideen lehiaketarekin jarraitzen dugu, eta Laboral Kutxaren Wikiloceko profilean ibilbideak gehitzen. Dagoeneko 110 ibilbide baino gehiago ditugu. Denetarik dago: ibilbide errazak, ahalegin fisiko handia eskatzen duten ibilbide gogorrak, etab. Oraingoan, Bizkaiko ibilbideak gehitu dizkiogu zerrendari.

Ziur dagoeneko badakizuela, baina berriro esango dizuegu. Hilero LABORAL Kutxa maillotaz, bidoiaz eta txanoaz osatutako kit bat irabaz dezakezue. Ibilbide bat bidaltzeagatik eta gure txirrindulari-taldea zabaltzen laguntzeagatik, zozketan sartuko zarete.

Oraingoan, Bizkaiko ibilbideak eskatu ditugu. 14 ibilbide jaso ditugu, eta Wikiloceko gure profileko “Rutas Bizkaia” zerrendan sartu ditugu. Oraingoan, eskatutako ezaugarriak betetzen zituzten 14 ibilbide bidali dizkiguzue. Bizkaitik igarotzen ziren ibilbideak eskatu genituen, eta, beraz, mendiaz zein itsasoaz gozatzeko aukera ematen duten zenbait ibilbide daude.

110 txirrindularitza ibilbide baino gehiago Wikiloceko gure profilean. Animatzen zara haietaz gozatzera?

Mendian gozatu eta Sukarrietako kostaldearekin txundituta geratu, Zugaztietako mendietan ibili, Durangaldeko mendiak ezagutu, Bilbo Handian zehar buelta bat eman… Esaldi horiek deigarriak iruditzen bazaizkizu, ez izan zalantzarik: bisitatu gure profila eta aukeratu gogokoen dituzuen ibilbideak. Ez ahaztu profil hau zuen partaidetzei esker existitzen dela. Hurrengo lehiaketan parte hartu nahi duzue? Jarrai gaitzazue sare sozialetan edo egon adi gure blogeko nobedadeei, eta ez galdu hurrengo edizioa.

Otsaileko ibilbide irabazlea: Menditik kostaldera, Xabier Diazena

Otsaileko irabazlea Xabier Diaz izan da, “Menditik kostaldera” ibilbidearekin. Ibilbide hori Busturitik irten eta, Artibai ibaia zeharkatuz, Ondarroaraino iristen da; han, kostalde ederraz gozatzen hasten gara. Hortik Lekeitioraino joango gara. Kafe bat har dezakegu han, indarberritzeko eta Laidarantz jarraitzeko. Ondoren, Ogoño, Izaro, Bermeo eta Mundakako paisaia izango dugu Urdaibai gurutzatzerakoan eta Gernikatik itzuli, eta Busturian amaituko dugu. Ikusten duzuenez, ibilbide ikusgarria da. Esteka honetan kontsultatu dezakezue ibilbidea:

Menditik Kostaldera ibilbidea

Hurrengo zozketetan parte hartu nahi duzu?

Lehenago aurreratu dizuegunez, datorren hilean beste zozketa bat izango dugu. Otsailaren hasieran emango dizuegu haren berri. Parte hartzeko prozedura ezagutzen duzue dagoeneko. Ibilbidea .gpx formatuan bidali behar diguzue laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora edo whatsapp bidez 677 662 867 zenbakira. Zuen ekarpenen zain gaude!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.