Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Analisiak

2014? zoriontsua
Analisiak

2014? zoriontsua

Argitaratua: 20 Abendua, 2012

Baduzue Fiscal Cliff delakoaren berri? Termino horren itzulpenik erabiliena "amildegi fiskala" da eta epe laburrean munduko ekonomiaren ziurgabetasunetako bat bihurtu da. 2011ko udan legegile estatubatuarrek zerga-politikako neurri-sorta bat aurreikusi zuten, demokraten eta errepublikarren arteko akordioa bultzatzeko presio-mekanismo gisa, aurrekontu-defizita murrizte aldera. Neurri horiek aplikatuz gero, Amerikako Estatu Batuetako ekonomia atzeraldian sartuko litzateke, eta horrek eragin negatiboa izango luke munduko ekonomian. Galdera berehalakoa da. Lortuko da akordiorik? Momentu honetan, dirudienez, akordioa lortzeko probabilitate handia dago. Akordioa lortzen bada, AEBko ekonomiak % 2ko inguruko hazkundea izango du 2013an.

Irakurri gehiago
Zerga-biderkatzaileei buruz
Analisiak

Zerga-biderkatzaileei buruz

Argitaratua: 20 Azaroa, 2012

Zerga-politikak BPGaren hazkundean duen eraginari buruz ohartarazi du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) argitaratu berri duen lanean. NDF erakundearen arabera, beharbada aldez aurreko estimazioek gutxietsi egiten dute zerga-murrizketek hazkundean duten eragina, eta ildo horretan, zerga-finkapenerako egutegiak malgutu egin behar direla ondorioztatu du; doikuntza gogorregiek eragindako ondorio txarrak saihestea litzateke horren xedea, izan ere, doikuntzok oso epe laburrean egiten baitira. Gaia ez da huskeria, eta foro honetan lehenago ere hitz egin dugu hortaz. 2014. urtetik aurrera luzatuko litzatekeen egutegi malguagoa proposatzea sinesgarriagoa litzatekeela adierazi izan dugu, baina zoritxarrez iritzi horrek ez du oihartzun nahikorik izan.

Irakurri gehiago
Aurrekontuak eta … erreskatea?
Analisiak

Aurrekontuak eta … erreskatea?

Argitaratua: 9 Urria, 2012

Udan arrisku-saria gora eta arrisku-saria behera ibili ondoren, Europako Banku Zentralak  bigarren mailako merkatuan zorra eros dezakeela iragarri du Mario Draghik, eta horrek   EFSF fondoaren edota ESM erakundearen laguntza osatuko luke baldintzak jarrita. Horrenbestez, Draghiren aipamenak Espainiako kurban ziren tirabirak lasaitzea lortu du.    Orain, Espainiako Gobernuak azkenean  erreskate-eskaera egingo ote duen da kontua.

Irakurri gehiago
Amaitu da uda... izan gaitezen baikorrak
Analisiak

Amaitu da uda... izan gaitezen baikorrak

Argitaratua: 13 Iraila, 2012

Oporraldien ondoren, gure ohiko zereginetara itzuli gara, gauza onak laster joaten diren inpresioarekin. Eta hala da. Merkatuen ikuspuntutik, abuztua lasai samar igaro da. Egia da, baina dena normaltasunera itzuli dela esan nahi du horrek? Ez, horixe. Oraindik badira egiteke dauden gauzak.

Irakurri gehiago
Ezer berririk ez…
Analisiak

Ezer berririk ez…

Argitaratua: 25 Ekaina, 2012

Etsigarria da ikustea, hilabeteak joan hilabeteak etorri, ez dagoela zer esan handirik egungo egoera ekonomikoaz, amildegi ertzeko bidetik ibiltzen segitzen dugula berrestea ez bada. Agerian gelditu denez, gobernuak hartu dituen neurriak ez dira nahikoak, eta arrisku-sariak inola ere onartu ezin den maila jo du. Kontua da “finantza-sistemak” eta “arrisku subiranoak” osatzen duten etengabeko kateak hautsi gabe eusten diola eta, sinesgarritasunari dagokionez, urrun baino urrunago gaudela egon nahi genukeen tokitik.

