Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Dena aldatuko da: badator LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren eraldaketa

Dena aldatuko da: badator LABORAL Kutxaren Banka Mugikorraren eraldaketa

Iragarri dugu behin baino gehiagotan Twitter eta Facebookeko kanaletan. Beste behin ere, aurrea hartu die LABORAL Kutxak etorkizunari eta gainerako bankuei, eta Online Banka eta Banka Mugikor erabat berriak sortzeko prozesua abian jarri du.

1997an sortu genuen, egun “Online Banka” deritzogun horren gure lehenbiziko bertsioa. Egia esan, ez zuen egungo CLnet-en antz handirik. Sistema erosoa eta fidagarria da CLnet; era guztietako eragiketak egiteko aukera ematen du, eta, orain, gainera, zure bulegoko espezialistarekin bideokonferentziaz jarduteko aukera ere ematen dizu. Duela aste batzuk hasi zen zerbitzu hori ematen. Baina hemendik aurrera izango denaren are antz txikiagoa du.

Online Bankaren eta Mugikorraren erabiltzaileen artean egin ditugun azterketek pozik zaudetela dioten arren, askotan eman dizkiguzue hobekuntzak egiteko gomendioak eta horixe egin dugu bidean datorren eraldaketa honekin. Bertsio berriak zuen iruzkinak hartu ditu kontutan eta berrikuntza ugari ekarriko ditu.

Izan ere, eraberritu egingo ditugu LABORAL Kutxaren Online Banka eta Mugikorra.

Bi helburu ditu aldaketak. Lehenbizikoa, telefono mugikor adimendunetara guztiz egokituta egotea Banka Mugikorra, eta Online Bankaren funtzionalitate berak izatea (finantza-eragiketak, kontsultak, gastuaren kontrola, txartelen mugimenduak, etab.). Bigarrena, berriz, diseinu askoz intuitiboagoa edukitzea Online Bankak, eta praktikoagoa izatea. Erabilerrazagoa izango da, beraz, eta gauza gehiagotarako erabiltzeko aukera izango duzu. Hobetu egingo ditugu bistaratze-aukerak, gastua hobeto kontrola dezazun eta errazago ikuska ditzazun zure banku-eragiketa guztiak. Eta funtzionalitate gehiago jarriko ditugu.

Mailakakoa izango da aldaketa

Pixkanaka pixkanaka nabarituko dituzu lehen aldaketak, bai zure gailu mugikorretan bai ordenagailurako bertsioan. Eta prozesu osoa bukatzen denean CLnet-en bertsio erabat berritua izango duzu erabilgarri.

Horrenbestez, aldaketa guztiak eginda daudenean, mugikorretarako aplikazioak Online Bankaren aukera berdin-berdinak emango dizkizu eta ordenagailuan egin ditzakezun eragiketa guztiak eskuko telefonoarekin ere egin ahal izango dituzu.

Zer egin behar duzun aldaketetara egokitzeko?

Banka Mugikorrean aldaketa horiez baliatzeko, aplikazio berrira aldatu behar duzu. Bi bertsio ditu, iOS sistema operatiboa duten gailuetarako bat (iTunes Storen eskura daiteke) eta Android dutenetarako bestea (Google Playen eskuragarri). Seguru aski, automatikoki egingo ditu egokitzapen horiek zure telefonoak, edo azken bertsioa instalatzeko iradokiko dizu.

Zure iritzia jaso nahi dugu

Online Bankaren edo aplikazio mugikorraren funtzionalitate berriak erabiltzen hasten bazara eta zerbait adierazi nahi badiguzu horiei buruz, gustura asko entzungo zaitugu.

Zerbait hobetu beharra dagoela? Arazoren bat eragiten dutela aldaketek? Azaldu guri horren guztiaren berri, blog honetan bertan edo gure sare sozialen bidez.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.