Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Chatbot edo elkarrizketa bidezko programak: lortu dugu ordenagailuekin hitz egitearen ametsa?

Chatbot edo elkarrizketa bidezko programak: lortu dugu ordenagailuekin hitz egitearen ametsa?

1997 da eta telebistan Friends ikusten ari gara. Atal honetan Pete Becker izeneko pertsonaia ageri da, informatikarekin aberastutako morroskoa, Bill Gates edo Steve Jobsen tankerara. Gau horretan zita bat dauka Monicarekin eta hura liluratzearren bere enpresaren azken berrikuntzak kontatzen dizkio, tartean, ordenagailuekin hitz egiteko aukera garatzen ari direla.

“Aurki, edozer esan ahalko diozu zure ordenagailuari eta ulertu egingo zaitu. Garbitu ontziak, adibidez, edo pasa xurgagailua. Ez da lan horietako bakar bat egiteko gai izango baina ulertu egingo zaitu”. Balio dezala txisteak chatbot edo elkarrizketa bidezko programei buruz hitz egiteko. Izan ere, hementxe daukagu Peter Beckerrek iruditutako etorkizuna.

Interfaze berritu bat, funtsean

Horixe dira chatbot programak. Ordenagailuei nahi dieguna komunikatzeko beste modu bat. Duela hamarkada batzuk, ordenagailuari agindu bat emateko modu bakarra agindu horiek idaztea zen. MS-DOS sistema eragilearen garaiak ziren eta agindu horiek erabiltzen ikasteak lan handia eskatzen zuen.

Ordenagailuak gutxi batzuen tresna izateari uzteko bidean erabakigarria izan da gaur egun oraindik erabiltzen ditugun interfazeak: botoiak, karpetak, menuak… Saguarekin erabiltzen genituen lehen eta atzamarrekin orain baina, funtsean, interfaze horiek gutxi aldatu dira azken urteotan, chatbot-ak agertu diren arte. Orain bai, orain ordenagailuei aginduak emateko modu berri bat garatu dugu eta litekeena da jauzi teknologi handiago baten atarian egotea.

Pentsa zenbat kostatzen zaizun orain zinemarako sarrerak erostea

Sarrerak saltzen dituen webgunera iritsi behar gara; aretoa, filma, ordutegia eta bestelakoak aukeratu behar ditugu eta ordaindu egin behar dugu, kreditu-txartelaren datuak idatzita, normalean.

Pentsa zer izango litzatekeen telefonoa hartzea, Whatsappen edo Telegramen sartzea eta “zinemara joan nahi dut esatea”. Geolokalizatutako aukera hurbilenak entzungo edo ikusiko genituzke pantailan, guk normalean aukeratzen ditugun aretoak kontutan hartuta. Eta hurrengo agindu guztiak, ze pelikula eta ze ordu, adibidez, hitzez botako genituzke. Telefonoak galdetuko liguke aukeratu dituen eserlekuak gustuko ote ditugun eta baietz esatearekin aski. Jakingo luke nola asmatu, normalean non esertzen garen gogoratuko lukeelako.

Horixe da datorren iraultza. Eta normala da etortzea, gainera.

Izan ere, zer da hitz egitea edo entzutea baino errazagoa eta naturalagoa?

Elkarrizketa bidez. Horrela komunikatzen ditugu gure desioak, aginduak, eskariak edo protestak. Ordenagailuekin komunikatzeko beste modu batzuk garatu baditugu beharrak bultzatuta izan da, ez baitzuten guk esandakoa ulertzeko gaitasunik. Saiakera asko egin dira bide horretan –Friends-en hasierako txiste horren erakusgarri–, baina ez da posible izan. Orain arte.

Zer aldatu da?

