Gida Praktikoa
Argitaratua 18 martxoa, 2009
Euriborra Europako bankuek beren artean dirua maileguan emateko erabiltzen duten interes-tasa dela. Bankuak likidezia behar duenean eta beste banku bati eskatzen dionean, bigarren banku horrek Euribor interes-tasa aplikatzen dio diruari beste banku horri “saltzeko”.
Irakurri gehiagoArgitaratua 13 martxoa, 2009
Euskadiko Kutxaren webeko berritasunak eta zure inbertsioei eta diruari ahalik eta etekin handiena ateratzeko zure eskura jarriko ditugun erremintak izango dira blog horretan ikusiko ahalko dituzun gauzetariko batzuk. Hemen hipoteken, kontsumorako maileguen eta autoa erosteko maileguen simulatzaileei buruz irakurtzeko aukera izan duzu. Gaur, horiek bezain erabilerraza eta erabilgarria den beste erreminta bat nola erabili azalduko dizugu: Inbertsio Fondoen Errentagarritasunaren simulatzailea.
Irakurri gehiagoArgitaratua 2 martxoa, 2009
Azken urteotan, Internet bidezko banka-zerbitzuak indarra hartu du berezko kanal gisa, banako erabiltzaileentzat zein enpresentzat. Norberaren kontuak kudeatzeaz gain, sistema horrek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu, produktuak zuzenean kontratatzeko aukera ematen du eta bere erabilgarritasuna etengabe hobetzen ari da. Horri esker, haren erabilera ohikoa da gaur egun gero eta erabiltzaile gehiagorentzat.
Irakurri gehiagoArgitaratua 27 otsaila, 2009
Gaur Euskadiko Kutxa Zurekin blogan kontsumorako mailegua eskatzean, hilabetero kuota zein den ezagutzeko simulagailua aurkeztuko dizugu. Hipoteka-mailegua eta baita autoa erosteko maileguen en antzera zenbait datu bete besterik ez duzu egin behar: Adierazi zenbat diru eskatu nahi duzun Aukeratu zenbat denboran amortizatu nahi duzun mailegua Aukeratu interes-tasa.
Irakurri gehiagoArgitaratua 26 otsaila, 2009
Euskadiko Kutxak dituen hainbat erraminta ezagutzera ematen jarraitzeko asmoarekin, gaur kotxea ordaintzeko hilabeteroko maileagua, simulagailu erraz batekin nola kalkulatu erakutsiko dizugu.
Irakurri gehiagoArgitaratua 25 otsaila, 2009
Gero eta ohikoagoa da Internet bidez era guztietako erosketak egitea: bidaiak, arropa, diskoak, liburuak, ikuskizunetarako sarrerak… baita etxeko erosketak egitea ere. Internet bidez etxetik erostea oso erosoa da, gero eta jende gehiagok egiten du eta ondorioz, gero eta saltoki elektroniko gehiago daude. Halakoetan, ordaintzeko hainbat modu dauden arren, kreditu-txartela erabiltzea da ohikoena. Horrenbestez, Euskadiko Kutxaren txartelekin eroso eta seguru ordain ditzakezu erosketa elektronikoak etxetik. Saltoki elektroniko gehienek ez dute baldintza berezirik eskatzen erosketa ordaintzeko, baina batzuek segurtasun-sistema gehigarri bat ezarri dute, saltokia eta txartelaren titularra seguruak direla ziurtatzeko.
Irakurri gehiagoArgitaratua 24 otsaila, 2009
Etxebizitza sektorean prezioek izandako beherakada aprobetxatu nahi baduzu, eta etxebizitza bat erosteko asmoa baduzu, edo bestalde, egun duzun hipotekaren ezaugarriak hobe ditzakezun aztertzen ari bazara, Euskadiko Kutxak erreminta interesgarria eskaintzen dizu. Euskadiko Kutxa Zurekin proiektuan hainbat erreminta zehaztuko dizkizugu aste osoan. Hona hemen lehenengoa.
Irakurri gehiagoArgitaratua 9 otsaila, 2009
Euskadiko Kutxa Zurekin aurkeztean esan genuenez, besteak beste, zure ekonomiaren kontrola hobetzeko erabil ditzakezun tresnak aipatuko ditugu. Oraingo honetan Moneytrackin' aurkezten dizugu, on line tresna doanekoa, bide ematen dizuna zure diru sarrera eta gastuak erraz kontrolatzeko, eta aurrezteko aholkuak beste batzuekin elkarbanatzeko, izenik agertu gabe. Moneytrackin’-en zure gastu eta diru sarrera guztiak erregistra ditzakezu eta etiketak jarri ondo antolatzeko. Uneoro jakin ahal izango duzu zein den zure egoera finantzarioa eta garbi ikusiko duzu zure dirua nora doan.
Irakurri gehiago