Berriak
Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater
Argitaratua 12 abendua, 2019
Afrikari buruz pentsatzen dugunean, erabat oker ibiltzen gara, gure pentsamenduak bertan bizirauten duten pertsonen errealitate latzarekin lotuz. Baina Afrika aukeraz beteta dago eta LABORAL Kutxaren bidez Mundukideri laguntza ematen badiozu aukera horiek errealitate bihurtzen lagun dezakezu.
Irakurri gehiagoArgitaratua 3 abendua, 2019
Gaur abenduaren 3a da, Euskararen Eguna. Hori dela eta, gogora ekarri nahi dizuegu zer garrantzitsua den gure hizkuntza zaindu eta babestea. Izan ere, euskara askoz egoera larriagoan egongo litzateke, milaka pertsonak eta ehunka erakundek desagerpenaren amildegitik ateratzeko borroka egingo ez balute.
Irakurri gehiagoArgitaratua 26 azaroa, 2019
Hilabeteak daramatzagu iragartzen eta hementxe da, jadanik. Larunbat honetan Fair Saturday izango da, LABORAL Kutxak babesten duen eragin sozial handiko kultura-mugimenduaren eguna. Dagoeneko prest dago dena, baina zerbait faltako zaigu zu ez bazaude. Beraz, aukeratu programatutako ekitaldietako bat.
Irakurri gehiagoArgitaratua 19 azaroa, 2019
Etxe-aldaketa oso estresagarria izan daiteke. Noizbait egin baduzu, badakizu zertaz ari garen. Zure lehen lekualdaketa bada, presta zaitez: uste baino gauza gehiago izango dituzu metatuta, zalantzarik gabe. Baina ez kezkatu, baliteke konponbidea zure mugikorrean bertan aurkitzea. Etxe-aldaketa izugarri erraztuko dizuten aplikazioen berri eman nahi dizugu oraingoan.
Irakurri gehiagoArgitaratua 12 azaroa, 2019
Gasteizko Maratoi Erdirako izena emateko asmoa zenuen baina berandu ibili zara? Edonola ere, aukera eskura jarriko dizugu: abenduaren 22an egingo den lasterketaren 42. edizioan parte hartzeko 6 dortsal zozkatuko ditugu.
Irakurri gehiagoArgitaratua 29 urria, 2019
Banku-produkturik baliagarri eta erabilienetako bat dira hipotekak, baina oso gutxitan pentsatzen dugu nola sortu ziren eta noiztik dauden. Horixe kontatuko dizugu artikulu honetan.
Irakurri gehiagoArgitaratua 8 urria, 2019
Gutxienez 28 mende dira gurekin ditugula. Eta ez dirudi desagertuko direnik, kreditu-txartelak, zordunketa-txartelak eta txanpon-txartelak, telefono mugikorren eta beste gailu elektroniko batzuen bidezko ordainketa edo beste alternatiba batzuk (hala nola kriptodiru digitalak edo bitcoin izenekoak) gero eta neurri handiagoan erabiltzen badira ere. Txanponak dira. Ezagutu nahi al duzu txanponen eta diruaren historia? Oraintxe kontatuko dizugu.
Irakurri gehiagoArgitaratua 26 iraila, 2019
Gure urteko egutegiko lasterketarik berezienetakoa da. Urtero egiten da Arabako Errioxaren bihotzean, ardozaleek miresten duten ingurunean, mahasti eta upategien artean. Wine Run Rioja Alavesa da, eta aurten urriaren 27an egingo da. Bastidan izango du abiapuntua eta ardo-azokarekin amaituko da. Parte hartu nahi duzu? 2 dortsal ditugu doan!
Irakurri gehiagoArgitaratua 24 iraila, 2019
Mila ahotsek baino gehiagok musikaren historiako abestirik handienetako batzuk kantatuko dituzte 2019ko Fair Saturdayren inaugurazio-ekitaldian. Kontzertu hori abiapuntua izango da hurrengo egunean, azaroaren 30ean, munduko 100etik gora hiritan izango diren ekitaldi guztietarako.
Irakurri gehiagoArgitaratua 30 uztaila, 2019
Sekulako urtea izan da. Oporrak merezi dituzu, zure jendearekin egoteko, atseden hartzeko, gozatzeko, nahi duzuna egiteko. Irailean hemen aurkituko gaituzu, eduki interesgarri berriekin!
Irakurri gehiago