logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bizipoza - Mundu berri bat guztiontzat

Bizipoza - Mundu berri bat guztiontzat

Bizipozak elkartasuna, talde-lana eta gizarte-bizitza bezalako baloreak sustatzen dituen mugimendua da. Euren komunikazio hizkuntza nagusia euskara da eta urteroko topaketa Bergaran egiten dituzte.

Zein da Bizipozaren egiteko nagusia?

Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: izaera bereziko gaiak lantzen dituzten eta haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede eta elkarte , haur eta familia hauek trasmititzen dituzten baloreak jasoaz aberastu, hezi eta gizarteratzea.

Bizipoza-k bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin eta elkarteekin  batera poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik. Elkarte guzti hauek trasmititzen dituzten baloreak gizarteratzea da bizipozaren misioa.

Bizipoza-k auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres-sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

Euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin.

Bizipozaren helburu nagusiak

Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz.

Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.

Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.

Zertan datza MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT (2)? Nola sortu zen?

Proiektuaren helburu nagusia, Bizipoza osatzen duten 36 elkarteren abestiak eta bideoklip-ak sortzea da, elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburuarekin. 2020 urtean zehar sortu genuen lehen lana eta honi hasiera emateko ezinbestekoa izan zen lehen lan honetatik gaur arte proiektuaren babesle izan diren entitateen babesletza.  Proiektuari hasiera emateko beraz, elkarlana izan zen nagusi: euskal sortzaile, Bizipozako elkarte eta babesleen arteko elkarlana.

2020 urtean sortu eta 2021 urteko urtarrilean aurkeztu zen MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 1 proiektua eta orain 2022ko urtarrilean, 2021 urtean zehar sortutako MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 2 bigarren lana aurkeztera goaz.

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 2 kantu eta bideoklipak, BIZIPOZA elkartea osatzen duten 12 elkarterekin  ekoiztutako lana da, euskal sortzaileekin elkarlanean sortua: Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolari, eta 10 abeslari eta 4 musika talde.

Elkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko elkarlana da MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 2 kantu eta bideoklipen proiektuaren oinarri nagusia. 12 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira, elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburu dutenak.

 Aurten parte-hartzen duten erakundeetaz zerbait kontatu ahal diguzu? Zeintzuk dira, zein den euren egitekoa…

Ondorengoak dira aurten parte hartuko duten elkarteak, eta bakoitzaren informazio guztia ondoan zehaztutako helbidean duzue:

 

 Nola hautatzen dira kantak?

3 urteko proiektua da eta urtero sortzen ditugun kantuak zein elkarterenak izango diren hautatzeko irizpide desberdinak izaten ditugu kontuan: elkarte bakoitzak lantzen duen gaia ( urte bakoitzeko gaiak anitzak izatea da helburua) eta lurraldetasuna ( Euskal Herri mailako proiektua denez, ezaugarri hau ere kontutan izaten dugu.)

Behin zein elkarteren kantuak sortuko ditugun pentsatuta, Xabier Zabalaren ardura da kantua konposatzea eta kantu horren letra sortuko duen eta kantua abestuko duen sortzaileak aukeratzen dira.

Momentu horretatik aurrera, guztion arteko koordinazioa eta elkarlana burutzen da.

Aurten ekintza garrantzitsu hau aurrera eramaten duzuen bigarren urtea da. Zertan bereizten da lehenengo urtetik? Nola lagundu dizue lehen edizioak bigarren hau egiten?

 Lehen edizioko prozesua oso aberatsa izan zen eta bertatik ikasitakoak asko lagundu du bigarren honetarako. Lehen edizioa bukatzean, balorazio konpartituak burutu genituen proiektuan parte hartutako eragile eta norbanakoekin. Balorazio hauetan, lehen lan horretako prozesuan ondo burututako lanak zerrendatu genituen eta aurrera begira hobetu beharreko kontuak ere zehaztu ziren. Beraz, aurretik ondo egindakoa indartzea eta hobetu beharrekoak hobetzea izan da aurtengo erronka.

Zergatik da garrantzitsua euskal herriko sortzaile eta elkarteen arteko elkarlan hau?

Euskal sortzaileen eta elkarteen arteko elkarlan hau naturala zela sentitzen genuen proiektua lantzen hasi ginenean eta orain ere halaxe sentitzen dugu. Kulturak funtzio sozial haundia du gure ustetan eta beharrezkoa dugu gizakiok eta gizarte honek, garatzeko, hezteko, aberasteko , gizartean eragin eta gizartea eraldatzeko. Pertsona, kolektibo edo eta herrien eskubide guztien alde aritzeko gaitasun izugarria du kulturak.

Eta elkarteek ere funtzio sozial haundia dute eta beraiek ere gizarte honetan beharrezkoak ditugula sentitzen dugu arrazoi berberengatik ; gizartea eta norbanakoak hezteko, garatzeko, aberasteko…. Gizartean eragiteko eta pertsona eta kolektibo desberdin guztien eskubide guztien alde aritzeko ezinbesteko eragileak dira.

