Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka
 

Gida Praktikoa

Ezagutu... burtsa: Inbertitzeko lehen urratsak
Gida Praktikoa

Ezagutu... burtsa: Inbertitzeko lehen urratsak

Argitaratua: 27 Urria, 2011

"Burtsa" komunikabide guztien ekonomiako orrialdeetan behin eta berriro azaltzen da. Gutxi gorabehera, mundu guztiak daki burtsan erosi eta saldu egiten dela, eta dirua irabazi eta galdu egiten duen jendea dagoela. Baina, zer da burtsa?

Irakurri gehiago
Ezagutu... Saltzeko Eskaintza Publikoak (SEP)
Gida Praktikoa

Ezagutu... Saltzeko Eskaintza Publikoak (SEP)

Argitaratua: 21 Urria, 2011

Aurtengo urria "historikoa" izango zela uste genuen, Loterías y Apuestas del Estado sozietatearen akzioak erosteko aukera eskaintzea aurreikusita zegoen eta. Espainian inoiz egin den balore-eskaintza publikorik handiena izango zen hura. Eragiketaren bidez, diru-kutxa publikoek 8.000 milioi euro inguru biltzea espero zen, baina, azkenik, ekimena bertan behera geratu da, alde batetik, merkatuetan piztutako interes eskasagatik, eta bestetik, presio politikoengatik. Baina, zer da Saltzeko Eskaintza Publiko (SEP) bat?

Irakurri gehiago
Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: aparteko gastuak

Argitaratua: 14 Urria, 2011

Berrikitan aipatu dugu zer faktorek eragiten dioten hipoteka-maileguari, bai mailegua emateko orduan, bai ordainketak kalkulatzeko orduan, baina ez dugu ezer esan hipoteka baten "aparteko" gastuei aurre egiteko aurreztuta izan behar dugun diruaz. Ez dugu ahantzi behar banku-erakundeek normalean ez dituztela finantzatuko notarioaren gastuak, zergak eta eskritura-gastuak. Gastu horiek guztiak, aldiz, beharrezkoak dira etxebizitza erosteko.

Irakurri gehiago
Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: interesak eta komisioak

Argitaratua: 30 Iraila, 2011

Berrikitan aipatu dugu finantza-erakundeek zer aldagai hartzen dituzten kontuan hipoteka-mailegua eman ala ez erabakitzeko. Hurrengo urratsari begiratuko diogu orain: zer aldagai dagoen, gure maileguaren truke zenbat ordainduko dugun kalkulatzeko.

Irakurri gehiago
Ezagutu… hipotekak: hipoteka-mailegua lortzea
Gida Praktikoa

Ezagutu… hipotekak: hipoteka-mailegua lortzea

Argitaratua: 22 Iraila, 2011

Zalantza asko sortzen zaizkigu etxea erostea pentsatzen dugunean. Gainera, hipotekan pentsatuta, are gehiago nahasten gaituzte termino teknikoek (Mibor, Euriborra, gainbalioa, interes-tasa finkoa, interes-tasa aldakorra, katastro-balioa, OHZ...), ekonomiaren ziurgabetasunak eta hedabideen alarmismoak. Garai nahasietan bizi gara, eta hipoteka-mailegua lortzeko aukerarik ba ote dugun galdetzen diogu geure buruari. Zalantzarik gabe, aldaketa handiko garaian bizi gara. Gaur egun, finantza-erakundeak aritzen diren eremuan maileguetarako diru gutxiago dago eta, aldaketa ekonomikoek errealitatea egonkortzen duten bitartean, herritarroi gehiago kostatzen zaigu dirua lortzea, garestiagoa dagoelako eta banku-erakundeek berme gehiago eskatzen digutelako mailegua emateko. Laburbilduz, krisi-egoera honetan hipoteka-mailegua sinatzeko aukera dago, bai, baina hainbat aldagai hartu behar ditugu kontuan:

Irakurri gehiago
Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak
Gida Praktikoa

Ezagutu... Euskadiko Kutxaren ekokredituak

Argitaratua: 28 Uztaila, 2011

Euskadiko Kutxak kreditu berdeen lerro berriak jarri ditu martxan, iraunkortasuna sustatzen duten produktuen eta zerbitzuen erosketa finantzatzeko: ekokredituak. Horien helburua kontsumo txikiko ibilgailuen eta etxetresnen erosketa sustatzea da, baita energia-eraginkortasuna handitzera bideraturiko etxe-berritzeak ere, interes-tasa murriztuen eta lehentasunezko prezioen bitartez.

Irakurri gehiago
Ezagutu... pentsioen erreforma
Gida Praktikoa

Ezagutu... pentsioen erreforma

Argitaratua: 20 Uztaila, 2011

Martxoaren 28an, Gizarte Segurantzaren Sistema Eguneratzeko, Egokitzeko eta Modernizatzeko Lege Aurreproiektua onartu zuen Ministroen Kontseiluak. Hori, hain zuzen, Akordio Sozial eta Ekonomikoan jasotako gai horren inguruko edukien emaitza izan da. Arau horrek Pentsio Sistema Publikoaren erreforma proposatzen du, Gizarte Segurantzako Sistema Publikoaren epe luzerako iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin. Egun, proiektu hori parlamentuko izapidean dago. Hori dela eta, proiektuari zuzenketak aurkezteko epea irekita dago. Dagoenetan onartuz gero, 2013ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Irakurri gehiago
Negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko mintegia
Berriak Gida Praktikoa

Negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko mintegia

Argitaratua: 21 Ekaina, 2011

Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko doako mintegia egingo du ekainaren 29an eta 30ean Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta, lehenengoz, Derion. Egungo egoera ekonomikoa dela eta, autonomoek eta enpresa txikiek babes handiagoa behar dute eta edozein laguntza ongi etorria da. Consulting PROren mintegiaren helburua, hain zuzen, dauden laguntzen eta dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzera ematea da.

Irakurri gehiago
Zein agiri behar dituzu Euskadiko Kutxan Errenta Aitorpena egiteko?
Gida Praktikoa

Zein agiri behar dituzu Euskadiko Kutxan Errenta Aitorpena egiteko?

Argitaratua: 11 Maiatza, 2011

Errenta Aitorpena Euskadiko Kutxan egiteko hitzordua baduzu eta ekarri behar dituzun agirien berri jakin nahi baduzu, datozen lerroetan argituko dizugu zeintzuk diren dokumenturik ohikoenak. Dokumentuak bildu eta hitzordua baino bost minutu lehenago Euskadiko Kutxaren bulegoan azaldu behar duzu.

Irakurri gehiago
Ezagutu... Bizkaiko langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF)
Gida Praktikoa

Ezagutu... Bizkaiko langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF)

Argitaratua: 2 Maiatza, 2011

Duela aste batzuk, zazpi bankuk eta kutxak -eta haien artean, Euskadiko Kutxak- lankidetza-hitzarmena sinatu dutela Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bizkaiko langile autonomoei finantza-laguntzak emateko. Langile autonomoei laguntza finantzarioa emateko programa (LALF) da. Haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartuko du langile autonomoek beren negozioa hobetzeko sinatutako maileguaren % 4. Post honetan, zehatz-mehatz azalduko dizuegu zertan den hitzarmen hori, zeinek eska dezaketen laguntza, eta nola eskatu behar den.

Irakurri gehiago
Aurrekoa Hurrengoa
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.