Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Bizitza-asegurua kontratatzearen abantailak

Inorentzat ez da atsegina txarrena pentsatzen jartzea. Hortaz hitz egiten ez badugu, inoiz ez dela gertatuko sentitzea normala da. Horrelakoetan, begiak itxita ikusezin direla uste duten haurrak bezala portatzen gara. Baina ezbeharrak gertatu egiten dira, eta aurretik zuhurrak izatea komeni da. Laboral Kutxan espezialistak gara Bankaseguruetan, eta horregatik, bizitza-asegurua kontratatu behar ote duzun balora dezazun nahi dugu. Gaia zaila da (ezbeharrak ere horrelakoak dira beti), eta kontu handiz heldu nahi diogu.

Ezerk eta inork ezingo du ahaide maite baten heriotzagatiko dolua ezabatu, baina bizitza-aseguruarekin galera hori ez da gainera arazo ekonomiko bilakatuko hurbilekoentzat. Bikotekidearen eta seme-alaben etorkizuneko egonkortasuna nahi duten pertsonak izaten dira produktu hori gehien kontratatzen dutenak, normalean oraindik ere hipoteka ordaintzen ari direlako edo diru-sarrera iturri bat galtzeagatik familiaren bizi-maila ez dela eskastuko ziurtatu nahi dutelako. Bizitza-poliza kontratatzeko arrazoi ohikoena da, baina ez bakarra.

Kontraesana badirudi ere, bakarrik egonagatik ez zaio zertan mota horretako aseguru bat kontratatzeari uko egin behar. Bizitza-poliza batek ez du balio soilik guk nahi dugunari kapital bat utzi eta hark zailtasun ekonomikoak hobeto eramateko. Bizitza-aseguruek egoera kritikoak ere estal ditzakete, hala nola baliaezintasuna edo gaixotasun larrien tratamendua,minbiziarena, adibidez. Horrelako kasuetan eskertzekoa da gure egoera eramangarriago egingo duen kapital bat izatea eskura.

Onuradunarentzako abantailak

Bizitza-aseguru baten onuradunek jasotzen duten kapitala ez da bakarrik gehien behar dutenean hartzen duten diru-sarrera bat. Gainera, horren ezagunak ez diren abantailak eskaintzen ditu.

Hasteko, enbargaezina da. Zer esan nahi du horrek? Jaraunsten dugunean, guztia geureganatzen dugu: hildakoak zituen ondasunak eta baita zorrak ere. Beti erabaki dezakegu jarauntsia ez onartzea, edo “inbentario-emaitzaren arabera” onartzea (ondasunen eta zorren arteko saldoa positiboa denean bakarrik). Baina bizitza-aseguruek ez dute estaltzen aseguratuak hiltzean zituen zorrak. Aseguratutako kapitala jasoko dugu aseguru-hartzailearen zorrak onartzen ez baditugu ere.

Beste abantaila garrantzitsu bat: ohikoa den bezala onuradunak gure zuzeneko ahaideak badira, heriotza kasuan jasoko luketen kapitalari ez dagokio oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga ordaintzea: salbuetsita dago erabat. Beraz, lasai egon gaitezke, kontratatu dugun kapitala gehien maite ditugunengana iritsiko baita.

Hartzailearentzako abantailak

Polizan kontratatu dugun kontigentziaren bat gertatuz gero, aseguratutako kapitala Gizarte Segurantzatik jasoko dugunaren osagarri izango da, normalean hori ez baita nahikoa izango gertatutakoaren ondorioei kaudimenez aurre egiteko. Jende askok behar lukeena baino gutxiago kotizatzen duelako gertatzen da hori, baina izan liteke gertatutakoaren ondorioak oso larriak izatea eta gastu gehiago sorraraztea, edo bi faktoreak batera ematea.

Bizitza-aseguruen abantaila nagusietako bat da gure bizitzan zehar aldatuz joan daitezkeela, gure egoerara egokituz, beste produktu batzuk ez bezala. Gure aseguruaren estaldurak eta onuradunak gehituz ala murriztuz joan gaitezke, une bakoitzean behar edo erabakitzen dugunaren arabera. Ez dugu ezinbestean beste poliza bat kontratatu behar onuradunen artean lagun berri bat sartu nahi badugu, edo dagoeneko behar ez dugun estaldura jakin bat alde batera utzi nahi badugu. Gainera, bizitza-aseguruek zerga-abantailak dituzte, batez ere autonomoentzat eta enpresarientzat, eta horrek murriztu egingo du produktuaren benetako kostua.

Galde egiguzu

Alde batera utzi ohi dugun gai baten inguruan hausnartzera bultzatu bazaitugu, gure sukurtsaletara etorriko zarelakoan gaude. Bankaseguruetako gure adituek pozik azalduko dizute esandako guztia zehatz-mehatz.

A! Eta gogoratu gure blogean dagoeneko kontatu genizuna: bada erregistro ofizial bat non bizitza-aseguru guztiak erregistratuta dauden. Arren eskatzen dizugu, tamalez ahaide maite baten heriotzaren aurrean bazaude, begira dezazula alde ekonomikotik zu egoera hobean uzteko zerbait egin ote zuen.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.