Beraz, denek, (elkarteek eta kulturak) gizarte honi ekarpen haundia egiten dietela sentitzen dugu. Mundua, gizartea eta bizitza bera ikusteko, sentitzeko , bizitzeko eta bertan eragiteko betaurreko ezinbestekoak jartzen dituzte denon eskura. Eta hori benetan eskertzekoa da.

Beraz , proiektu zehatz honetan sortutako kantuak, letrak eta bideoklipak gure ustetan behintzat izugarri politak izateaz gain, gizartea sensibilizatzeko, gizartean eragiteko eta gizartea eraldatzeko tresna indartsua direla uste dugu. Eta hau guztia guztiok elkarrekin sortu dugu : elkarteek, sortzaileek, babesleek, Bizipozako lantalde osoak, Bizipozako bazkideak, boluntarioak eta alde teknikoa garatu duten profesionalek.

Abestiez eta bideoklipez gain, zer gehiago espero dezakegu? Sorpresaren bat aurreratuko diguzu? Egongo al da topaketa Bergaran aurten?

Abesti eta bideoklip guztiak sare sozialetan eta wasap bidez zabalduko ditugu eta webgunean izango ditugu ikusgai eta horrekin batera euskarri fisiko bat izango dute, salgai egongo dena Bizipozaren webgunean eta Elkar dendetan eta online ere.

Guzti honekin batera Euskal Herriko 3 komunikabidek ere proiektuaren zabalpena egiteaz gain, beraien irakurleei erosteko aukera zabalduko diete.

Euskal Herriko komunikabide nagusiekin eta tokian tokiko komunikabideekin harremanetan gaude eta proiektuaren zabalpena guztiek egitearekin batera, EITBko Biba Zuek saioan ere kantu eta bideoklip guztiak aurkeztuko dira programa desberdinetan. Beraz, elkarteak eta kantu eta bideoklipak ezagutzeko aukera zabala izango da.

Euskarri fisikoan, kantu eta bideoklipen batera elkarte bakoitzaren ilustrazio bat ere sortu dugu. Eñaut Aiartzaguenak sortu du elkarte bakoitzarentzat ilustrazio bana.

Eta euskarri fisikoan ere, aurtengo proiektuan parte hartutako elkarteetako haur, gazte eta euskal sortzaileen argazkiak aurkituko ditugu. Argazki guzti hauek Ibai Arrietak egindako argazki profesionalak ditugu.

Kontatuko diguzu grabazioren baten pasadizoren bat?

Grabaketa guztiak izan dira oso oso politak eta guztiek dituzte pasadizo politak. Baina bat aipatzearren; Euskal Herriko down sindromea fundazioaren kantuaren grabaketa Elkar-en burutu genuen eguna aipatu dezakegu. Egun horretan, fundazioko lagunak, Andoni Egaña kantuaren letragilea eta Motxila 21eko lagun guztiak bildu ginen kantua grabatzeko eta egun horretan Andoni Egañaren urtebetetze eguna zen. Beraz, grabaketak burutzearekin batera, urtebetetze festa-sorpresa bat ere egin genuen denok elkarrekin: Andoniri zorion kantua abestu, hamaiketako-merendola egin genuen, Mikel-ek (fundazioko kidea eta bertsolaria bera) bertsoak abestu zizkion…..Oso polita izan zen.

Garrantzitsua da LABORAL Kutxaren laguntza? Zergatik?

Oso garrantzitsua da Laboral Kutxaren laguntza.

Proiektu hau lantzen hasi ginen momentuan, sentitzen genuen sortu zitekeela proiektu polit eta indartsu bat Euskal Herriko sortzaile eta elkarteen arteko elkarlana oinarri zuena. Elkarte guzti hauek lantzen dituzten gai guzti hauek gizarteratzeko, sensibilizatzeko, eta gizartean eragiteko proiektu polita sortzearekin batera, tresna polit eta indartsu bat sortu zitekeela sentitzen genuen.

Eta elkarlan horrekin batera, guzti hau aurrera eramateko ezinbesteko zirela babesleak, boluntarioak eta lantalde profesional bat lan hau burutzeko sentitzen genuen. Denok elkartu eta elkarrekin egindako proiektuak izugarrizko balioa zuela sentitzen genuen.

Eta lortu zen. Laboral Kutxak izugarrizko konfidantza jarri zuen proiektu honetan eta bidelagun izaten ari da prozesu osoan zehar.

Beraz, proiektua martxan jartzeko ezinbestekoa izan da laguntza hau eta oso pozik eta eskertuta gaude, aurtengoan bigarren edizioa aurkeztu dugulako eta hau posible izatea zuek ere ahalbideratu duzuelako.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean