Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

EDP Bilbao Night Marathon: Javier Conde eta Jon Salvador atleta profesionalekin entrenamendu esklusibo bat egiteko 100 plaza oparituko ditugu

EDP Bilbao Night Marathon: Javier Conde eta Jon Salvador atleta profesionalekin entrenamendu esklusibo bat egiteko 100 plaza oparituko ditugu

Urtero, urriko hirugarren asteburuan, aparteko kirol-ekitaldi batek astintzen du Bilbo. EDP Bilbao Night Marathon da, su artifizialek, musikak eta kale-ikuskizunek giroturik kalerik kale egiten den gaueko maratoia.

LABORAL Kutxan urte batzuk daramatzagu Europan bakarra den ekitaldi hori babesten, eta, aurten, iaz bezala, sasoirik onenean iristen lagundu nahi dizugu. Horregatik, Javier Conde eta Jon Salvador atleta profesionalak izango ditugu berriro gurekin, entrenamendu esklusibo bat egiteko. Horretan parte hartzeko 100 plaza besterik ez dago; beraz, eman izena lehenbailehen, iaz 20 ordu igaro aurretik agortu ziren eta.

Eta jarrai gaitzazu sare sozialetan, lasterketari ematen diogun babesa ez baita hor amaitzen eta, uda ostean, dortsal-zozketa bat egongo da. Bizkor ibili!

100 plazak egun bakar batean agortu ziren iaz

Maratoia, maratoi erdia edo 10 kilometroko lasterketa edo lasterketa pirata. EDP Bilbao Night Marathonek 3 distantzia eskaintzen ditu aukeran. Javi Condek eta Jon Salvadorrek 2 entrenamendu prestatu dituzte probarik arinenetzako, infografian ikus dezakezunez.

Baina, gainera, beren burua eskaini dute 100 lagun –inprimakiaren bidez izena ematen duten lehenak– lau egun hauetan entrenatzeko: irailaren 10ean eta 17an eta urriaren 1ean eta 15ean.

Parte hartu nahi baduzu, jarri zure datuak inprimakian lehenbailehen; izan ere, 100 lagunek soilik izango dute bi entrenamenduetan parte hartzeko aukera, eta izena ematen duten lehenak izango dira. Anima zaitez. Zure errekorra gainditzeko eta kirolaz inoiz bezala gozatzeko aukera paregabea da.

Apuntatu hemen

Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta lortu zure dortsala doan

Aukeratu gustukoen duzun sarea edo sareak eta jarrai gaitzazu Twiterren, Instagramen edo gure Facebook orrialdean. Izan ere, uda ostean, lasterketarako dortsalak doan zozkatuko ditugu. Ez utzi pasatzen parte hartzeko aukera hau eta egin korrika Bilboko kaleetan barrena San Mamesetik Guggenheimera, giro paregabe batean, milaka pertsonak animatuta eta lasterketa guztiz berezian.

Zain izango gaituzu!

Lortu bi atleta handirekin entrenatzeko plaza

Ziur aski ezagutzen dituzu: Jon Salvador eta Javi Conde aparteko atletak dira. Beren ahaleginaren eta arduraren bidez ohorea eman diote maratoiari.

Javi Condek urrezko zazpi domina eta zilarrezko bi irabazi ditu bost Joko Paralinpikotan, eta Joko Olinpikoen egoitza guztietan maratoiak egin dituen pertsona bakarra da. Jon Salvadorrek, berriz, oso maratoi gogorrak irabazi ditu, hala nola Saharakoa, bertako errekora gaindituta, gainera. Elkarrekin sekulako talde atletikoa sortu dute, eta erronka ikusgarriei aurre egin diete, hala nola Athleticen gabarraren gainean eginiko maratoiari eta “Lurraren erdiguneranzko” lurpeko ibilbide bati.

Bilboko maratoi erdia

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.