Aurrerapen ikusgarriak egin dira, hainbat alorretan. Lehenik eta behin, adimen artifizialak aspaldi utzi zion zientzia fikzioa izateari eta ohiko tresna bihurtu da informatikan zein beste hainbat alor zientifiko eta teknikotan. Pentsa, ia hogei urte joan dira ordenagailu batek munduko xake jokalaririk finenak baino hobe jokatu zuenetik! Bestetik, Telegram edo WhatsApp moduko mezularitza zerbitzuak agertu dira. Edonon erabiltzeko aukera emateaz gain, geolokalizatuta eta identifikatuta mantentzen gaituzte. Eta informazio asko ematen diegu, etengabe erabiltzen ditugulako.

Google, Apple eta Amazon

Hirurek erabaki dute chatbot-en munduan sartzea. Eta horietako bakar batek erabaki garrantzitsu bat hartzen duenean belaunaldi oso baten ohiturak moldatzeko eta finkatzeko gaitasuna baldin badu, pentsa hirurek bide bera hartzeak izan dezakeen eragina.

Merkatuak eta teknologiak izango dute azken hitza baina enpresek egin duten haien apustua eta hortxe ditugu dagoeneko Google Now, Siri eta Amazon Echo, Sareko erraldoienen lehenbiziko chatbot-ak.

Besterik ere badago

Mezularitza zerbitzuetan ere hasi dira agertzen lehenbiziko chatbot edo laguntzaile hauek. Eta gero eta gehiago ikusiko ditugu, han eta hemen. Adibide bat, Eduardo Manchon ekintzaileak sortu duena. Zer interesatzen zaizun kontatzen diozu programari (albiste bat, eguraldia, trafikoaren informazioa…) eta alor horretan edozein berrikuntza edo albiste suertatzen denean push up gisako alerta bat jasotzen duzu.

Orain arte garatu dituen sistema guztiekin alderatuta chatbot-en munduan lan egitea jurasikotik Aro Modernora pasatzea dela idatzi du Manchonek. Iraultza izugarria datorrela dio, kontrakoa uste duten asko badira ere. Eta berea iritzi bat baino ez da, jakina, baina Manchon ez da edonor: berak eta beste lagun batek sortu zuen Panoramio, Google Earth eta Maps-en zerbitzuak mundu osoko argazki geolokalizatuekin hobetzen dituen aplikazioa, Google berak 6 milioi eurotan erosi zuena.

Arrazoi ote du? Gaur egun ezagutzen dugun Google bera ere hilko duen iraultza hasi da eta gu ia-ia enteratu gabe?

Eta euskaraz?

Euskararentzat ia erein gabeko eremua da, momentuz, chatbot edo elkarrizketa bidezko programena. Ingelesez garatu dira Siri, Amazon Echo eta Google Now eta ama hizkuntza horretaz gain gaztelaniaz edo frantsesez ozta-ozta ikasi dute baina zaila da pentsatzea epe ertainean euskararen gisako hizkuntza gutxiturik ikasiko dutenik.

“Transferentzia egin nahi dut: 60 euro Aitorri”

Modu horretan hitz egingo digute bezeroek etorkizunean, beharbada. Batek daki! Egia esan, LABORAL Kutxan oso hurbiletik jarraitzen ditugu era honetako zein bestelako aurrerapen teknologikoak. Izan ere, gu geu iraultza teknologi bizi-bizian gaude. Berritu berri dugu mugikorretarako aplikazioa eta bete-betean sartuta gaude online banka erabat itxuraldatuko duen berrikuntza prozesuan.

Datozen urteotarako estrategiak omnikanalitatea du giltz nagusi: bezeroari nahi duen kanalean eman nahi dizkiogu gure zerbitzu guztiak. Bulegoan, jakina, baina baita telefonoz, ordenagailu bidez eta beste edozein gailutan ere, kalitate eta aukera berdinak bermatuta. Bide horretan, ongietorria egingo diegu chatbot sistemei nahikoa hedatzen eta hobetzen direnean eta behar dugun segurtasuna eskaintzen dutenean.

Testu hau euskara eta teknologiari buruz Sarean blogean argitaratu zen lehen aldiz.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.