Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 

Berriak

Behar Bidasoa GKEak jaso du Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko Boluntariotza Saria

Behar Bidasoa GKEak jaso du Euskadiko Kutxaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2009ko Boluntariotza Saria

Argitaratua 2 abendua, 2009

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikarako Sailak abenduaren 3an emango diote 2009ko Boluntariotza Saria Behar Bidasoa GKEari, 32 urtean Hirugarren Munduko hainbat herrialdetan eginiko boluntario lanarengatik. Behar Bidasoa irabazi asmorik gabeko boluntario elkarte bat da, eta bazkideen lana bateratuz eta koordinatuz, Hirugarren Munduko herrialdeei garatzen laguntzea du helburu.

Irakurri gehiago
Etxea argitaratu eta urtebetera, Kalea iritsi da

Etxea argitaratu eta urtebetera, Kalea iritsi da

Argitaratua 26 azaroa, 2009

Dagoeneko salgai dago  Kalea diskoa,   Kepa Junkerak  lehengo urtean Etxea lanarekin hasitako trilogiaren bigarren partea. Latinoamerikako 82 artistak interpretatutako 24 euskal kanta tradizionalek osatuta dago diskoa. CD bikoitza da eta testu-liburu luzea du osagarri, abestien ohar eta hitzekin, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Kepa Junkerak duela urtebete baino gehiago ekin zion abentura horri,  Euskadiko Kutxak babestuta. Euskal kantagintzako piezarik ederrenak mundu zabaleko artisten ahotsez eta euskaraz grabatzea zen helburua.

Irakurri gehiago
Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

Mundukide eta Euskadiko Kutxa Marrupako nekazaritzaren garapenarekin

Argitaratua 10 azaroa, 2009

2000. urtetik Mozambikeko Marrupa eskualdearen garapena bultzatzen du Mundukide Fundazioak, mikroenpresa kooperatiboak sortzen lagunduz eta nekazaritzaren garapena eta azpiegiturak eraikitzea sustatuz. Nekazaritza sustatzeko ekimenaren barruan,  2002 urtetik mikrokreditu-programa dago martxan, nekazariei landutako lurrazalera handitzen eta laboreak dibertsifikatzeko erremintak eta haziak lortzen laguntzeko.

Irakurri gehiago
Javier Fernández Aguadoren <em>1010 consejos para emprendedores</em> hitzaldira gonbidatzen zaitu Gaztempresak
Berriak

Javier Fernández Aguadoren 1010 consejos para emprendedores hitzaldira gonbidatzen zaitu Gaztempresak

Argitaratua 5 azaroa, 2009

Zure enpresa kudeatzeko aholkuak behar dituzu? Bada eman ezazu izena Javier Fernández Aguado Management aditu eta pentsalari entzutetsuaren hitzaldira etortzeko.  Hitzordua ostegunean, hilak 5, da; 19:00etan Donostiako Londres hotelean.

Irakurri gehiago
Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Hilaren 25ean, igandea, egin ezazu bat euskal kirolarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Argitaratua 22 urria, 2009

Euskal Kirolaren Eguna Urriaren 25ean, igandea, Euskal Kirolaren VI. Eguna ospatuko da Tolosako Usabal Kiroldegian. Ekimena Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) antolatu du, Euskadiko Kutxaren  laguntzaz. 11:00etatik 15:00etara, kirol-tailerretan parte hartzeko eta erakustaldi eta lehiaketa ofizialak ikusteko aukera izango duzue. Gainera, Euskadiko Kutxak haurrentzako eremua prestatu du: puzgarriak eta sorpresa ugari egongo dira bertan.

Irakurri gehiago
Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari
Berriak

Esperientziak beste enpresa batzuekin partekatzeko online sarearen bila zabiltza? Batu Gaztempresari

Argitaratua 7 urria, 2009

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak abian jarri du Gaztempresa Gizarte Sarea, Euskadiko eta Nafarroako enpresentzako lehen online sarea. Zuk bezala, egun batean beren negozioa sortzea erabaki zuten pertsonekin informazioa, ideiak eta esperientziak partekatzeko gertuko espazioa. Kontaktuak egiteko laguntza-plataforma izatea du helburutzat Gaztempresa sare berriak. Dagoeneko sorturiko enpresentzat ez ezik, oraindik eratu ez diren eta beren ibilera hasi dutenen aholkuak jaso eta harremanetan jarri nahi dutenentzat ere bada.

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean

Euskadiko Kutxa Kilometroetan izango da igandean

Argitaratua 28 iraila, 2009

Badator Kilometroak 09. Igandean, urriak 4, milaka lagun bilduko dira Donostian, euskararen eta Zurriolako ikastolaren alde bat eginik. Urtero bezala, Euskadiko Kutxa ere Gipuzkoako ikastolen aldeko festan izango da.

Irakurri gehiago
Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin

Lagundu behartsuei, Euskadiko Kutxaren Super 55 libretako puntuekin

Argitaratua 26 abuztua, 2009

Euskadiko Kutxaren bezeroa bazara eta Super 55 libreta baduzu, behartsuei lagundu ahal diezu, zure puntuak  Mundukide, Alboan eta Medicusmundi GKE-ek garatzen dituzten proiektu humanitarioetarako emanez.

Irakurri gehiago
Anoetako Udalak Euskadiko Kutxa zoriondu du euskararen alde egiteagatik
Berriak

Anoetako Udalak Euskadiko Kutxa zoriondu du euskararen alde egiteagatik

Argitaratua 29 uztaila, 2009

Galtzaundi euskara elkarteak, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta UEMAk Tolosaldeako herrietako buzoietan jasotako propaganda agirien azterketa egin dute. Anoetako Udaleko Euskara Batzordeak Euskadiko Kutxa zoriondu du, bidalitako agirietan euskarak eta gaztelaniak pareko presentzia izateagatik.

Irakurri gehiago
Euskadiko Kutxa, Saski Baskonia saskibaloi taldearen babesle

Euskadiko Kutxa, Saski Baskonia saskibaloi taldearen babesle

Argitaratua 24 uztaila, 2009

Gaurtik aurrera, Caja Laboral izango da Saski Baskonia taldearen izena. Saskibaloi taldearen babesle bihurtuta, hiruko jaurtiketa sartu Euskadiko Kutxak. Izan ere, babes honek hiru ondorio garrantzitsu ditu Euskadiko Kutxarentzat:

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.