Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Egin bat mugikortasun jasangarriarekin eta eman urrats bat ingurumenaren alde

Egin bat mugikortasun jasangarriarekin eta eman urrats bat ingurumenaren alde

Gero eta berdeago pentsatzen dugu: gure ingurunearen bilakaerak kezkatzen gaitu, gure baliabide naturalen egoerak, berotze globalak, karbono-aztarnak… Ia konturatu ere egin gabe, hainbat ohitura jasangarri txiki geureganatu ditugu, eta paper, ontzi, beira eta hondakin organikoen birziklapena ―baita landare-olioarena berarena ere―, esaterako, eguneroko jarduera bihurtu da.

Dena den, oraindik askoz gehiago egin dezakegu. Hobera egin dezakeen gure bizitzako alderdietako bat mugikortasuna da. INEren datuen arabera, gero eta berotegi-efektuko gas gutxiago isuri arren, 2018an Garraioaren sektorean % 2,6 egin zuten gora isuriek, eta guztira 51,4 milioi tona isuri ziren atmosferara. Kontinente osoan, Europako Parlamentuak emandako informazioaren arabera, Garraioari dagokio CO2 isurketen % 30, automobilari batik bat, hark sortzen baitu guztizkoaren % 60,7, ibilgailu astunen (% 26,2), hegazkineria zibilaren (% 13,4) eta, jakina, trenaren (% 0,5) oso gainetik.

Zifra horiek islatzen dutenez, lehenbailehen ebatzi behar dugun ekuazioetako bat honako hau da: nola uztartu mugikortasuna eta ingurumena. Baina, nola murriztu dezakegu ibilgailu pribatuak gure ingurunean duen inpaktua? Erantzunak hiru alderdi ditu: ibilgailu ekologikoak, garraio publikoa eta eraginkortasunaren irizpidea erabilita.

Ibilgailu ekologikoak

Joan den urtean inoiz baino ibilgailu elektriko gehiago saldu ziren Europan: ia 1,3 milioi unitate, guztira saldutako 15,7 milioi ibilgailuetatik. Ehunekoei dagokienez, mota horretako ibilgailuak % 8,3ra baino ez iritsi arren, oso zifra esanguratsua da sektore horrentzat, oraindik ez baitago birkarga-azpiegitura nahikorik, eta horien prezioak konbustio-ibilgailuenak baino altuagoak dira. Halere, Erkidegoko ingurumen-politikek eta estatu kideek sustatutako politikek apustu irmoa egiten dute aukera horren alde, pizgarri ekonomikoekin eta Renove edo Pive euskalduna gisako planekin. Epe ertain eta luzera, ibilgailu mota horien aldeko apustuak ingurumenarekiko konpromiso irekia islatzen du.

Garraio publikoa

Garraio publikoak hainbat abantaila eskaintzen ditu, besteak beste, ingurumenari, ekonomiari, espazioari eta denborari dagokienez. Gure garraio publikoaren sarea osoenetako bat da, eta metroa, tranbia, trena, hiri-autobusak, hiriarteko autobusak eta probintziarteko autobusak hartzen ditu barne. 2018an, Euskadin 1,23 milioi pertsonak erabili zuten garraio publikoa. Kopuru horrek % 3 inguruko igoera izan zuen aurreko urtearekin alderatuta, eta goranzko joera hori gero eta handiagoa da belaunaldi berrien artean. Bide batez, Moveuskadi webguneak bidaien planifikatzaile bat eskaintzen du, Euskadiko garraio publikoko operadore guztiak barne hartzen dituena, ibilbide bat ibilgailu pribatua erabili gabe osatzeko modurik onena diseinatzeko. Garraio publikoan mugitzea gero eta errazagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa da.

Autoa partekatzea

Batzuetan ez da erraza izaten konexio erraz, erabilgarri eta azkar bat aurkitzea lanera joateko, adibidez, eta horrelakoetan ez dago ibilgailu pribatua erabiltzea beste erremediorik. Baina kasu horietan ere eraginkorragoak izan gaitezke, eta autoek ingurumenean duten inpaktua murriztu dezakegu. Nola? Autoa partekatuz. Gure enpresan edo unibertsitatean aurki ditzakegun iragarki-taulez gain, zenbait webgunetan (Compartir.org eta Blablacar, besteak beste) antzeko ibilbideak egiten dituzten pertsonak jartzen dituzte harremanetan ibilbide bakoitza optimizatzeko, ekonomiaren nahiz ingurumenaren ikuspuntutik.

Bizikleta, gure aukerarik gogokoena

Aurreko aukera guztien gainetik, bizikleta dago. Betidanik izan da gure gogokoena, eta ez LABORAL Kutxan txirrindularitzarekin eta Euskadi Fundazioarekin harreman estua dugulako bakarrik, mugitzeko modurik merkeena, ekologikoena eta osasungarriena delako baizik. Gero eta hiri gehiagok jartzen dituzte bizikleta-parkeak, hiri barruko joan-etorri jasangarriak sustatzeko, eta fabrikatzaileek badakite hiri-garraio mota horrek gero eta eskaera handiagoa duela. Horregatik, diseinu berriak sortzen dituzte hirian erabiltzeko, hala nola tolestu egin daitezkeenak edo motor elektrikoak dituztenak.

LABORAL Kutxaren Zainduz Plana

LABORAL Kutxan ere berdez pentsatzen dugunez, Zainduz osasun-plan integrala jarri dugu martxan. Horrek bizi-ohitura osasungarriak sustatzea du helburu, erakundea osatzen dugun 2.200 pertsonaren baino gehiagoren artean. Neurri horien artean bada mugikortasunarekin eta osasunarekiko, ingurumenarekiko eta, nola ez, txirrindularitzarekiko gure konpromisoarekin zerikusia duen bat. 2020. urte honetan, Orbearekin batera lan egingo dugu, lanera bizikleta elektrikoz joateko plan bat diseinatzeko. Horretarako, gure bulegoak prestatzen ari gara bizikletak gorde ahal izateko, baina horrez gain, deskontu eta finantzaketa berezirako plan bat adostuko dugu lanera joateko garraiobide hori aukeratzen duten pertsonentzat, MONDRAGON barneko zenbait kooperatibatan egin duten moduan, hala nola ULMA Taldean eta Fagor Industrialen.

Eta zu? Prest al zaude, mugikortasunaren ikuspuntutik ere, ingurumenaren aldeko zure aletxoa jartzeko?

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.