Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Donostia 2016, Elkarrizketak eta Erronkak zikloen onena

Donostia 2016, Elkarrizketak eta Erronkak zikloen onena

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburutzan LABORAL Kutxak babestutako jarduerak ezagutu.

Aste gutxi gelditzen dira jada. Laster, Donostiaren Europako hiriburutza amaitu egingo da. Programatutako jarduera batzuk 2017ko lehen asteetaraino luzatuko badira ere, urtearen amaieran lekukoa emango die Donostiak Aarhus (Danimarka) eta Pafos (Zipre) hiriei. Aurtengo urte osoan zehar, Gipuzkoako hiriburua nazioarteko arreta-foku bilakatu duten hainbat jardueraren babesle eta laguntzaile izan da LABORAL Kutxa, eta haiek berrikusi nahiko genituzke Donostia 2016 esperientzia itxi aurretik.

Europar Elkarrizketak: Zer norabidetan doa Europar Batasuna?

Nola egin behar zaio aurre pertsona migratzaileen krisiari? Zer genero-politika prestatu beharko lirateke emakumeen aukera-berdintasuna bermatzeko? Zer gertatuko da Brexitarekin? Europak askeago egin al gaitu, ala alderantziz? Horiek dira, besteak beste, Europar Elkarrizketetan jorratu diren gaiak; hitzaldi oso interesgarriak izan dira, eta herritarrek parte hartzeko aukera izan dute, bai zuzenean, bai sare sozialen bidez galderak helaraziz. Ondoren, Sarean osorik aurki daitezkeen elkarrizketetako batzuk.

Etikari, zientziari eta humanismoari buruz ere mintzatu gara.

LABORAL Kutxak urtero proposatzen du elkarrizketa ziklo bat, osasunaren eta zientziaren esparruko pertsonak biltzen dituena, gizarte-zientzien, filosofiaren eta etikaren esparruko beste aditu batzuekin. Elkarrizketa horiek beti ematen dituzte fruitu interesgarriak, eta aurten gehitu egin ditugu, hitzaldi gogoangarriak utzi dizkigun edizio berezia osatuz. ESI Donostialdeako profesional eta sanitarioak izan ziren, besteak beste, Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko sukaldariburuarekin, Daniel Innerarity nazioarteko filosofoarekin, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleekin eta Mª Carmen Gallastegui ekonomian katedradunarekin batera.

Zer erronkari egin behar die aurre gure gizarteak?

Nola egiten diote aurre osasunaren zientziek garunaren zahartzearen arazoari? Zein dira XXI. mendeko erronkak ekonomiari, gizarteari eta ingurumenari dagokienez? Orain sortu behar al ditugu sorkuntza “fabrikak” etorkizunean kultur sorkuntza egon dadin? Gizarteak askotariko erronkei egin behar die aurre, eta maila goreneko akademikoek haien inguruko erantzunak bilatzea izan du helburu Jakiundek antolatu eta LABORAL Kutxak babestutako 10 jardunaldiko zikloak.

Eta gainera…

Aurten oso desberdinak diren bi ekimenekin kolaboratu dugu, biak Donostiaren kultura hiritartasunaren baitan. Batetik, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuarekin. Bertan gaur egungo eta etorkizuneko hiriak aztertu ziren cyber-kulturaren eta ezagutzaren ingurune bezala, eta jardunaldia baliatu zen Javier Echeverría Ezponda matematikari eta filosofoari euskal curriculum onenaren saria emateko.

Bestetik, gertaera kultural handi honen azken txanpan, urteko gastronomia-gertaerarekin ere kolaboratu genuen, munduko gazta onenak saritu zituen International Cheese Festival lehiaketarekin, hain zuzen.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.