Irakurri gehiago
Diskurtsoa aldatzen ari al da?
Analisiak

Diskurtsoa aldatzen ari al da?

Argitaratua: 15 Maiatza, 2012

Tribuna honetan sarritan izan dugu hizpide krisiaren aurkako europar errezeta, Frantzia-Alemania ardatzak sustatu duena; zerga-zorroztasunaren eta egitura-erreformen aldeko apustu sendoa du oinarri, ekonomiaren epe ertainerako aurreikuspenak hobetuz murrizketek epe laburrean eragiten dituzten ondorio kaltegarriei aurre egiteko xedearekin. Analista askoren iritziz, aurrean dugun arazoa ez da horrenbeste zor subiranoaren krisia, baizik eta, batez ere Eurogunearen Gobernantza, Europaren arazoa. Mende honetako lehen garaiak bekokian benda jarrita bizi izan zituen zonaldeak, eta kide dituen herrialdeetan hainbat eratako desorekak metatuz joan ziren. Horregatik, egungo egoeran auzi askori egin behar zaie aurre, ez bakarrik zorraren arazoari, eta beraz, malgutasun handia behar da.

Irakurri gehiago
Aurreikuspen ekonomikoak
Analisiak

Aurreikuspen ekonomikoak

Argitaratua: 19 Apirila, 2012

Duela gutxi, Espainiako gobernuak 2012. urterako Estatuko aurrekontu orokorrak aurkeztu ditu. Estatuak BPGarekiko % 3,2 murriztu du defizita, eta 2.700 M€-tan zenbatu den doikuntza hori demokrazia-garaian egindako ahalegin fiskal handientzat jo da. Blog honetan aurretiaz aipatu dugun bezala, doikuntza horrekin batera egiturazko hainbat erreforma ere etorri dira, susperraldirako eta enplegua sortzeko oinarriak jartzeko asmoarekin.

Irakurri gehiago
Zerga-finkapenaz
Analisiak

Zerga-finkapenaz

Argitaratua: 16 Martxoa, 2012

Zerga-finkapena modako gaia da egungo ekonomiari buruz ari garela. Jakina denez, 2013an % 3ko defizitera iritsi arteko doikuntza-egutegi zorrotza proposatu zuen aurreko gobernuak. Hala ere, 2011n desbideratze nabarmenak izan dira, eta aurreikusitako % 6ko defizita beharrean % 8,51koa gauzatu da. Ondorioz, 2012rako aurreikusitako % 4,4ko zifra berraztertu behar izan da eta azkenean % 5,8an finkatu dute defizitaren aurreikuspena.

Irakurri gehiago
Zorgabetze-bidean
Analisiak

Zorgabetze-bidean

Argitaratua: 10 Otsaila, 2012

Argitaratutako aurreko artikuluaren ildoari jarraituz, behin edo behin galdetu izan digute pairatzen ari garen krisialdiaren abiapuntuari buruz. Egia esan, lehen begiratuan apur bat konplikatua da horrelako galderari erantzutea. Litekeena da etorkizuneko doktorego-tesietan aztergai izatea, eta ziurrenik, urte batzuk barru, krisialdia amaituta, erantzun zuzena izango dugu. Gaur egun, krisialdiaren atzean dauden arrazoietako batzuk aipatzeko moduan gaude, besterik ez:

Irakurri gehiago
Gurpil zoroa
Analisiak

Gurpil zoroa

Argitaratua: 16 Abendua, 2011

2007an krisiak eztanda egin zuenean, zaila zen mundu mailako fenomeno bihurtuko zela eta bost urte geroago oraindik horren eraginak jasango genituela asmatzea. Izan ere, pasarteka azaltzen ari den krisia da. Hasieran finantza-krisia zen eta horrek mundu mailako atzeraldia ekarri zuen. Aplikatu ziren politika ekonomiko (fiskal eta monetario) ugariei esker, 2010ean ilusioa berreskuratu genuen, herrialdeen BPGak gora egin zuela ikusterakoan. Baina pozak, esaerak dioen bezala, pobrearen etxean ez du askorik irauten.

Irakurri gehiago
Aurrekoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.