Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Beste 20 aukera ekarri ditugu bizikletaz egiteko ibilbideen zerrenda luzera, zentzumen guztiekin gozatzeko modukoak. Oraingoan Arabako ibilbideak dira. Dagoeneko 130 ibilbide baino gehiago ditugu Wikiloceko profilean

Berriro ere, zuek bidalitako ibilbideak erantsi ditugu Wikiloceko profilean. Oraingoan Arabako ibilbideak eskatu dizkizuegu, eta guztira 20 bidali dizkiguzue. Eskerrik asko gogoko dituzuen bazterrak partekatzeagatik!

Pedalkadaz pedalkada bizikleta-ibilbideen inguruko azken zozketara iritsi gara. Dakizuenez, hainbat hilabetetan LABORAL Kutxaren maillotaz, bidoiaz eta txanoaz osatutako sorta zozkatu dugu. Biziki eskertzen dugu zuen parte-hartzea; izan ere, horri esker, ibilbidez bete dugu gure Wikiloceko profila eta zuen ekarpenak mundu guztiarekin partekatu ahal izan ditugu. Oraindik ez al dituzu begiratu? Esteka honetan ikus ditzakezue:

LABORAL Kutxaren Wikiloc profila

Guztira, gure inguruko 130 ibilbide baino gehiago bildu eta 8 zerrendatan antolatu ditugu: «Familian egiteko ibilbideak», «Hasteko ibilbideak», «Paseatzeko ibilbideak», «Ibilbide gogorrak», «Hiri-ibilbideak», «Bizkaiko ibilbideak», «Gipuzkoako ibilbideak» eta «Arabako ibilbideak». Modu horretan, zuzenean jo dezakezue gustukoen duzuen ibilbide-motara.

Badakigu oraingoz ezin garela bizikletekin atera, eta, horrexegatik, hain zuzen, gogo biziz irtengo gara aukera dugunean. Zergatik ez gara hasten ahal dugunean egingo ditugun ibilbideen zerrenda prestatzen?

BISITATU GURE WIKILOC-EKO PROFILA ETA HASI PLANIFIKATZEN HURRENGO BIZIKLETA-IRTEERAK. 130 IBILBIDE BAINO GEHIAGO DITUGU KIROLARI GUZTIEN GOZAMENERAKO

Oraingoan Arabako ibilbideak eskatu ditugu, eta era guztietako bideen berri jaso dugu. Eraztun berdea, Gujuliko ur-jauzia, Sasetako haitzartea, Landako urtegia, Opakua, Arabako Errioxa… Ezagutzen al dituzue leku eder horiek? Erantsi ditugun ibilbideetan horiek guztiak eta gehiago ikusiko dituzue.

Apirileko ibilbide irabazlea: «Eraztun berdea», Maider Rotaetxek bidalitakoa

Ezagutzen al duzu Gasteizko eraztun berdea? Ekologiaren eta paisaiaren ikuspegitik balio handikoak diren hiri-inguruko parkeek osatzen dute eraztun berdea. Parkeak elkarri lotuta daude, modu estrategikoan, ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez.

Aisialdirako natura-eremu handia sortuz Gasteizko kanpoaldea oneratzeko proiektu baten emaitza da Eraztun Berdea. Jakina, leku paregabea da kirola egiteko. Izan ere, oinez eta bizikletaz egiteko moduko 90 km ditu. Irabazi duen ibilbideak bira ematen dio eraztun berdeari, eta ia desnibel positiborik gabeko 30 km inguruko bidea da. Ibilbide osoa esteka honetan kontsultatu dezakezue:

Gasteizko Eraztun Berdeari bira

Esan dizuegunez, hau izan da, oraingoz, ibilbideen inguruan egin dugun azken zozketa. Asko eskertzen dugu zuen parte-hartzea eta ahal bezain laster ibilbideez goza dezazuen espero dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.