Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bidaia-aseguruak: zeure buruari egin beharreko 10 galdera

Bidaia-aseguruak: zeure buruari egin beharreko 10 galdera

Oporrak prestatzen ari zarenean ez duzu pentsatzen zerbait gaizki irtengo denik. Horregatik, sarritan ez gara bidaiako laguntza-aseguruez gogoratzen. Baina, lehenago ere esan dizugunez, inoiz arazoren bat izan baduzu horrelakorik kontratatuta ez zenuela, seguruenik ez duzu berriro ahaztuko.

Zalantzarik? Galdetu al diozu zeure buruari hurrengo bidaian asegururik beharko ote duzun? Jarraian dituzun funtsezko galderei erantzun behar diezu hurrengo bidaia prestatzen hasi baino lehen.

Nora bidaiatuko duzu?

Ez da gauza bera Europar Batasuneko herrialde batera joatea eta helmuga exotiko bat edo bisa beharrezkoa den leku bat aukeratzea bidaiatzeko. Beraz, adi hurrengo galderei.

Joango zaren herrialdean beharrezkoa al da bidaia-asegurua izatea?

Herrialde batzuetara ezin da joan asegururik gabe. Zergatik? Azalpena erraza da: estatu batzuek, bisa emateko, asegurua kontratatuta izatea exijitzen diote turistari, bai laneko bidaietan eta bai aisialdikoetan. Hartu kontuan herrialde hauetara joateko nahitaezkoa dela bidaia-asegurua izatea:

Helmuga exotikoren bat aukeratu duzu?

Modan dauden India, Thailandia edota Asiako hego-ekialdeko herrialderen batera bazoaz, bidaia-aseguru on bat egiteko aukera oso kontuan har dezazun gomendatzen dizugu.

Bidaian joango zaren lekuan garestiak al dira mediku-gastuak?

Estatu Batuetan edota Kanadan, esaterako, mediku-gastuak oso garestiak dira. Asegurua ez kontratatzeagatik damutu zaitezke, edozein mediku-kontuk faktura izugarri garestiak sorraraz ditzake eta. Adibidez, Estatu Batuetatik bueltan ekarriko zaituen hegazkin medikalizatu batek 50.000 euroko kostua izan dezake. Bidaia-aseguru egoki batekin ez duzu horrelako kontuekin kezkatu beharrik izango.

Garatzeko bidean den herrialderen bat aukeratu al duzu?

Garatzeko bidean diren herrialdeetan osasun-laguntzaren kalitatea izaten da arazoa. Hortaz, garrantzitsua da aberriratzea ere aseguruaren barruan egotea, eta, ahal bada, modu mugagabean.

Europara al zoaz? Osasun-txartela izatea nahikoa ote den jakin nahi al duzu?

Europako Osasun Txartelarekin osasun-arreta publikoa jaso ahal izango duzu Europar Batasuneko 28 estatu kideetan eta baita Norvegian, Suitzan, Islandian eta Liechtensteinen ere.

Tokian tokiko herritarrek dituzten baldintzetan eta kostuarekin eskainitako osasun-laguntza bermatzen du txartelak. Nolanahi ere, jakin ezazu osasun-sistema bakoitza berezia dela eta zure helmugako osasun-estaldura ez dela Espainian duzunaren parekoa izango. Beraz, litekeena da jaso beharreko tratamendu edo arreta batzuk doakoak ez izatea, Espainian hala badira ere. Bidaiatik itzuli ondoren aukera izango duzu ordaindu duzun fakturaren zenbatekoa zure Administrazioari erreklamatzeko, baina, nolanahi ere, diru hori zuk aurreratu beharko duzu.

Gainera, osasunarekin lotuta ez dauden askotariko arazoak izan ditzakezu kanpoan zaudela. Gerta litezkeen ustekabekoen zerrenda luzea da: ekipajea galtzea, dokumentazioa lapurtzea, hegaldia atzeratzea, bertan behera gelditzea, etxera lehenago itzuli behar izatea senitartekoren bati zerbait larria gertatu zaiolako… Kasu horietan guztietan —eta ez dira gutxi— osasun-txartelak ez dizu inolako babesik eskainiko. Aseguruak, berriz, bai.

Helmugan jardueraren bat egingo al duzu?

Askotan ez gara konturatzen jarduera batzuk arriskutsuak izan litezkeela eta istripuren bat gertatuz gero gainkostu nabarmena eragin dezaketela. Surfaren edo trekkingaren kasuak lirateke, esaterako. Asegurua kontratatzen badugu garrantzitsua da aseguratzaileari jarduera horien berri ematea, estalduraren barruan sar daitezen.

Zein sasoitan bidaiatuko duzu?

Goi-denboraldian izaten dira greba, protestaldi eta bidaia-atzeratze gehien. Hortaz, garrantzitsua da atzerapenen edo bertan behera gelditzeen kalte-ordainak barne hartuko dituzten estaldurak kontratatzea.

Murphyren Legean sinisten al duzu?

Badakizu, zerbait txarra gertatzeko aukera badago gertatu egingo dela dioen “Legea” da hori. Kasu horretan, ez pentsatu gehiago, zerbait gertatuz gero ez duzu-eta burutik kenduko ez duzula asegururik kontratatu!

Bukatzeko, LABORAL Kutxako bezero al zara?

Horrela bada, ez izan zalantzarik. Aisialdiko eta oporretako bidaietarako aseguruak ditugu, eta baita egonaldi luzeetarako eta maizko bidaietarako aseguruak ere.

LABORAL Kutxa aseguruak zure ondasunentzat, zuretzat

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.