Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko? Hartu parte gure lehiaketan eta irabazi ekipamendu bikain bat

Zein da zure bizikleta-ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko? Hartu parte gure lehiaketan eta irabazi ekipamendu bikain bat

LABORAL Kutxaren ekipamendu bat (maillota, txanoa eta bidoia) irabazi nahi duzu? Beste aukera bat emango dizugu, berriz irekiko baitugu irailean hasitako bizikleta-ibilbideen lehiaketa. Amateurrentzako ibilbideen eta familian egiteko ibilbideen ondoren, honako hau galdetzen dizugu: zein da zure ibilbiderik gustukoena paseo bat emateko?

Ibilbide pixka bat light-agoak bilatzen ditugu, bizikletan ibili nahi dugunerako baina hankak lehertu gabe. Kilometroak egin nahi ditugun egunetarako, baina modu erosoagoan eta lasaiagoan. Errazago jartzearren, distantzia- eta desnibel-muga batzuk jarri dizkiegu zuek proposatzea nahi dugun ibilbideei:

Errepideko txirrindularitzako ibilbideak: Ibilbideak ezingo dira 70 kilometrotik gorakoak izan, eta ezingo dute 500 metroko desnibel positiboa gainditu. Mendiko txirrindularitzako ibilbideak: Ibilbideak ezingo dira 35 kilometrotik gorakoak izan, eta ezingo dute 500 metroko desnibel positiboa gainditu.

Beti bezala, ibilbide irabazle bat aukeratuko dugu, baina eskatzen dizkizuegun baldintzak betetzen dituzten ibilbide guztiak argitaratuko dira Wikiloc-eko gure profileko zerrenda berri batean. Dagoeneko 50 ibilbide baino gehiago daude, zerrenden arabera antolatuta: hasteko ibilbideak, familiarekin egiteko ibilbideak eta, laster, paseo bat emateko ibilbideak.

Nola hartu parte lehiaketan 

Gehienok badakizue dagoeneko, baina berriz gogoraraziko dizuegu nola parte hartu hilabete honetako lehiaketan. Azaldutako ezaugarriak betetzen dituen ibilbide bat bidali behar diguzue .gpx artxiboan. Posta elektroniko bidez (laboralkutxa@gmail.com helbide elektronikora) edo WhatsApp bidez (677 662 867 zenbakira) egin dezakezue.

Gogoratu: oraingoan paseo bat emateko ibilbideak nahi ditugu gure zerrenda osatzeko. Eskerrik asko parte hartzeagatik eta… Zorte on!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.