Berriak
Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater
Argitaratua 30 martxoa, 2009
Lehen edizioak arrakasta izan zuela eta, Euskadiko Kutxak, Donostiako Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioa jarri dute abian, gaur egungo gaiak jorratzeko. Eztabaidetan parte hartzeko gonbita irekia da: hasteko, hizlariak kasuan kasuko gaiari buruz arituko dira eta, ondoren, galderak egin eta iritziak emateko aukera izango dute bertaratuek.
Irakurri gehiagoArgitaratua 11 martxoa, 2009
Ez duzu oraindik bideorik kargatu Euskadiko Kutxaren ProtaGo txapelketarako? Zeri itxaroten zaude? Martxoaren 31 arteko epea duzu bideoa grabatzeko eta protaGO.es web orrian kargatzeko. 6.000 euro irabazi ahal izango dituzu. Hurrengo >GO kanpainetarako protagonista baten bila ari da Euskadiko Kutxa. Pertsona desberdinak, autentikoak, bereziak, askeak eta pertsonalitatedunak. Identifikaturik sentitzen zara? Orduan zu zeu izan zaitezke protaGOnista.
Irakurri gehiagoArgitaratua 6 martxoa, 2009
Ikasketak amaitu berri dituzu eta gauzatu nahi duzun proiektu bat duzu? Lana utzi eta zeure enpresa irekitzeko garaia dela iruditzen zaizu? Dagoeneko enpresa bat duzu eta haren zerbitzuak handitu nahi dituzu beste negozio-linea batekin? Zure adina eta egoera edozein dela ere, Euskadiko Kutxaren Gaztempresa Fundazioak zure ametsa betetzen lagunduko dizu. Gaztempresa 1993an sortu zen, helburu oso argiekin: enplegua sustatzea eta enpresak sortzeko laguntza ematea. Horregatik, zure ideia babestuko du, zure ideiari forma ematen lagunduko dizu eta prozesu osoan zurekin izango duzu, bai hasieran (finantziazioa bilatuz eta hornitzeko erraztasunak emanez), bai funtzionamenduan dagoenean. Enpresa bat ireki nahi baduzu, edo dagoeneko duzuna handitu, gerturatu zaitez Euskadiko Kutxaren sukurtsalik hurbilenekora.
Irakurri gehiagoArgitaratua 26 otsaila, 2009
Euskadiko Kutxak dituen hainbat erraminta ezagutzera ematen jarraitzeko asmoarekin, gaur kotxea ordaintzeko hilabeteroko maileagua, simulagailu erraz batekin nola kalkulatu erakutsiko dizugu.
Irakurri gehiagoArgitaratua 24 otsaila, 2009
Etxebizitza sektorean prezioek izandako beherakada aprobetxatu nahi baduzu, eta etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, edo bestalde, egun duzun hipotekaren ezaugarriak hobe ditzakezun aztertzen ari bazara, Euskadiko Kutxak erreminta interesgarria eskaintzen dizu. Euskadiko Kutxa Zurekin proiektuan hainbat erreminta zehaztuko dizkizugu aste osoan. Hona hemen lehenengoa.
Irakurri gehiagoArgitaratua 20 otsaila, 2009
Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoari (Ekuadorreko misio kaputxinoa) eman dio Elkartasunaren Nazioarteko Nafarroa Saria, 1953 urteaz geroztik Ekuador ekialdeko herri indigenen alde egiten duen lanagatik. Sari hau, Euskadiko Kutxak eta Nafarroako Gobernuak sustatzen dutena, 2001 urtean eratu zen, hainbat pertsona, elkarte, gobernuz kanpoko erakundek eta entitatek sektore sozial eta herrialderik behartsuenei laguntzeko boluntario egiten duten lana aitortu eta ezagutarazteko, eta hala, lan honen balioari buruz gizartea sentiberatzeko.
Irakurri gehiagoArgitaratua 12 otsaila, 2009
FITCH ebaluazio agentziak A+ rantinga eman dio Euskadiko Kutxari. Hau da, FITCH agentziaren ebaluazioaren arabera, interesak eta printzipala ordaintzeko ahalmen handia du Euskadiko Kutxak. FITCH Agentziak enpresak alderatu eta sailkatu egiten ditu, bakoitzaren bermea eta kaudimena kontuan hartuta.
Irakurri gehiagoArgitaratua 9 otsaila, 2009
Euskadiko Kutxak blog berria du: Euskadiko Kutxa Zurekin, ekonomia ulertu eta kudeatzeko gida praktikoa.
Irakurri gehiago