Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 

Babesle eta laguntzaile

Afrikako Adarrerako laguntza
Babesle eta laguntzaile Berriak

Afrikako Adarrerako laguntza

Argitaratua: 19 Uztaila, 2011

Unicefek eta Acción Contra el Hambrek Afrikako Adarreko goseteari aurre egiteko laguntza eskatu du. Bertan, bi milioi haur baino gehiagok desnutrizioa dute, lehortearen, elikagaien garestitzearen eta etengabeko gatazken ondorioz. Euskadiko Kutxan ondoko…

Irakurri gehiago
Edurne Pasabanek jasoko du 2010eko Euskal Herritar Unibertsalaren Saria
Babesle eta laguntzaile Berriak

Edurne Pasabanek jasoko du 2010eko Euskal Herritar Unibertsalaren Saria

Argitaratua: 13 Ekaina, 2011

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak Euskal Herritar Unibertsalaren Saria ematen dute urtero, Euskadiren irudi ona hedatzen duten pertsonen, taldeen eta erakundeen lana aitortzeko. Aurten, mendizaletasunaren alorrean urte asko daramatzan pertsona batek jasoko du saria, Edurne Pasabanek.

Irakurri gehiago
Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyok kooperatibismoaren garrantzia nabamendu du
Babesle eta laguntzaile Bada Beste Modu Bat Berriak

Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyok kooperatibismoaren garrantzia nabamendu du

Argitaratua: 7 Ekaina, 2011

Ekainaren 1ean, asteazkenez, Manuel Elkin Patarroyok Euskadiko Kutxaren egoitza nagusia bisitatu zuen, 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Saria jaso baitu. Saria, hain zuzen, munduko tropikoko eskualdeetako biztanleei eragiten dizkieten gaixotasunentzako sendabideak aurkitzeko egindako lanagatik eman diote. Asteartean, hilak 30, jaso zuen saria eta asteazkean Arrasatera gerturatu zen, Mondragon taldearen lana ikustera. Mondragon Korporazioko presidente José María Aldekoak eta Euskadiko Kutxako presidente Txomin Garciak lagunduta, taldearen filosofia  eta balioak ezagutu zituen.

Irakurri gehiago
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak
Babesle eta laguntzaile Berriak

Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak

Argitaratua: 27 Maiatza, 2011

Euskaltzaindiak eta Euskadiko Kutxak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren hirugarren liburukia  aurkeztu dute, ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea helburu duen egitasmoaren barruan. EHHA Euskararen herri Hizkeren Atlasak euskal tradiziozko hizkeren izendapen eta aldaerak bildu nahi ditu, euskararen aniztasuna islatzeko. Bide horretan, 1986 eta 1992 urteen artean, Euskaltzaindiako ikertzaileek 2.857 kontzepturen inguruko galderak egin zituzten Euskal Herriko 145 herritan, tokian-tokiko mintzamoldeak jasotzeko.

Irakurri gehiago
Galdetu nahi duzuna 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyori
Babesle eta laguntzaile Berriak

Galdetu nahi duzuna 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzearen Saria jaso duen Manuel Elkin Patarroyori

Argitaratua: 25 Maiatza, 2011

Ekainaren 1ean, asteazkenez, Manuel Elkin Patarroyok Euskadiko Kutxaren egoitza nagusia bisitatuko du, 2011ko Elkartasunaren Vianako Printzea Saria jaso baitu. Saria, hain zuzen, munduko tropikoko eskualdeetako biztanleei eragiten dizkieten gaixotasunentzako sendabideak aurkitzeko egindako lanagatik eman diote. Bere bisitan, elkarrizketa bat egingo diogu, bideoan grabatuko duguna. Gainera, besteak beste, hemen, blogeko komentarioetan, utziko dizkiguzuen galderetariko hiru egingo dizkiogu.

Irakurri gehiago
Aita Larramendiren “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak
Babesle eta laguntzaile Berriak

Aita Larramendiren “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín” hiztegia Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak

Argitaratua: 19 Apirila, 2011

Aita Larramendi jesuitaren Diccionario trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín obratik duen alea Euskaltzaindiari laga dio Euskadiko Kutxak, 10 urterako. Horrela, Euskaltzaindiko ikertzaile eta adituek eta, oro har, herritarrek, esku-eskura izango dute hiztegi hori, euskal kulturako legatu garrantzitsuenetako bat.

Irakurri gehiago
Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena Buruntzaldean
Babesle eta laguntzaile Berriak

Euskararen erabilera areagotzeko hitzarmena Buruntzaldean

Argitaratua: 29 Martxoa, 2011

Euskadiko Kutxak euskararen erabilera areagotzeko hitzarmen bat sinatu du Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, eta Urnietako Udalekin. Elkarren arteko ahozko nahiz idatzizko harremanak euskaraz izateaz gain, euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko dira jarduera esparru guztietan.

Irakurri gehiago
Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen III. edizioa abian da
Babesle eta laguntzaile Berriak

Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen III. edizioa abian da

Argitaratua: 15 Azaroa, 2010

Lehenengo bi edizioen arrakastaren ostean, Euskadiko Kutxak , Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaurkotasun-gaiei buruzko hirugarren eztabaida-saioari ekin diote,  Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak zikloaren barruan.

Irakurri gehiago
Pakistanen kaltetutakoei laguntza
Babesle eta laguntzaile Berriak

Pakistanen kaltetutakoei laguntza

Argitaratua: 24 Abuztua, 2010

Azkeneko asteotako euriteek uholde larriak sortu dituzte Pakistango hainbat lekutan. 1.600 pertsona baino gehiago hil dira eta 14 miloi pertsonak jasan dituzte ondorioak; horietatik 6 miloik premiazko laguntza behar dute, Nazio Batuen erakundearen arabera. Laguntza…

Irakurri gehiago
Anima zaitez Euskadiko Kutxarekin odola ematera
Babesle eta laguntzaile Berriak

Anima zaitez Euskadiko Kutxarekin odola ematera

Argitaratua: 10 Ekaina, 2010

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako eta Arabako Odol Emaileen elkarteek odola emateko jardunaldi berezia antolatuko dute. Ekimen hori ekainaren 17an, asteazkenean, egingo da, Odol Emailearen Munduko Eguna ospatuko den aste berean.

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.