Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

COVID-19 alarma-egoera: Bulegoetan eta urrutiko kanalen bidez artatuko zaitugu

COVID-19 alarma-egoera: Bulegoetan eta urrutiko kanalen bidez artatuko zaitugu

LABORAL Kutxaren Bulego Sarea eskuragarri dago alarma-egoera honetan, bereziki urrutiko bankan nekez garatu daitezkeen eragiketetarako. Etxetik atera eta gestio batzuk egin behar dituzten pertsonei prebentzio-gomendio batzuk eman nahi dizkiegu post honetan, segurtasunez jardun dezaten. Gainera, eguneroko kudeaketan oso erabilgarriak izango diren tresna batzuk nola erabili azaltzen dugu, zure gestore pertsonalarekin harremana galdu gabe.

Nola egin ditzaket ordainketak segurtasunez eta kontaktu fisikorik gabe?

Egiten dizugun lehen gomendioa da, hain zuzen ere, ahal den neurrian eskudirurik ez erabiltzea eta ordainketa guztiak txartelarekin egitea. LABORAL Kutxaren txartelak contactless dira (lehen modeloetan ez bezala, ez da gailurik ukitu behar), eta 20 eurotik beherako ordainketetan ez da gakoa sartu behar; beraz, ez da beharrezkoa izango datafonoa ukitzea. Kantitateak zenbateko hori gainditzen badu, garbitu eskuak gakoa saltokiaren saltokiko terminalean sartu ondoren.

Gomendio gisa, gehitu txartela mugikorrean, LK Pay aplikazioaren bidez (Android erabiltzen baduzu) edo Apple Pay aplikazioaren bidez (iOS erabiltzen baduzu) ordaintzeko. Gainera, aplikazio bera, LK Pay, erabiliz, ordainketak egin ahal izango dituzu lagunen eta ezagunen artean, Androiden zein IOSen, Bizum doako sistemaren bidez. Erregistratzeko, erabili Banka Mugikorrean edo Online Bankan erabiltzen dituzun datu berak.

Ez duzu txartelik? Eskatu Online Bankako zure eremu pribatuaren bidez. Gogoratu lehen urtea doakoa dela eta ez duzula bulego batera joan beharrik izango, etxean jasoko baituzu.

Eta aukera horien guztien ondoren kutxazain batean dirua atera behar baduzu, gogoratu eskuak ondo garbitu behar dituzula dirua atera eta gorde ondoren. 

Eta nola jardun dezaket LABORAL Kutxan nire etxetik?

Online Bankan (www.laboralkutxa.com), kontratatuta dituzun banku- eta aseguru-produktu guztiak kontsulta ditzakezu, eta ohiko eragiketa gehienak egin (eskualdatzeak, transferentziak, maileguen alta, produktuen kontratazioa…).

Ez beldurrik izan! Gogoratu dena egun berean baliogabetu dezakezula. Nola? Sartu webgunean edozein gailutan eta/edo jaitsi LABORAL Kutxaren aplikazioa.

Baliteke zalantza batzuk izatea. Jarraian, galderarik ohikoenetako batzuk argituko dizkizugu:

1. Eta Online Bankaren gakoa gogoratzen ez badut?

Telebankan eska dezakezu telefonoz, 901 333 444 zenbakira deituz.

Segurtasun-galdera batzuei erantzun ondoren emango dizute; zure telefono mugikorrera bidaliko dute gakoa.

2. Oso ondo. Eta Online Banka ez badut?

Ez kezkatu. Txartela baduzu, Online Bankaren alta eska dezakezu webgunetik, eta 15 minutuan sartu ahal izango zara.

3. Zer egin mailegu bat eskatu behar badut?

Dispon Mailegua eskura duzu, mugikorrean, Online Bankan eta baita kutxazainetan. Oraindik ez baduzu, telefonoz ere eska dezakezu, Telebanka bidez, 901 333 444 telefonora deituta.

Bazenekien Online Bankaren bidez zuzenean hitz egin dezakezula zure gestorearekin?

Zure gestore pertsonalarekin harremanetan jartzeko bi modu eskaintzen dizkizugu: zuzeneko mezuaren bidez edo bideokonferentzia bidez. Bi kasuetan, erabili zure Online Bankako «Kontaktua» atala.

Mezu pribatu bat bidaltzeko, idatzi mezua zure HORMAn, «Zure gestorearentzat mezua» atalean.

Bideokonferentzia bidez harremanetan jartzeko, atal berean, sakatu «Kontaktatu» ikonoa edo telefono-zenbakia, zure online gestorearen irudiaren ondoan.

Eta ez badidate gestorerik esleitu?

Formulario bat azalduko zaizu zure bulegoarekin harremanetan jartzeko, edo zuzenean deitu dezakezu. Telefono-zenbakia ezagutzen ez baduzu, webguneko bulego-bilatzailean bila dezakezu: https://www.laboralkutxa.com/eu/bulegoen-bilatzailea

Beste kontsultarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke Telebanka bidez, 901 333 444 edo 688 710 732 zenbakietara deituz. Zure esanetara gaude astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara.

Larrialdietarako, hala nola, txartela lapurtzen badizute edo galtzen baduzu, 900 200 128 zenbakia duzu eskura. Aseguruarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 944 947 428.

Gogorarazten dizugu Twitterreko (@LABORALKaixo), Facebookeko eta Youtubeko (LABORAL Kutxa) kanalak ere zure eskura daudela.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.