Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Datuen Babesari buruzko Klausula: LABORAL Kutxaren zozketak

Zozketa honetako partaideei jakinarazten diegu zozketaren harira orain edo gero ematen dituzten datu pertsonalak Caja Laboral Popular Coop. de Créditoren titulartasuneko fitxategi automatizatu batean erregistratuko direla. Laboral Kutxak Arrasaten duen Datuak Prozesatzeko Zentroan (Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g.) dago fitxategia eta partaideek datu horiek ikusi eta, hala badagokio, zuzendu, ezeztatu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte.

Zozketa honetan parte hartzen dutenek onartu egiten dute datu pertsonal horiek automatikoki tratatzea eta Caja Laboral Popular Coop. de Créditok erabiltzea, zozketa hau dela eta partaideekin harremanetan jartzeko; beste zozketa, lehiaketa edo pareko jardueren berri emateko; bai eta bere produktuei edo hirugarrenen produktuei buruzko informazio komertziala emateko ere. Partaidearen baimenaren barruan sartzen dira, halaber, segmentazioak egiteko eta profilak sortzeko aukera nahiz publizitate zuzendua eta prospekzio komertziala egiteko aukera ere, betiere eskaintza komertzialak partaideen ezaugarri zehatzei egokitzeko helburuz. Horri dagokionez, partaideei jakinarazten diegu, euren datuak lagatzeari esker, honako jarduera-sektore espezifiko eta zehatz hauei buruzko informazioa eta publizitatea jaso ahal izango dutela: aseguru pribatuei, gizarte-aurreikuspenari eta banku- eta finantza-jarduerei buruzkoa.

Partaideek euren datuak laga edo elkarlotzeko baimena ere ematen diote, berariaz, Caja Laboral Popular Coop. de Créditori. Zehazki, sozietatearen agenteekin eta gaur egun Taldea osatzen duten edo etorkizunean osatuko duten sozietateekin (Seguros Lagun Aro Vida, SA ¾helbidea: Basurtuko Kaputxinoen bidea, 6, 2., Bilbo¾ eta Seguros Lagun Aro, SA. ¾helbidea: JM Arizmendiarrieta pasealekua 4, Arrasate¾) partekatu ahal izango dituzte datuak, entitate horiek sustatzen dituzten zozketen, lehiaketen eta pareko jardueren berri emateko; eta euren produktuak edo hirugarrenenak merkaturatzen dituztenean, informazio komertziala emateko. Partaidearen baimenaren barruan sartzen dira, halaber, segmentazioak egiteko eta profilak sortzeko aukera nahiz publizitate zuzendua eta prospekzio komertziala egiteko aukera ere, betiere eskaintza komertzialak partaideen ezaugarri zehatzei egokitzeko helburuz. Horri dagokionez, partaideei jakinarazten diegu euren datuak lagatzeari esker, honako jarduera-sektore espezifiko eta zehatz hauei buruzko informazioa eta publizitatea jaso ahal izango dutela: aseguru pribatuei, gizarte-aurreikuspenari eta banku- eta finantza-jarduerei buruzkoa. Agiri honen bidez partaideak jakitun daude lagapen hori egingo dela, aurretiaz aipaturiko helburuetarako. Partaideek berariaz baimentzen dituzte hala Caja Laboral Popular Coop. de Crédito nola lehen aipaturiko datuen lagapen-hartzaileak, komunikazio elektronikoen bidez (hala nola posta elektronikoaren edo telefono mugikorraren bidez) haiekin harremanetan jarri eta aipaturiko informazio emateko.

Parte-hartzaileek beren datuak lagatzeko eman duten baimena ezeztagarria da, atzeraeraginezko ondorerik gabe, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera. Hala, baimen hori ezeztatu nahi badute, jakinarazpen egokia igorri beharko dute Bezeroaren Arreta Zerbitzura, Arrasateko 2. posta-kutxara, edota Servicio.de.Atención.al.Cliente@CajaLaboral.es helbide elektronikora.

Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.