Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Datu guztiak mugikorrean dituzula? Zure mugikorra nola aurkitu azalduko dizugu

Datu guztiak mugikorrean dituzula? Zure mugikorra nola aurkitu azalduko dizugu

Gaur egun, mugikorra erabiltzea ohikoa eta beharrezkoa da pertsona askorentzat. Batez ere, datuak smartphonetik kudeatzen dituztenentzat. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, gaur egungo smartphoneak egundokoak dira: aukera ematen digute gure kontuak eta finantzak kontrolatzeko, erosketak egiteko, dirua bidali eta jasotzeko eta hodeian gordetako informazio garrantzitsua eskura izateko, besteak beste. Horregatik, gailua galtzen dugunean edo lapurtzen digutenean, sekulako atsekabea hartzen dugu, ez bakarrik telefonoaren prezioagatik, baita datu garrantzitsu asko gal ditzakegulako ere, pasahitzez eta era guztietako aplikazioetarako sarbideez gain.

Gogoratu Banka Mugikorreko zerbitzu guztietara sartzeko aukera ematen dizun tresna dela. Besteak beste, hauek egin ditzakezu: zure kontuak kontsultatu, aseguru-entitatearen laguntza eskatu, dendetan ordaindu eta contactless kutxazainetan dirua atera Laboral Kutxa Pay aplikazioarekin.

Baina oraingoan ere alde dugu teknologia, eta mugikorra aurkitzeko zenbait modu eskaintzen dizkigu, bai Android bada, bai Apple unibertsokoa bada. Beraz, hartu gogoan jarraibide erraz hauek, zure mugikorra berreskuratzen eta nahigabeak saihesten lagun diezazukete eta.

Nola aurki daiteke Android mugikor bat?

Mugikorra Google bidez aurkitu nahi badugu, «Segurtasuna» erlaitzean «Bilatu nire gailua» aukera hautatuko dugu. Hori erabili ahal izateko, aktibatuta izan beharko ditu funtzio hauek:

Une horretatik aurrera, nahi dugunean Googleren gailuen administratzailearen webgunean sartuko gara beste mugikor, tableta edo PC batetik; mapan ikusiko dugu gure telefonoa zein lekutan dagoen, gutxi gorabehera. Tresna oso erabilgarria da galdutako Android mugikorra aurkitzeko, «Erreproduzitu soinua» aukera eskaintzen duelako. Hori hautatuta, mugikorrak soinua egingo du bost minutuz, isilduta utzi baduzu ere. Gainera, telefonoa urrutitik blokeatu eta ezabatu ahal izango duzu.

Antzeko tresna da Googleren Bilatu nire gailua aplikazioa. Mugikorren aurkitzaile horrek gailua aurkitzen lagunduko dizu, bai eta telefonoa blokeatzeko, isilean egon arren soinua ateratzeko eta galdutako Google gailuko datuak ezabatzeko ere. Aplikazio horren bidez galdutako mugikorra nola aurkitu jakiteko, deskargatu aplikazioa, aktibatu kokapena eta Google kontua, eta jarraitu jarraibideak. Biek ala biek itzalita dagoen mugikorra aurkitzeko aukera ematen dute.

Nola aurki daiteke iPhone bat?

iPhonea baduzu, Applek badu «Bilatu nire iPhonea» izeneko tresna, «Ezarpenak» aukerako iCloud erlaitzean aktibatu beharko duguna. Hortik aurrerakoa erraza da: hasi saioa icloud.com/find estekan, eta aktibatu soinuaren aukera, hurbil ote duzun ikusteko. Telefonoa gertuan ez badago, «Galduta» ezarpena aukera dezakezu, bai eta gailua urrutitik blokeatu eta eduki guztia ezabatu ere. Une horretatik aurrera, ez da ibiliko Apple Pay ordainketak egiteko tresna.

Gailuen berezko aukera horiez gain, badira lapurtutako edo galdutako mugikorra aurkitzeko zenbait app.  Horietako bat Prey Antirrobos da, Android mugikorretarako doako aplikazioa. Horrek GPSa erabiltzen du mugikorra aurkitzeko eta urrutitik blokeatu eta datuak ezabatzeko.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.