Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

COVID 19 ETA LABORAL KUTXAREN ASEGURUEI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA

COVID 19 ETA LABORAL KUTXAREN ASEGURUEI BURUZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA

LABORAL Kutxaren aseguruak zure lasaitasuna bermatzeko diseinatuta daude, eta horrek istripu baten, zure etxean gertatutako ezbehar baten edo maite duzun pertsona baten heriotzaren aurrean konpentsazio ekonomiko bat eskaintzea baino askoz gehiago esan nahi du.

Gure helburua egoera zail horietan laguntzea da eta behar duzun arreta eta zerbitzu guztia ematea zure eta igurukoen lasaitasuna bermatzeko.

Horregatik, Covid-19ren inpaktuaren ondorioz bizi dugun krisi globaleko egoeraren aurrean, LABORAL Kutxaren aseguruek beti bezain aktibo jarraitzen dute. Dena prest daukagu lanean jarraitzeko eta behar duzun arreta guztia emateko gure zerbitzuak operatiboki mantenduz, pandemiak zure bizitzan duen eragina minimizatzen saiatzeko.

Nola jokatzen dute gure aseguruek pandemiaren aurrean?

Lehenik eta behin, kontuan hartu behar duzu aseguruak oinarrizko elementuak direla gizartearen funtzionamendurako, eta krisi global honetan ere garrantzi bera dutela premiazkotzat jotzen diren beste zerbitzu batzuen moduan, hala nola elikagaiak eta sendagaiak erostea. Ideia bat izan dezazun, martxoaren 14an onartutako Covid-19ren aurkako alarma-egoera deklaratzen duen Dekretuak Errealak “finantza- eta aseguru bulegoetara joatea” jasotzen du pertsonak bide publikotik zirkulatzeko baimentzen den kasuen artean, laneko asistentziaren eta mendeko pertsonei arreta ematearen maila berean.

LABORAL Kutxaren aseguruen kasuan, zerbitzurik onena eman nahi dizugu; hau da, gure bulegoetara joan zaitezke arreta pertsonala jasotzera, baina aukera ere ematen dizugu arreta hori urrutitik jasotzeko, telefonoz edo gure online eta mugikorreko bankan. Horrek, aseguratutako pertsona eta langile guztien osasuna zaintzen laguntzen dugu.

Arreta-gaitasun horrek funtsezko helburu bat du: aseguratutako pertsona guztiei ahalik eta zerbitzu onena ematen jarraitzea, eta, batez ere, haien lasaitasuna bermatzea. Aseguruak pandemiak eragindako egoerari aurre egiteko gai den sektore indartsu, finkatu eta kaudimendunaren parte direlako.

Zer gertatzen da nire aseguruekin?

Edonola ere, egunotan polizei buruz sortzen ari diren zalantza guztiak argitzeko, jarraian, Partikularren LABORAL Kutxaren Aseguruek eskaintzen dizkizuten estalduren adibide batzuk erakutsiko dizkizugu.

Ezbehar edo matxura batengatik zure ibilgailua tailerrera eraman behar baduzu, irekita dagoela ziurtatu behar duzu, sektore honekin lotutako prozedura ere aldatu delako. Gure konfiantzazko lantegi askok itxi egin dute segurtasun arrazoiengatik, eta beste batzuek haien funtzionamendu normala murriztu dute larrialdiak baino ez artatzeko.

Adibidez, zure ibilgailuarekin istripuren bat baduzu eta garabi zerbitzua behar baduzu Laguntzako 94 494 74 28 telefonora deitu besterik ez duzu. Ahal dela, garabi batek zure ibilgailua gure tailer itunduetako batera eramango du eta gure peritazio-zerbitzuarekin harremanetan jarriko da izapide guztiak betetzeko, ibilgailua ahalik eta lasterren izan dezazun.

Kontuan hartzekoa da, zure etxe-aseguruak urrutiko laguntza informatikoko zerbitzu bat duela, Hogar Digitala izenekoa, eta oso baliagarria izan dakizukeela gure etxeetan internetera konektatuta denbora gehiago ematen dugun egun hauetan. Gorabeherak konpontzea, laguntza informatikoa, datuak berreskuratzea eta babes digitaleko neurriak, Interneteko erosketen erreklamazioetan aholkularitza ematea eta abar estaldura horren barruan sartzen dira.

Ez ahaztu Lagun Arorekin zure negoziorako arrisku anitzeko aseguru bat kontratatuta badaukazu, Babes Digitaleko zerbitzu bat eta Cyber Arriskuak ere badituzula, zure gailuen ahultasun informatikoak aztertu eta ramsonware, birus eta segurtasun-akatsen aurrean babesteko.

Zibergaizkileek ez dute atsedenik hartzen, ezta berrogeialdian ere; beraz, zure negozioa babestea ondo dator beti. Erantzukizunari, pribatutasun-politikei, zibersegurtasun-neurriei eta estortsio zibernetikoari erantzuteko neurriei buruzko aholkularitza osoa behar baduzu, zerbitzuaren barruan dago.

Atzerrian bidaiatzen ari bazara eta Coronavirusan positibo ematen baduzu, oro har bertako osasun-zerbitzuak arduratzen dira tratamenduaren gastuez. Hala ere, hauek fakturatu ezkero, LABORAL Kutxaren Sanitasen aseguruak gastu horiek estaliko ditu kontratatutako mugaraino.

Nola jaso dezaket arreta?

Covid-19ren aurrerapena geldiarazteko dauden murrizketak gorabehera, zugandik oso gertu jarraitzen dugu, bai gure bulego sarean zein urrutiko kanaletan.

Saiatu bulegora joaten soilik itxaron ezin daitezkeen gaietarako, baina behar izanez gero, komeni da aldez aurretik hitzordua hartzea eta zure kudeatzailearekin harremanetan jartzea. Gainera, kutxa-zerbitzua izango duzu erabilgarri 8: 30etik 12: 00etara.

Zalantzarik baduzu, LABORAL Kutxaren aseguruen webgunearen bidez edo 901 100 200 telefonoaren bidez jar zaitezke harremanetan gure langileekin.

Arduraz jokatu, eta gogoratu, ahal baduzu etxean geratu.

 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.